Janzkera kontrolatzearen aurka biluzi den emakume bat atxilotu dute Iranen
Gobernuak emakumezkoen janzkera gehiegi kontrolatzen duela salatzeko, oraindik identifikatu ez duten ikasle batek kalera barruko arropa soilik jantzita irtetea erabaki zuen joan den astean, Teheranen. Atxilotu egin zuten, eta oraindik ez dago haren berririk.
Dirudienez, emakumea Basij paramilitarcloseArmada baten antzeko antolamendua eta ezaugarriak dituen taldea.
rekin liskar bat izan ostean atxilotu zuten Teherango Azad Unibertsitatean. Sare sozialetan zabaldu diren bideoetan ikus daiteke emakumea arropa kentzen, protestari ekiteko. Beste batean, kaleko jantzitako gizon batzuk ageri dira ikaslea auto batean sartzen. Unibertsitateko ikasleen Amir Kabir hedabidearen arabera, paramilitar bat jazarri zitzaion emakumeari buruan zapirik ez eramateagatik, eta jo egin zuten atxilotzean.
Amnesty Internationalek eskatu du berehala aske uzteko, eta, bitartean, ikaslea torturatik eta tratu txarretatik babesteko.
Aurrekariak: Amini eta Badri
Duela bi urte herrialdea astindu zuten Mahsa Aminiren heriotzak eragindako protestek. Amini beloa «gaizki jantzita» eramategatik atxilotu zuen Moralaren Poliziak, eta hiru egunez koman egon eta gero hil zen. Poliziaren arabera, gaitz batek eragin zuen heriotza. Familiak, ordea, ukatu egin zuen Aminik osasun arazoak zituela.
GKEcloseGobernuz Kanpoko Erakundea.
en arabera, bostehun lagun baino gehiago hil ziren heriotza hark eragindako protestetan —horietako 71, adingabeak—, eta 60.000 lagun inguru atxilotu zituzten. NBE Nazio Batuen Erakundeak aurten bertan egotzi dio Irani «gizateriaren aurkako krimenak» egitea hilabete haietan.
Beloa eramateari utzi dioten emakumeak badira ordutik, eta, kontrola berrezartzeko xedezcloseHelburuz.
, Argia plana abiatu zuten apirilean. Hala, Polizia kalera itzuli zen beste behin, buruko zapirik ez daramatenei hura erabiltzea inposatzeko. Eta beste biktima bat izan zen uztailean: 31 urteko Arezu Badri paralitiko utzi zuen Irango Poliziak, hura tirokatu eta gero.
Jatorrizko artikuluak
- Janzkera kontrolatzearen aurka biluzi den emakume bat atxilotu dute Iranen Paulo Ostolaza | |