Itsasoko eolikoen merkatua indarra hartzen ari da

  • Albistea entzun

Argindar garbia lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Offshore edo itsasoan eraikitako parke eolikoak finkoak edo flotagarriak izan daitezke. Espero dute 2050. urterako beharbada 1.000 GWeko potentzia egongo dela instalatuta munduan.

Itsasoan eraikitzeko arrazoien artean, hauexek: hango haizea egokia da, eta instalazioak sortzeko leku gehiago dago, batez ere offshore flotagarrien kasuan.

Eta euskal kostaldean, izango al da haize erroten parke handirik? Luze gabe behintzat ez, Energia Klusterreko zuzendari nagusi Jose Ignacio Hormaetxek dioenez: «Bost edo hamar urte beharko ditugu maila komertzialean zerbait ikusteko gure uretan [...]. Ez dago argi kosta guztietan haize ordu nahikoa dagoen». 

Iberdrolako Javier Garciak olatuak aipatu ditu oztopo gisa. «Euskal kostaldea oso leku zaila da olatuen aldetik, eta baliabide gutxi ditu. Seguruenik, denbora beharko da euskal kostaldean proiektu flotatzaile bat garatzeko maila komertzialean».

«Euskal kostaldea oso leku zaila da olatuen aldetik, eta baliabide gutxi ditu».

Javier Garcia (Iberdrola)


Euskal kostaldean halakorik eraikitzea zaila izan litekeen arren, euskal enpresak hasiak dira offshore-ekin lotutako produktuak saltzen beste herrialde batzuetako proiektuetarako. Iberdrola eta Siemens Gamesa punta-puntan dabiltza itsasoko energia eolikoan.

Jatorrizko artikuluak