Eusko Jaurlaritzak ondu du bilduma, haur eta nerabeen ardura dutenei jarraibide batzuk eskaintzeko asmoz eta, adingabeek informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak «arduraz eta segurtasunez» erabil ditzaten.
Bilduma
online eskuratu daiteke, www.euskadi.eus/familia webgunean.
Teknologia berriak ikasteko eta garatzeko «aukera» gisa ikustea da asmoa, eta adingabeek horiek modu «arduratsuan eta onuragarrian» erabiltzea. «Internet tresna indartsua da, eta ateak irekitzen dizkigu. Baina leku ilun bat ere bada, edo izan daiteke, batez ere gazteentzat», ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Hori dela eta, erantsi du helduek badutela «betebeharra», adin txikikoen arduradun diren aldetik.
«Internet tresna indartsua da, eta ateak irekitzen dizkigu. Baina leku ilun bat ere bada, edo izan daiteke, batez ere gazteentzat».
Bilduma egin duten adituek nabarmendu dute «ahalik eta gida praktikoena»
egiten saiatu direla, eta prebentziorako jarraibiderik eta
informaziorik osatuenak bildu dituztela horretarako. «Adingabeen
segurtasuna bermatzekocloseSegurtatzeko.
eta Internetekin duten harremana bide seguruagoa
izateko jarraibideak eta informazioa jaso dugu», azaldu du Igor Bilbao EDE fundazioko adituak eta argitalpenaren egileak.
Adin tarteen arabera sailkatu dituzte gidak: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte. Bilduma online eskuratu daiteke, www.euskadi.eus/familia webgunean.
Adin tarteen arabera sailkatu dituzte gidak: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte.
Adin tarte bakoitzean familiek izan ditzaketen zalantzen inguruko
galderak eta irizpidecloseZerbait epaitzeko araua.
ak bildu dituzte gida bakoitzean. Hiru galdera
nagusi egin dituzte: «Nolakoak dira adin horretan? Nola lagun
diezaiekegu garatzen? Eta nola eragiten diete teknologia berriek?».
Azken galdera horretan, adin tarte bakoitzari lotutako arriskuak eta
horiei aurre egiteko tresnak jaso dituzte: besteak beste, pantailen
erabilerari buruzko irizpideak; gurasoen kontrola eta eduki desegokien
kudeaketacloseAntolaketa, zuzenketa.
; sakelako lehen telefonoaren erabilera; pornografiaren
kontsumoa; Interneteko apustuak; teknologia berrien bitartez sortutako
genero indarkeria eta online erosketak.
Sakelakoa, «heldutasunaren» arabera
Gida bakoitzak edukiaren laburpena, informazio interesgarria eta familian ikasi eta jolasteko baliabideak biltzen ditu. Esaterako, 10 eta 12 urte bitarteko epeari dagokion gidan, jarraibideak jaso dituzte eskuko telefonoaren erabilerari dagokionez. Aditu gehienek diote ez dela gomendagarria 14 urtetik beherakoek eskuko telefonoa izatea, baina askoz lehenago erabiltzen hasten direla azaldu du Bilbaok, 10-11 urterekin. Haren ustez, adinari bainoago, umearen «heldutasunari» erreparatu behar zaio pauso hori emateko orduan, eta horren araberako tresnak eman, era «seguruan» erabil dezan.
Aditu gehienek diote ez dela gomendagarria 14 urtetik beherakoek eskuko telefonoa izatea, baina askoz lehenago erabiltzen hasten dira.
Pornografiaren kontsumoaz ere oharra egin dute; izan ere, nerabeak gero eta gazteago hasten dira kontsumitzen: batez beste, 10 urterekin hasten dira, eta gehienak mutil heterosexualak dira. Nerea Landajo adituak azpimarratu du familietan eta hezkuntza komunitatean «kezkaz» ikusten dutela arazo hori, eta uste du ezinbestekoa dela aurrez hezkuntza sexuala lantzea.
Jatorrizko artikuluak
- Jaurlaritzak gida sorta bat ondu du adingabeek Internet «egoki» erabil dezaten Edurne Begiristain | |
- Igor Bilbao eta Nerea Landajo: «Helduok pauso bat eman behar dugu, eta adingabeen eredu izan» Edurne Begiristain | |