Joaldunak taupaka, hots bakarrez
Zubieta eta Iturengo joaldunen erritu arkakikoarekin ekin diote inauteri garaiari. Mendaur mendiaren magaletik ibili dira joareak joaz.
Ama lurraren taupadak nola, halaxe entzuten da joarecloseZintzarri.
en soinu arkaikoa ibarrean. Iritsi da errituaren eguna. Jantzi dituzte tunturrocloseTxano koniko.
ak, isipuak eta ardi larruak, eta abiatu dira, herrixka batetik bestera, errekaren ertzetik, lerrokatuta. Joaldunak dira. Binakako ilaran doaz, erritmo sinkopatuan, hots bakarrez. Behinolatik datorren dardara da. Herri baten arima.
Zerua oskarbi dago, eta tenperatura goxoa da. Iturengo herri ostatuan elkartu dira joaldunak, etxez etxe puskak bildu ostean. Hamaiketakoaren unea da. Jose Martin Aiaroak autoaren kapota zabaldu, eta ardi larruak hartu ditu. Inhar semearekin eta Aimar ilobarekin iritsi da plazara, eta azkar batean doaz janztera, joare txikiak eta handiak eskutan dituztela. Lepokoa daramate soinean, galtza eta atorracloseAlkandora.
, eta azpiko gona ganbaran jantziko dute. Denak dauka bere sinbologia, bere esanahia. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen den zeremonia da. «Ni 10 urte nituenean hasi nintzen joaldun, eta 50 ditut. Orain seme-alabak ateratzen dira. Etxean beti ikusi dugu».
Maialen Aiaroa jarraian heldu da. Amaren autoan iritsi da herriko ostaturaino. Tunturroa hartu du esku artean. Pozarren dago, irribarrez, urduri. Dioenez, urte osoan egon da egun honen esperoan. «Sobera», gaineratu du amak. 16 urte ditu, eta 5 urte zituenetik atera da joaldun. «Emozioa». Hitz horrek adierazten du zer sentitzen duen. «Gogorra da, eta nekatuta amaitzen duzu, baina iritsi da eguna».
Maialen Aiaroa urte osoan egon da egun honen esperoan. «Sobera», gaineratu du amak.
Herri inauterien magia
Euskal Herri osoko jendea dago plazan; hegoaldetik gerturatu dira, baita iparraldetik ere. Bixente Baggio harrizko petrilean dago eserita. Nafarroa Beheretik etorri da Iturenera. «Amikuzekoa naiz, eta nire lehenengo aldia da. Hemengo inauteriak ezagutzeko irrikaz nago. Giroa laketacloseAtsegina.
da». Iparraldeko libertimenduak ere ikusgarriak direla dio. «Otsailean eta martxoan egiten dira, udaberri hastapenetan; zirtzilakcloseJantzi zahar eta urratuak.
eta bolantak ateratzen dira, eta bertsotan ere aritzen dira». Judith Arruabarrenarrarekin —Oiartzungoa da (Gipuzkoa)— gerturatu da Iturenera. «Ni txikitatik etorri naiz, eta berak ezagutzea nahi nuen. Herri inauteriak politak dira leku guztietan. Oiartzunen Intxixuak ospatzen ditugu, bertako pertsonaia mitologikoak dira».
«Amikuzekoa naiz, eta nire lehenengo aldia da. Hemengo inauteriak ezagutzeko irrikaz nago. Giroa laketa da».
Natura esnatzen den garaian ospatzen dira inauteriak. Lozorroan egon da, baina negua azkenetan da, eta udaberria atarian dago. Erritu zahar honen jatorri zehatza zein den ez dago argi, baina lurrari lotuta dago, zalantzarik gabe. Juan Antonio Urbeltz antropologoaren iritziz, gure arbasoek konjurucloseNaturaz gaindiko zerbait gerta dadin egiten den eskakizuna.
ak egiten zituzten inauterietan, zomorroak uxatzeko. Zomorrotu eta mozorrotu hitzen arteko paralelismoaz ere mintzatzen da Urbeltz. Eta halaxe da: hasi dira aurpegiak estalita daramaten mozorroak agertzen herriko plazara. Irina daramate, eta errautsak, lohia, gorotza...
Aurtitzen jada kalean dabiltza joareak, harat honat. Artza haien aurrean, irmo, eta, erdian, beltzez jantzitako gizon bat, adarra jotzen, joaldunen mugimendua zuzenduz. Bost bikote doaz, handitik txikira, batzuk joare handiekin eta besteak txikixeagoekin, denak mutilak.
Kepa Leiza izerditan dago. Aurrenekoa da ilaran, ezkerraldean, eta ezin du hitzez azaldu zer den berarentzat egun hau. Begietan daukan distira nahikoa da ulertzeko. «Txikitatik atera naiz, eta behin bakarrik huts egin dut. Bihotzekoa izan nuen, eta ez zidaten ateratzen utzi, baina egun hau ez dut ezerengatik galtzen. Oso egun berezia da. Bizi egin behar da».
«Txikitatik atera naiz, eta behin bakarrik huts egin dut. Bihotzekoa izan nuen, eta ez zidaten ateratzen utzi».
Zubietatik datozen joaldunen hotsa entzutean atera dira errepidera. Elkarrekin sartu dira herrixkan, eta, soziedadean salda beroa hartu ostean, zubira abiatu dira, Zubiburura. Joaldunak zubi erromatarretik pasatzen ikustea zirraragarria da. Ezkurra errekaren ertzetik doaz orain Iturenera. Mendaur mendi tontorra da ikuskizunaren zaindaria.
Latsaga inguruan elkartu dira denak. Izpiritu gaiztoak uxatzeko erabiltzen den zurda astintzen dute, eta, aldi berean, joareen mihiak. HarrabotsacloseZarata.
. Burrunba. Dardara. Laurogei bat joaldun dira, neskak eta mutilak, haurrak eta helduak. Segizioa aurrera doa, Iturenera. Atzetik datoz zomorroak eta karrozak. Festa lehertu da.
Jatorrizko artikuluak
- Joaldunak taupaka, hots bakarrez Kristina Berasain Tristan | |