Izotzean ezkutatutako altxorra
Izotzean sortzen diren burbuila txikiak ikertzen dituzte Izotzalaben, Leioan. Han gordeta daude atmosferaren aztarnak. Burbuila fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela 800.000 urteko atmosfera, eta gerora zer bilakaera izan duen.
Ondorio argi bat atera dute: «Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea orain arteko erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den».
Lur hareatsuan ezkutatuta, planetaren historia ulertzeko puzzlearen
pieza bat dago lurperatuta: fosilacloseLandare edo animalia hondakina, harri bihurtua.
. Fosilen bidez, posible da Lurraren
iragan geologikoa ezagutzea. Fosilak aztertuz, inguruko harrien adin
erlatiboa zein den jakin daiteke, eta, horiei esker, galdera geologiko
konplexuei erantzun dakieke. Baina planetaren historia argitzeko
piezak, lur azpian aurkitzeaz gain, izotzean ere aurkitu daitezke.
Glaziarretako izotzak atmosferaren aztarnak gordetzen ditu barnean,
altxor bat balitz bezala, bertan sortzen diren burbuila txikietan.
BC3ren Leioako (Bizkaia) Izotzalab laborategian altxorraren kutxa hori
irekitzeko giltza dute, eta atmosferaren historia eta eboluzioa
gordetzen dituzten burbuilak ikertzen dituzte barruan.
Egunero bezala, Nicolas Gonzalez glaziologiacloseGlaziarren azterketa zientifikoa.
ko doktoreak eta
Izotzalabeko ikerlariak artilezko txanoa, bota luzeak eta beroki lodia
jantzi ditu makina gelan. Gela txiki batean sartu da gero, -15 graduko
tenperaturan dagoen gela batean, eta minutu batzuk igaro ditu han,
esperoan: «Laborategia askoz hotzago dagoenez, hezetasuna kondentsatu
egiten da hormetan. Beste gela bat behar dugu, hezetasuna bertako
paretetan kondentsa dadin eta guk laborategira berorik sar ez
dezagun». Bestela, kanpoko beroa eta hezetasuna laborategian sartuko
lirateke, eta kaltegarria izan liteke izotzarentzat; laborategia -20 eta
-30 graduko tenperaturan dago.
Izotz zati batzuk Groenlandiatik datoz, eta 3 kilometrora baino sakonagora egon dira; beste zati batzuk hurbilagotik datoz, Pirinioetako Monte Perdido menditik.
Laborategian gordeta dauzkaten lagincloseZerbaiten zati txikia.
ek bide luzea egin dute: izotz zati
batzuk Groenlandiatik datoz, eta 3 kilometrora baino sakonagora egon dira; beste zati batzuk hurbilagotik datoz, Pirinioetako Monte
Perdido menditik. Lagin guztiak -80 gradutan gordetzen dituzte,
laborategian dituzten bi kutxatilatan. Laborategi handian izotz zilindro
bat sartzen dute, eta zerrarekin mozten dute 5 milimetro lodi diren laginak sortzeko. Izotz zati hori leundu eta moldatu ondoren, izotzaren
mikroegituracloseBeste egitura handiago baten zati den egitura.
ri erreparatzen diote, mikroskopioen laguntzarekin:
mikroegituran sortzen diren burbuila misteriotsu horien bila aritzen
dira.
Atmosferaren gordailu
Ikertzaileek, izotzean dauden burbuilei
esker, garai horretako datuak lor ditzakete: tenperaturaren eta
atmosferaren egoera, besteak beste. Burbuilak izotz geruzcloseKapa, azal.
en artean
harrapatuta geratu diren atmosfera zatiak dira, eta garai konkretu baten
informazio artxiboak dira. Elurra izotz bihurtzen da, eta tartean
atmosferaren laginak geratzen dira, preso. «Izotzean geratu den
atmosfera zati horrek izotza sortu zenean atmosferak zuen konposizio
kimikoa gordetzen du, bere horretan», azaldu du Gonzalezek. Burbuila
fitxategi horri esker, ikertzaileek jakin dezakete nolakoa zen duela
800.000 urteko atmosfera.
«Izotzean geratu den atmosfera zati horrek izotza sortu zenean atmosferak zuen konposizio kimikoa gordetzen du, bere horretan».
Burbuilek atmosferaren konposizio kimikoa gordetzen dute, baina oraindik ez dago guztiz argi nola sortzen diren izotzaren disko gogor horiek, Gonzalezek esan duen bezala: «Elur malutak burbuila bihurtzeko prozesua aztertu nahi dugu. Sistema horrek nola jokatzen duen ondo ulertzen badugu, burbuilen bilakaerari buruzko informazioa izango dugu».
Ikertzaileek kutsaduracloseHondakin.
rik handiena duen izotz zatia aukeratzen dute; hau
da, atmosferarekin harreman handiena izan duen puska, eta zer garaitakoa
den ikertzen hasten dira. Izotzaren eraztunak zenbatzea prozesu luzea
da, urtaroz urtaro zenbatu behar baitira. Horregatik, gertakari
esanguratsu batzuk hartzen dira erreferentzia gisa prozesua errazteko;
«inflexio puntuak», Izotzalabeko ikerlari Jon Arrizabalagak izendatu dituenez: «Vesuvio sumendiaren erupzioa noiz izan zen badakigu, eta, izotzean horren
elementu kimikoak ikusten badituzu, badakizu garai berekoa edo
geroagokoa dela».
Izotzari esker, Pirinioetako Monte Perdido mendian nortzuk egon ziren
jakiteko aukera dute, baita zer ohitura zituzten argitzekoa ere.
«Erromatar meatzaritzaren ondorioak ikusten dira, izotzak dituen
ez-purutasunengatik eta gordetzen dituen elementu kimiko guztiengatik».
PikatzeancloseHarriak lantzean.
sortzen den hautsa airearen bitartez garraiatzen da, eta
glaziarretan erori. Elurretik izotzerako eraldatze prozesuan
erregistratuta geratzen da hori; hain zuzen, ikerlariek hor aurkitu arte
duela mende askoko hautsa, izotzaren burbuiletan.
«Erromatar meatzaritzaren ondorioak ikusten dira [Pirinioetako Monte Perdido mendiko laginetan], izotzak dituen ezpurutasunengatik eta gordetzen dituen elementu kimiko guztiengatik».
Tenperaturak, gora
Izotzean sortzen diren
burbuiletan erregistratucloseGeroko gorde nahi diren datuak zerrenda batean jaso.
ta geratzen dira duela milaka urteko tenperatura
eta atmosfera, eta horregatik da izotza berotze globalaren isla.
«Izotzean ikusten da nola gaur egun dugun berotzea azken 800.000
urteetako erregistroetan agertzen dena baino askoz handiagoa den»,
azaldu du Gonzalezek. Tenperatura beroak eta hotzak beti izan dira
historian zehar: berotze eta glaziaziocloseHotz handiaren eraginez Lurreko eremu zabalak izotzez estaltzea.
garaiak islatu izan dira
izotzean. Baina gaur egungoa berotze «anomalo» bat dela dio Gonzalezek.
British Antartic Survey-k argitaratutako grafiko batean ikus daiteke noiz hasi zen tenperatura etengabe gora egiten: XIX. mendean, industria iraultzarekin batera. Berotze globalaren ondorioz, informazioz jositako izotza urtzen ari da, eta betirako desagertzen.
Monte Perdidoko glaziarrarekin horixe gertatu da: ikerlariek
ondorioztatu dute 50 urte barru ez dela existituko. «Harrigarria da
zenbat informazio gordetzen duen izotzak; gerrak ikus daitezke. Baina
oso kalteberaErraz kaltetua gerta daitekeena.
ere bada, eta desagertzeko prozesua bizkortu egin da»,
esan du Arrizabalagak. Gonzalezek Alexandriako liburutegiaren sutearekin
konparatu du glaziarrak eta izotza desagertzea. Ezezaguna den ezagutza
betiko galduko da, eta erregistratu gabe geratuko da atmosferaren
historia.
Jatorrizko artikuluak
- Izotzean ezkutatutako altxorra Itsaso Jauregi | |