Iratiko oihana biosferaren erreserba izendatu du Unescok
Iratiko biosferak Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak hartuko ditu, eta 537 kilometro koadroko eremua izango du. Biosferak Euskal Herriko basorik handiena hartzen du, eta Europako eremurik handieneko pagadi-izeidi basoen artean bigarrena da.
Euskal Herriak hiru biosfera erreserba ditu orain. Urdaibaikoa da horietako bat: 1984ko abenduan eman zion Unescok izendapen hori. Bardea da bestea: 2000. urtean izendatu zuten.
Iratiko oihana biosferacloseLurraren geruza, izaki bizidunen kokalekua.
erreserba izendatu du Unesco Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak. Hala, Euskal Herriak
hiru biosfera erreserba ditu. Urdaibaikoa da horietako bat,
1984ko abenduan eman zion Unescok izendapen hori. Bardea da bestea; 2000
urtean izendatu zuten.
Biosfera erreserben helburua da balio
ekologiko handiko eremuetan tokian tokiko neurriak sustatzea garapen
jasangarria bultzatzeko, biodibertsitatecloseBioaniztasun.
a babesteko eta klima aldaketara
egokitzeko. Erreserbek, era berean, zenbait baliabide jasotzen dituzte
tokiko komunitateen zenbait proiektu laguntzeko. Esaterako,
agroekologiacloseNekazaritza ekologikoa.
rako, uraren kudeaketarako eta ingurumenarekin
errespetuzkoak diren jarduera ekonomikoetarako.
Biosfera erreserben xede da, halaber, eremu babestuek Kumming-Montreal Hitzarmeneko konpromisoak betetzen laguntzea. Duela bi urte nazioarteak onartu zuen Biodibertsitatearen Mundu Esparruaren helburu dira, besteak beste, natura eremu babestuek planetako lurraldearen eta itsas eremuen %30 hartzea, eta ekosistema higatuen %30 leheneratzea 2030. urtea baino lehen.
Iratiko oihanak ez ezik, izendapen bera jaso du Pirinioetako beste eremu batek ere: Aran ibarrak (Herrialde Katalanak). Beste bederatzi izendapen ere egin dituzte Herbehereetako, Esloveniako, Italiako, Filipinetako, Hego Koreako, Mongoliako, Dominikar Errepublikako eta Kolonbiako lurretan. Guztira, 37.400 km2 babestu dituzte azken izendapenekin —ia Euskal Herriaren azaleraren bikoitza—. Biosfera Erreserben Sareak 759 eremu babestu ditu orain, 136 herrialdetan banatuta.
Guztira, 37.400 km2 babestu dituzte azken izendapenekin —ia Euskal Herriaren azaleraren bikoitza—. Biosfera Erreserben Sareak 759 eremu babestu ditu orain, 136 herrialdetan banatuta.
Komunitatearen parte hartzea
Iratiko
biosferak Euskal Herriko basorik handiena hartzen du, eta
Europako eremurik handieneko pagadi-izeidicloseIzei basoa.
basoen artean bigarrena da.
«Biodibertsitatearentzako paradisu bat» da, Unescoren izendapenak onartu
dituen kontseiluaren esanetan. Zaraitzu eta Aezkoa ibarrak hartuko ditu
erreserbak, Nafarroako ipar-ekialdean, eta 537 km2-ko eremua izango du. Iratiko biosferan 2.435 herritar bizi dira.
Unescoren kontseilu izendatzaileak nabarmendu du Iratiko biztanleek «funtsezko egitekoa» izan dutela biosfera-erreserba izendapena lortzeko.
Unescoren
kontseilu izendatzaileak nabarmendu du Iratiko biztanleek «funtsezkocloseOinarrizko.
egitekoa» izan dutela biosfera-erreserba izendapena lortzeko, 2015.
urtetik hautagaitzaren alde lan egin baitute. Erakundearen esanetan,
hautagaitzak aurkeztu duen biosferaren kudeaketarako plangintza tokiko
komunitatearen «kontserbaziorako ahaleginen lekuko» da.
Halaber, tokiko biztanleen parte hartzearekin zehaztu dute Iratiko
biosferak zer egitura izango duen hura kudeatzekocloseZuzentzeko.
: kontseilu exekutibo
bat eta zenbait alde interesatu ordezkatuko dituen aholku kontseilu bat.
Azken horretan ordezkatuta egongo dira, besteak beste, elkarte
kulturalak, ingurumenaren kontserbazioari begirakoak eta emakume
taldeak.
Jatorrizko artikuluak
- Iratiko oihana biosferaren erreserba izendatu du Unescok Gorka Berasategi Otamendi | |