Arrain mesopelagikoak: itsas hondoko izakiak

  • Albistea entzun

Arrain mesopelagikoak aztertzen dihardu AZTI zentro teknologikoak; 200-1.000 metro arteko itsaso geruzan bizi direnak, alegia. Animalia horiek lan garrantzitsua egiten dute: CO2a itsas sakonera eramaten dute.

Ur sakonetan, 200 eta 1.000 metro artean, ilun dago, eta hotz. Argi zerbait iristen da, bai, baina ez da nahikoa landareek fotosintesia egin ahal izateko. Mesopelagikoa deitzen zaio eremu horri, eta milioika izaki bizi dira han. 

Iluntasuna da ekosistema horren ezaugarri nagusia, eta horri egokitutako arrain eta beste izaki batzuk bizi dira han, eboluzioari esker garatu dituzten begiei esker. Badira harrapariak, eta badira arrain txikiagoak ere, goiko geruzatik erortzen dena jaten dutenak. Argia dagoen geruzan dauden landare mikroskopikoek elikatzen dute ekosistema hori. Ez bakarrik horiek jatera igotzen direlako. Hildako mikroalgak erortzean, bide horretan bakterioak eta planktonacloseItsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan bizi diren organismo mikroskopikoen multzoa.
jaten duten animalia txikiak daude. Horien inguruan ekosistema handi-handi bat garatzen da: arrainak, olagarroak, txipiroi erraldoiak eta goitik bazka bila joaten diren predatzaicloseHarrapakari.
lecloseHarrapakari.ak (atunak, itsas elefanteak...).

«Ez dakigu zehazki zenbat, baina hamar milioi inguru badaude munduan».

Xabier Irigoien (AZTIko zuzendari zientifikoa)

Hasieran mila milioi tona arrain zeudela uste zen: munduan dagoen arrain kopuruaren erdia litzateke. Baina ez zen horrela; kalkuluak gaizki eginda zeuden, erabiltzen ziren sareak ez zirelako egokiak, arrainek eskapu egiten baitzuten. «Askoz gehiago daude; ez dakigu zehazki zenbat, baina hamar milioi inguru, bai», azaldu du Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifikoak. 

CO2aren hondoratzaileak

Ilunetan ibili zaleak dira. Gauez gehienak itsas azalera igotzen dira elikagai bila, eta, eguna argitzerako, itsas hondoan murgiltzen dira, ez ditzaten harrapatu. Haiekin batera, CO2a eramaten dute goiko geruzetatik hondora. Izan ere, CO2a hartzen duten mikroalgak geruza horretan daude, eta, hiltzen direnean, ez dira agudo hondoratzen. «Mikroalgek beste animalia batzuk jaten dituzte; gehienak kopepodoakcloseItsasoan bizi diren krustazeo txikien taldeak. eta zooplanktonacloseAnimaliaz osaturiko planktona.
k. Igotzen diren arrainek zooplanktona jaten dute, eta hondora eramaten dute. Beren eskrezioa —kaka, pixa eta nutriente guztiak— hor behean egiten dute». Alegia, migrazio bertikalaren bidez, bestela oso poliki hondoratuko zena, egun bakarrean mugitzen dute itsas azaletik hondora: karbonoa eta nutrienteak.

Oso poliki hondoratuko zena, egun bakarrean mugitzen dute itsas azaletik hondora: karbonoa eta nutrienteak.

Itsas sakonean bizi den arrain mesopelagiko bat. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Egunero kilometro bat gora eta behera egiten dute arrain horiek. «Guretzat ez da hainbeste, baina oso arrain txikiak dira, zentimetro gutxikoak. Egin ditugun kalkuluen arabera, egunero maratoi bat egitea bezala litzateke haientzat. Munduko animalia biomasarik handiena maratoi bat egiten ari da egunero», kontatu du Irigoienek.

Izaki biolumineszenteak

Arrain horien artean ezagunenak antxoa beltzak dira (Myctophidae). Espezie asko daude, eta biolumineszenteacloseArgia egiten duena.
k dira. Eremu mesopelagikoan bizi diren animalia gehienek fotoforoacloseArgia egiteko gaitasuna duen organoa.
k dituzte, argia sortzeko organoak. Hala ere, ikertzaileek ez dute argi zertarako erabiltzen duten. «Pentsatzen dugu komunikatzeko erabiltzen dutela. Oso barreiatuta daudenez, argi horrek balio dezake batak bestea aurkitzeko».

Ez hori bakarrik: harrapariak nahasteko erabiltzen dituztela uste dute, gehienek beheko partean dituztelako fotoforoak. Goitik begiratuta, itsasoa iluna da, eta arrainak ilunak izaten dira; baina beheko aldetik argia ikusten da. Beheko partea zuria bada, predatzaileek ez dituzte ikusten. «Arrain pelagiko guztiak: atunak, marrazoak, antxoak eta sardinak... denak dira goiko aldetik ilunagoak eta beheko aldetik argiagoak. Mesopelagikoek argia ere sortzen dute, predatzailea despistatzeko».

Bestalde, Irigoienek gogorarazi du arrain batzuek argia erabiltzen dutela besteak harrapatzeko: «Zapoak argitxo bat du beste arrainak erakartzeko eta jateko. Eboluzioak bere bideak dauzka». Arrainak ez ezik, hondoan bizi diren organismo asko dira bioluminiszenteak: txipiroiak, planktonak...

Zenbaketa egitearen garrantzia

Arrain mesopelagikoek CO2a hondora eramaten dute, eta beste arrain batzuen bazka dira; besteak beste, atunarena. «Ez dakigu zer gertatuko litzatekeen, baina posible da arrain tona batzuk izateko CO2aren arazoa handitzea, edo jango ez ditugun arrainak arrantzatuz beste batzuk galtzea». Oraingoz, lortu dute arrain mesopelagikoak zenbatzeko protokolo batzuk ezartzea, eta horiek zabaldu nahi dituzte, tokian-tokian haien neurketak egin ditzaten eta itsasoa ongi ustiatu dadin.

«Ez dakigu zer gertatuko litzatekeen, baina posible da arrain tona batzuk izateko CO2aren arazoa handitzea, edo jango ez ditugun arrainak arrantzatuz, beste batzuk galtzea».

Xabier Irigoien (AZTIko zuzendari zientifikoa)

Lau tresna nagusi erabiltzen dituzte itsas hondoan diren arrainak kontatzeko: akustikoa, sareak, inguru DNA eta arrautzen metodoa. Ingurumen DNA da metodorik berriena. Arrainek, edozein animaliak bezala, arrastoa uzten dute: ezkatak, mucusa, azala... Ura hartu, iragaziclose Isurkari edo gas bati lohitasun edo partikula solidoak kendu., eta leku horretan dauden espezieak zein diren ikus dezakete arrastoei esker. 

Azkena arrautzen metodoa da, AZTIk denbora luzez antxoa kopurua neurtzeko baliatu duena. Horrek ere balio du arrain mesopelagikoentzat, arrautzak «erraz» harrapa daitezkeelako. «Sareekin hartzen dugu ura, eta zenbatzen ditugu arrautzak. Jakinda eme bakoitzak zenbat arrautza jar ditzakeen, zatiketa egin, eta badakigu zenbat eme behar diren». Arrak hainbeste izanen lirateke.


Jatorrizko artikuluak