Jaten dugun ura
Hego Euskal Herrian erabilgarri dagoen uraren %80 nekazaritzan erabiltzen da, lurrak ureztatzeko; %15 inguru, industrian; eta gainerakoa, etxeko beharretan.
Klima larrialdiaren ondorioz, hainbat ekoizle hasiak dira labore batzuk beste batzuekin ordezkatzen eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak erabiltzen.
Bero handiagoa, lehorteak, elikagai gutxiago. Gero eta agerikoagoak dira gizakiak eragindako klima
aldaketaren ondorioak.
Kalkulatzen da egungo nekazaritza lurren %10 inguru ezingo direla
erabili 2050. urtean, eta mundua elikatzen duten hiru laborecloseElikaduran erabiltzen den landarea.
nagusien
produktibitatea (artoa, garia eta arroza) %5 murriztuko dela. Adituek ohartarazi dutenez, oro har Europako
hegoaldean beharrezkoa izango da epe ertainerako labore batzuk beste
batzuekin ordezkatzea eta ekoizpenean ur gutxiago baliatzeko teknikak
erabiltzea.
Munduan euri uraren eta biltegiratutakoaren %70 eta %95 artean erabiltzen da elikagaiak ekoizteko, FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen arabera, eta, hark aurreikusten duenez, 2050erako %50 handituko da behar hori.
Munduan euri uraren eta biltegiratutakoaren %70 eta %95 artean erabiltzen da elikagaiak ekoizteko. 2050erako %50 handituko da behar hori.
Urte hidrologiko bakoitza aurrekoa baino txarragoa izan da orain arte.
Beroaldi gero eta luzeagoen ondorioz, kronikoacloseLuze irauten duena.
bihurtzen ari da ur
eskasia, isurialde mediterraneoan bereziki, eta Nafarroako Erriberan
nagusiki.
Antonio Aretxabala geologo eta klima larrialdian adituak dioenez, «egokitzapen» horretan ezinbestekoa izango da egungo kontsumo eta nekazaritza ereduak aldatu eta gertuko eredu bat ezartzea, uraren erabilera jasangarria egingo duena. «Neurriak berehala hartu ezean, gizartearen parte handi batek ez du modurik izango osasuntsu jateko, hemen elikadura baitago jokoan».
«Neurriak berehala hartu ezean, gizartearen parte handi batek ez du modurik izango osasuntsu jateko, hemen elikadura baitago jokoan».
Lurra egarri da
Euskal Herriko isurialdecloseBi aldeetako bakoitza.
atlantikoan eta
mediterraneoan alde handiak egon arren labore eta nekazaritza ereduen
artean, bateko eta besteko laborariek kezka handiz bizi dute egoera.
Isurialde atlantikoan euri uren menpe daude, han lurrak ureztatzea ez
baita ohikoa. Baina ohi baino euri gutxiago egiteak arazo ugari ekarri
dizkie. Larreetan, abereentzako belarra urritu egin da, eta
horrek, besteak beste, animalien bazka garestitu du. Baratzeetan,
berriz, egoerara hobeto moldatzen diren laboreak landatzen hasi dira.
Ipar Euskal Herrian, adibidez, sorgoacloseBasartoa.
artoaren ordez.
Baina arazoa bereziki larria da isurialde mediterraneoan. Lehorreko lurretan uzta batzuk bildu gabe geratuko dira, azken asteetako euriak laborari askori arnasa eman dien arren. Zenbat eta hegoalderago, orduan eta kritikoago da egoera: kalkulatzen dutenez, Nafarroako Erriberako eta Arabako hegoaldeko lehorreko zenbait eremutan zereal uztaren %40 inguru galduko dute.
Nafarroako Erriberako eta Arabako hegoaldeko lehorreko zenbait eremutan zereal uztaren %40 inguru galduko dute.
Lur ureztatuetan, berriz, alarmak piztuta daude aspalditik. Euri
faltagatik eta elurte gero eta eskasagoengatik urtegien maila apaltzen
ari da, eta halako azpiegiturak funtsezkoak dira. Nafarroan landatutako
eremuaren osoaren %37 ureztatua da, eta Araban %13. Nafarroako
Gobernuaren arabera, urtegietan-eta biltegiratutako uren %80 inguru
horretarako erabiltzen dira. Azkenengo hogei urteetan, %20 handitu da
lur ureztatuei dagokien eremua. Araban ere lurrak ureztatzeko erabiltzen diren kantitateak oso handiak
dira. Ebroko Ur Konfederazioaren arabera, arrocloseIbarra.
horretan dagoen Arabako
zatian urteko ur kontsumoaren %65 da, hain zuzen ere. Bereziki
patatarako eta erremolatxarako erabiltzen da, eta, gutxiago bada ere,
mahastietarako ere bai.
Nafarroan landatutako eremuaren osoaren %37 ureztatua da, eta Araban %13.
Ureztatzearen kultura
Nafarroan, lur ureztatuen
ugaritzea ez da gaur egungo kontua; prozesu horretan ezinbestekoak izan
ziren 1990eko hamarkadan bultzatu ziren azpiegitura handi batzuk:
Nafarroako ubideacloseUreztatzeko ubide bat da, Itoizko urtegiaren eta Ablitas herriaren artekoa
, Itoizko urtegia eta Esako handitzea. Aretxabalaren
arabera, «obra erraldoi» horien atzean UPNren eta PSNren «bultzada
politikoa» egon zen, eta «asmo espekulatzaile argia». «Orduan, artoak
oso prezio handian kotizatzen zuen, eta hori bultzatu zen. Baina ez
ginen bakarrak izan munduan, merkatua saturatu egin zen, eta jada ez da
hain errentagarria». Orain, laborari batzuk hasi dira artoa ur gutxiago
eskatzen duten beste labore batzuekin ordezkatzen: garagarra,
ekilorea... Baina arazoak dituzte produkzio katea artoarentzat pentsatua
dagoelako.
Aretxabalaren iritzian, sektorean «ikuskera pedagogiko eta zientifikoa»
behar da. «Laborari askok uste dute ibaietako ura itsasoan amaitzea ura
alferrik galtzea dela eta ez dute ulertzen nolako kalteak eragiten dituzten urtegiek ekosistemen
funtzionamenduan. Horren guztiaren
atzean interes ekonomiko eta politiko partzialcloseZati bati dagokiona.
bat dago».
«Laborari askok uste dute ibaietako ura itsasoan amaitzea ura alferrik galtzea dela eta ez dute ulertzen nolako kalteak eragiten dituen urtegiek ekosistemen funtzionamenduan».
Ureztatzeak badu beste ondoriorik, adituen arabera: lurraren suntsiketa.
Uraren erabilera intentsiboarekin batera pestizidak eta ongarriak
erabiltzen dira; horrek produktibitatea handitzen du, baina lurraren
erabilgarritasuna apaldu. Hala ohartarazi du Aretxabalak: «Pestizida eta
ongarri gehiegi erabiltzeagatik, lur asko ez dira gai ura iragaztekocloseFiltratzeko.
.
Eta lurpean dauden ur apurrak ezin dira erabili kutsatuta daudelako.
Elikagaien ekoizpena industrializatu dugunez, zorua hil dugu».
Jatorrizko artikuluak
- Jaten dugun lurra Jokin Sagarzazu | |