Indarkeria matxista: isiltasunez blindatutako indarkeria
Enpresek eta bertzelako erakundeek indarkeria matxistaren kontrako protokoloak dituzte, baina horrek ez du ziurtatzen erasoari erantzun egokia emanen zaionik.
Iñigo Errejonen kasutik abiatuta,
indarkeria kasu hauek salatzeko dauden zailtasunak, egoera horiei aurre
egiteko moduak eta alderdiek erantzuteko dituzten tresnak eta gabeziFalta, hutsune.
ak
azaldu ditu Isabel Jaurena feminismo gaiak lantzen dituen BERRIAko
kazetariak.
«Guztiak gaude matxismoaren kontra, baina erasoa benetan gertatzen
denean eta erasotzailea gertukoa edo laguna denean, jendea ez da hain
feminista. Erasoa egin duenaren alde jartzen da, edo zalantzan jartzen
du eraso egin diotenaren bertsioa». Argi mintzatu da Idoia Arraiza,
Emagin elkarteko kidea. Indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloacloseArauen multzoa.
k
egiten ditu erakunde horrek, eta formakuntza feministak ematen dituzte
enpresa eta herri antolakundeetan. Azaldu du halako egoerei aurre
egiteko garrantzitsuak direla, baina ez direla erabakigarriak:
«Protokolo bat edukitzeak gutxienekoa izan beharko luke, baina ez badira
bertako oinarriak ondo betetzen, ez du ezer ziurtatzen».
Zenbait protokolok dituzten hutsuneetako bat azpimarratu du Arraizak: «Enpresa batzuetan, ikerketa bat hasi behar da ikusteko nork duen arrazoia, eta erasoa frogatu behar da. Guretzat, salaketa bat jarrita, sinistu behar da; froga nahikoa da neurri batzuk hartzeko».
«Guretzat, salaketa bat jarrita, sinistu behar da; froga nahikoa da neurri batzuk hartzeko».
Arraizarendako zailena protokoloa bera aktibatzea da: «Emakume bat prest
egotea bere lankideren baten edo beste norbaiten kontra salaketa bat
jartzeko, edo erakundeari gertatutakoaren berri emateko». Hori gerta
dadin erakundeko kideek «gutxieneko babesa» sentitu behar dutela dio,
eta taldeari berari dagokiola sentsibilizazio bat dagoela erakustea.
Erasoen %10 soilik salatzen da
Sexu indarkeria dagoen erasoen %10 soilik
salatzen direla azaldu du: «Gutxiengoa dira, eta, gainera, ausartu
egiten dira». Hortaz, horiek zalantzan ez jartzearen aldekoa da. Eraso
larriak ez ezik bertzelako jarrera matxistak ere protokoloetan sartu
behar direla dio Arraizak.Erasotzailearen estatusclosePertsona batek gizartean duen lekua.
ak nabarmen eraginen du kasuaren
tratamenduan: «Erasoa egin duen pertsonak zenbat eta botere handiagoa
izan, zailagoa izango da salaketa jartzea, erasoa jasan duenak aukera
asko dituelako sinistua ez izateko, eta jendea bere kontra jartzeko».
Hor kokatu du Arraizak botere postuetan dauden gizonen kontra ez egitearen
gakoetako bat.
«Erasoa egin duen pertsonak zenbat eta botere handiagoa izan, zailagoa izango da salaketa jartzea».
Eraso matxista bat kudeatzeko ardura kolektiboa da, «zentzu batean guztiek baimendu dutelako oraindik botere harremanak egotea», Arraizak erran duenez: «Konfidentzialtasuna egon behar da, eta informazioa ondo kudeatu». Halere, argitu du prozesu horretan sartzeko erasotzaileak egin duena aitortu behar duela: «Egindakoaren eta eragindako minaren erantzukizuna hartu behar du, eta, horretarako, lanketa pertsonal bat egin eta minaren erreparaziorako konpromisoak hartu». Bitartean, erasotzailea ezin izanen da espazio batzuetan egon: «Hainbat neurri hartu daitezke, eta, aldaketa bat dagoen heinean, erasotzailea joan daiteke poliki-poliki espazio horiek berriz hartzen, betiere erasoa jasan duenarekin kontrastatuta».
Emaginen lantzen duten ereduak, beraz, ez du eredu punitibistacloseZigortzailea.
rekin bat
egiten, ulertzen baitute zenbait mugimendutan aukerak daudela
erreparaziorako. «Gure helburua beti da erasoa jasan duenaren mina
ahalik eta azkarren erreparatzea, berriro ez errepikatzea, eta erasoa
egin duenaren birgizarteratze feminista. Baina baldin eta berak
egindakoa onartzen badu, eta aldaketa bat egiteko prest badago. Ez badu
egindakoa onartzen, beste neurri batzuk hartu daitezkeela ulertzen dugu;
adibidez, zuzenean antolakundetik botatzea edo salaketa publikoak
egitea».
«Gure helburua beti da erasoa jasan duenaren mina ahalik eta azkarrena erreparatzea, berriro ez errepikatzea, eta erasoa egin duenaren birgizarteratze feminista».
Jatorrizko artikuluak
- Isiltasunez blindatutako indarkeria Iker Tubia | |
- Cristina Fallaras: «Isiltasuna hausteagatik zigortzen gaituzte» Isabel Jaurena | |
- Sinesgarritasuna baita bidea Isabel Jaurena | |