Iruña-Veleiako aztarnategia aztertzeko plan berria

  • 233 hitz
  • Albistea entzun

Arabako aldundiak «aro berri bat» hasi nahi du Iruña-Veleian. Ostraken auzia amaituta, erromatar garaiko aztarnategiaren «izen ona» berreskuratu nahi du. Aztarnategi eskola eta praktika laborategia izatea proposatu du, besteak beste. Izan ere, ia dena geratzen da azaleratzeko.

Bi urte dira Iruña-Veleia auziaren epaitegietako bidea amaitu zela. Euskarari, kristautasunaren hedapenari, eta antzinateari buruzko jakintza iraultzekoak ziren ezohiko aurkikuntzak ezagutarazi eta hamalau urtera, hamaika urteko instrukzio fase baten ostean, eta hamabi saioko epaiketa bat egin ondoren, epaileak ondorioztatu zuen grafitoak faltsuak direla.

Duela ia 2.000 urte atzera, Veleia izeneko hiri bat ei zegoen Zadorra ibaiaren bihurgune batek sortutako muino batean.

Baina beste Iruña-Veleia bat bada horren guztiaren azpian. Hiri handi bat dago lurpean oraindik, mendeen eta naturaren geruzek estalia dutena. Izan ere, duela ia 2.000 urte atzera, Veleia izeneko hiri bat eicloseOmen, bide. zegoen Zadorra ibaiaren bihurgune batek sortutako muino batean. Ez zen Erromako Inperioak inguruotan zuen gunerik garrantzitsuena, baina kokapen estrategikoa zuen Astorga eta Bordele lotzen zituen Iter XXXIV galtzadan. Haren hondakinak biltzen ditu Iruña-Veleiako aztarnategiak, hain zuzen ere, eta hura bistaratzen ari dira adituak azken urteetan. Ia dena geratzen da azaleratzeko.

Kokapen estrategikoa zuen Astorga eta Bordele lotzen zituen 'Iter XXXIV' galtzadan.

«Gaur egun, Veleiako aztarnategi arkeologikoaren azalera osoak izan ditzakeen 120 hektareetatik gutxi batzuk baino ez dira induskatucloseAztarrikatu., eta, beraz, ikerketarako eta ezagutza zabaltzeko duen ahalmena izugarria da oraindik» Javier Fernandez Bordegarai Arabako Museoen Foru Sarearen zuzendariaren hitzetan. Izan ere, eremu osoaren %1 inguru baino ez baita azaleratu. Batez ere oppidum edo hiri harresituaren barruan egin dira indusketa gehienak orain arte, eta egun ikus daitezkeen aztarnak ere harresiaren barruan daude, oraintsu azaleratu duten macellum edo azoka baten egitura izan ezik.

Bisitariak erakartzea helburu

Arabako Aldundiak hurrengo urteetarako plana aurkeztu du, zeinak helburu duen aztarnategia ikerketarako eta turismorako erreferentziazko gune bilakatzea, besteak beste. Ikerlariak ez ezik, bisitariak ere erakarri nahi baititu diputazioak Iruña-Veleiara. 

Aurten bakarrik milioi bat euro pasako aurrekontua izango du planak.

Eta indar guztiak jarriko ditu horretarako: aurten bakarrik milioi bat euro pasako aurrekontua izango du planak, nahiz eta zati bat hurrengo urterako ere gordeko den. Diru hori egun induskatuta dagoen harresiaren zati bat finkatu eta kontserbatzeko erabiliko da.

Indusketen ordez, bestelako lanak lehenetsiko dira hurrengo bi urteetan. Ikerketa da horietako lehena. Azterketa geofisikoak egingo dituzte horretarako, hiriaren mugak zeintzuk diren jakiteko eta lehentasunak identifikatzeko. Dagoeneko hasiak dira metodologia hori probatzen; egungo bisitarien aparkalekuaren inguruak aztertu dituzte, eta emaitza «ikaragarri onak» lortu dituztela azpimarratu dute. Lehendik induskatuta dauden eremuak eta egitura arkeologikoak finkatu eta zaharberritu egingo dira, halaber. Batez ere, hiri harresituaren barruan egingo dira lan horiek.

Azterketa geofisikoak egingo dituzte, hiriaren mugak zeintzuk diren ezagutzeko eta lehentasunak identifikatzeko.

Aztarnategia bisitatzen dutenei ere tresna berriak jarriko zaizkie eskura. Hala, karteldegia eta panelak berrituko dituzte, eta errealitate birtuala darabilen aplikazio bat ere sortu dute sakelakorako. Iruña-Veleia ezagutzera ematea baita helburu nagusia.

Jatorrizko artikuluak