Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan
90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan. Zehazki, hamasei emek baino ez dute lortu ibaian gora egitea, erruteko. Lehortea eta uraren tenperaturaren igoera aipatu dituzte oraingo egoera azaltzeko. Hala ere, aztertzen ari dira arrantza debekatzea.
Nafarroako Ingurumen kontseilari Itziar Gomezek Nafarroako Parlamentuan aurkeztu ditu ondorio nagusiak: 2022an, 90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan. Hau da, 90 izokin baino ez dira abiatu Bidasoan gora, erruteko. Adituek nabarmendu dute azken 37 urteotako daturik txarrena dela.
Izokinen egoerari buruzko kezka aspaldikoa da, halere; animalion populazioaren azken hiru hamarkadotako bilakaerak eragin du kezka hori. Gorabeherak izan dira bilakaera horretan. 2007ra arte, izokinek hamaika oztopo fisiko aurkitu dute Bidasoan gora egiteko bidean; urte horretan, baina, Nafarroako Gobernua hasi zen Bidasoko presa eta gainerako oztopo nagusiak kentzen, edo, gutxienez, arrainek gaindi zitzaten moldatzen. Ondorioz, gora egin zuen Berako izokinak zenbatzeko zentrotik gora pasatzen ziren animalion kopuruak.
2007ra arte, izokinek hamaika oztopo fisiko aurkitu dute Bidasoan gora egiteko bidean; urte horretan, baina, Nafarroako Gobernua hasi zen Bidasoko presa eta gainerako oztopo nagusiak kentzen.
Presak bota aurretik, urtean 200-300 izokin igotzen ziren, batez beste, Bidasoan gora. Presak bota eta geroko urteetan, berriz, 400. Azken urteotan, Life Irekibai proiektuaren barruan egin dituzte Bidasoko presak behera botatzeko lanak.
Bostehun, seiehun eta zazpiehun izokin ere igo izan dira, 2010. urtetik aurrera, Bidasoan gora. 2020an, laurehun baino gehiago izan ziren, eta 2021. urtean, berriz, 212. Azken bi urteotako datuek piztu dute alarma, batez ere. Adituek ibaian gora egin duten izokin emeen kopuruari erreparatucloseKasu egin. diote, bereziki, eta egoera «larria» dela nabarmendu dute: 2021. urtean, 59 emek lortu zuten Bidasoan gora egitea; eme kopuru horrek 440.000 arrautza jar ditzake. 2022. urtean, berriz, hamasei emek baino ez dute lortu ibaian gora egitea, errutekocloseArrautzak jartzeko.. Nabarmen jaitsi zen iaz, ondorioz, emeok egin zezaketen arrautza kopurua: 110.000.
Bostehun, seiehun eta zazpiehun izokin ere igo izan dira, 2010. urtetik aurrera, Bidasoan gora. 2020an, laurehun baino gehiago izan ziren, eta 2021. urtean, berriz, 212.
Bost urteko zikloa
Bost urtekoa izaten ohi da izokinen zikloa. Jaio eta gero, sortu diren errekan bi negu ematen dute, eta, ondoren, Ipar itsasorako bidea hartzen dute. Itsasoan bertzecloseBeste. negu bat edo bi ematen dute errekara itzuli aurretik. Itsasoan hiru negu egoten diren izokinak ere badira, baina gutxi dira. Errekan, arrautzak jarri eta gero, izokin gehienak hil egiten dira. Bakar batzuek, dena den, itsasorako bidea egiten dute bigarrenez.
Klima aldaketako egungo jokalekuak harreman zuzena du izokinen egoerarekin, lehortea eta uraren tenperaturaren igotzea jarri baititu erdigunean. Itziar Gomez kontseilariak bertze faktore bat nabarmendu du, halere: arrantza. «Arrantzak are larriago bilakatu du izokinen populazioaren egoera». 2021ean, hogei izokin eme hil zituzten arrantzaleek, Bidasoan; joan den urtean, berriz, hamabost.
2021ean, hogei izokin eme hil zituzten arrantzaleek, Bidasoan; joan den urtean, berriz, hamabost.
Gomezek garbi utzi nahi izan du arrantza ez dela «arazoaren muina». Arrantzak egungo egoerari nola eragiten ahal dion «kontuan hartu» behar dela ohartarazi du, baina. Nafarroako Gobernua, hain zuzen, izokinen arrantza debekatzeko aukera aztertzen ari da.
Jatorrizko artikuluak
- Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza | |