Jaizkibel, ukatu nahi dizkioten esparruak irabazten

Lehenengo aldiz desfilatu du Jaizkibelek konpainia gisa, eta alarde baztertzaileak bizkarra eman dio: ez du udalaren ebazpena bete, eta ez da Jaizkibelen ondoan egon Gernikako Arbolatik atera denean.

Ordea, indar erakustaldia egin du Jaizkibelek. Bete egin ditu kaleak, eta erakutsi du gero eta gehiago direla aldarri parekidearekin bat egiten dutenak.

Berari dagozkionak aldarrikatu izan ditu Jaizkibelek azken 27 urteotan: kalea eta erakundeen aitortzacloseZerbaiten zilegitasunaren onarpena.
. Gaur [2024ko irailaren 8an], batean zein bestean eman ditu aurrerapausoak, irabazi ditu esparruak, oraindik beren eskaera urrun badago ere: irailaren 8a iristen den aldiro alarde publiko, bakar eta parekidecloseBerdintasun printzipioan oinarritzen dena.
ak desfilatzea Hondarribian (Gipuzkoa). Aurten lehenengo aldiz atera da konpainia gisa, Hondarribiko Udalaren baimenarekin; orain arte, formalki, manifestazioa zen.

08:00etarako Gernikako Arbola pasealekuan pronto zeuden Jaizkibel konpainiako milatik gora parte hartzaileak. Zapi loredunak lepoan eta txilibituak, danborrak nahiz eskopetak eskuetan. Aurten, lehenengo aldiz, Gernikako Arbolatik ateratzeko aukera izan dute, udalak baimena eman dielako; bertatik abiatzen da alarde baztertzailea ere. Baina alarde baztertzailekoek saihestu egin nahi izan dute konpainia parekidearen ondoan egotea, eta ez dira agertu Gernikako Arbolara. Horrenbestez, ez dute bete alarde egunerako udalaren baimenen ebazpena; 07:00etatik 07:55era Gernikako Arbolan elkartzea agintzen zien. Bakan batzukcloseGutxi batzuk.
baino ez dira azaldu; horiek horrela, boikot horren ondorioz, alarde baztertzailea hogei minutu berandu abiatu da gero.

Boikotaren ondorioz, alarde baztertzailea hogei minutu berandu abiatu da.

Baina indar erakustaldia egin du Jaizkibelek. Bete egin ditu kaleak, eta erakutsi du gero eta gehiago direla aldarri parekidearekin bat egiten dutenak. Kale Nagusiko igoera urteetan izan da Jaizkibelentzat ibilbideko puntu iluna. Aurten, jaso dute elkartasuna: «Aupa, Jaizkibel!», entzun da behin eta berriro. Eta txaloak, txaloak eta txaloak. Baina konpainia parekidekoek jaso dute mespretxua ere: dozenaka izan dira Jaizkibel pasatzerakoan bizkarra eman diotenak.

Elizaren atarian oles egincloseDiosala egin.
dion ordezkaritza ere sekula baino zabalagoa izan da: bertan izan dira Igor Enparan alkatea, udal talde guztiak —EAJ lehenengo aldiz—, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea, Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Manuel Lezertua EAEko arartekoa eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria, besteak beste. Alkateak, ahaldun nagusiak eta lehendakariordeak alarde baztertzaileari ere egin diote oles; Borja Prado Donostiako gotzaina ere batu zaie.

Elizaren atarian oles egin dion ordezkaritza ere sekula baino zabalagoa izan da: bertan izan dira Igor Enparan alkatea eta udal talde guztiak —EAJ lehenengo aldiz—.

Haien ondoan egon da Maria Jesus Berrotaran, Hondarribiko lehen emakume mazolaria. Haren lana herriko bandera eta alkatea babestea da. Jaizkibel konpainiako kidea da sortu zutenetik, eta emakume aitzindaricloseZerbaiti bide egiten dion pertsona.
a eta garrantzitsua da herrian: lehen emakume aguazila izan zen, Emeki elkarte feminista sortu zuen, eta alarde bakar, publiko eta parekidea defendatzen aritu da hasiera-hasieratik. «Duela 30 urte aurkeztu nintzen mazolari lana egiteko, aurrekoak erretiroa hartu zuelako. Eta esan zidaten ezetz, emakumea nintzelako. Aurten eskaini dit udalak, eta ohore bat da niretzat. Bidea egiten ari da», nabarmendu du elizaren atarian.

«Duela 30 urte aurkeztu nintzen mazolari lana egiteko (...). Eta esan zidaten ezetz, emakumea nintzelako. Aurten eskaini dit udalak, eta ohore bat da niretzat».

Maria Jesus Berrotaran (Hondarribiko lehen emakume mazolaria)

Iritsi da konpainia Arma Plazara, eta bertan ikusi da duen dimentsioa: milatik gora dira. Bete egin dute plaza. Eta Kale Nagusia jaitsita, Sainduara bidean jarri dira. Errepide ertzak beteta zeuden Jaizkibeli oles egiteko, eta pankarta batean, hitz gutxitan, jaso dute haien aldarria: Gizarte hobe baten alde ari gara borrokan. Barkatu eragozpenak. Eutsi, Jaizkibel.


Jatorrizko artikuluak