Itsasoaren jabe berriak

  • Albistea entzun

Hogei urtean erdira murriztu da baxurako flota, errelebo faltagatik. Sarritan, kanpoko ontzi jabeek erosten dituzte barkuak eta horien lizentziak, eta beste portu batzuetara eramaten. Izan ere, arrantza metodo tradizionalak eta enpresa eredu familiarra aldatzen ari dira.


Egunotan ezohiko mugimendua antzematen da Euskal Herriko arrantza portuetan. Baxurako barkuak, baina, ez dira garai batekoak, ez kopuruz, ez itxuraz. Itzultzen direnean haien arraina erosiko dutenak ere ez dira duela hogei urtekoak. Sektorea aldaketa prozesu etengabean dago. Azken bi hamarkadetan, ontzien eta marinelen kopurua erdira murriztu da Bizkaian eta Gipuzkoan.

Azken bi hamarkadetan, ontzien eta marinelen kopurua erdira murriztu da Bizkaian eta Gipuzkoan.

Zientzialarien ikerketetan oinarrituta Europak ezartzen dituen arrantza kuotak gorabehera, eragile gehienek aitortzen dute arraina badagoela euskal kostaldetik gertu, eta «asko» gainera, «duela 15-20 urteko kopuruetan», Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Zuzendaritzaren arabera. Hala ere, ontzi jabeek, erretiroa hartzen dutenean, nekez topatzen dute lema hartu nahi duenik. Adituen arabera, errelebo falta da arazo nagusia.

Jatorrizko artikuluak