‘Irati’ komikia berrargitaratu dute
Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki du Erein argitaletxeak lana berriro argitaratzea. Juan Luis Landa ilustratzailea eta Joxean Muñoz gidoilaria pozik daude beren pertsonaiek izan duten biziberritzearekin.
Duela ia hiru hamarkada jaio zen Irati, Juan Luis Landa marrazkilariaren eskutik. Lehen albumaren ondotik, pertsonaiaren istorioak jarraipena izan zuen, irudigilearen eskuei Joxean Muñoz gidoilariarenak batu zitzaizkionean. Duela gutxi, pertsonaia biziberritu egin da, Paul Urkijoren izen bereko filmari esker. Eta filmak oinarrian duen komikia berrargitaratu egin du orain Erein argitaletxeak. Hala, lau albumek osatzen duten obra oso-osorik eta euskaraz irakur daiteke orain. «Asmoa da Landak eta Muñozek lehenik eta Urkijok ondoren sortutako Iratiren unibertsoak etenik ez izatea», azaldu du Uxue Razkin Erein argitaletxeko editorecloseArgitaratzaile.ak. Poza agertu dute komikiaren bi egileek eta zinemagileak, Iratiren unibertsoa «bizirik» dagoelako oraindik ere.
«Asmoa da Landak eta Muñozek lehenik eta Urkijok ondoren sortutako Iratiren unibertsoak etenik ez izatea».
Juan Luis Landa 1984an hasi zen ilustraziocloseIrudi.aren arloan lanean; Juanba Berasategirekin animaziocloseZinemagintzako teknika, beren artean mugimendu aldaketa oso txikiak dituzten marrazki edo irudi sail bati argazkiak eginez.
an egin zituen lehen urratsak, Ipurbeltz aldizkariacloseEuskarazko komikien aldizkaria (1977-2008).
n hainbat komiki plazaratu zituen, eta Lur argitaletxearen GabaicloseEuskal Herriko historiari buruzko komikia.
komiki sailean ere aritu zen lanean, besteren artean. «Indar handiko adierazpide bat aurkitu nuen komikian». Gustuko zituen istorioak sortzeko nahiari segituz, Irati marraztean bere hiru «pasioak» elkartu zitzaizkiola azaldu du: «Pirinioetako natura, Nafarroako Erresumaren sorrera eta euskal mitologia». Haren hitzetan, Nafarroako mendialdean ibiltzeak inspiratu zuen lan hura.
Hiru «pasioak» elkartu zitzaizkiola azaldu du Landa ilustratzaileak: «Pirinioetako natura, Nafarroako Erresumaren sorrera eta euskal mitologia».
Lehen albumaren ondotik, eta lanez gainezka zegoela-eta, Muñozengana jo zuen bigarrenari ekiteko; animazioan ibili zen garaitik zuen ezaguna, eta gidoia idazteko eskatu zion. «Ilusioz hartu zuen ideia, eta, harekin, beste dinamismo bat hartu zuen Irati-k; aberastu egin zuen».
Joxean Muñozek azaldu du laugarren atalaren ondotik «abentura hura itxita, baina seriea zabalik» utzi zutela, jarraitzeko asmotan. Baina bere horretan geratu zen ideia. «Paul azaldu zen arte, berriz ere Iratiri bizitza eman diona». Ilusioz hartu dute bi egileek Urkijoren lana, baita Ereinen berrargitalpena ere, ikusle eta irakurle berriak izango dituelako. «Guretzat oso momentu pozgarria da, ez bakarrik guk sortu genuen Irati bizirik dagoela ikusten dugulako, baizik eta hazi bat delako beste batzuek beren gauzak sortzeko. Ea horrek ekartzen duen sortzeko eta irakurtzeko gogoa».
«Guretzat oso momentu pozgarria da, ez bakarrik guk sortu genuen 'Irati' bizirik dagoela ikusten dugulako, baizik eta hazi bat delako beste batzuek beren gauzak sortzeko».
Txikitatik izan da mitologiazalea, historiazalea eta komikizalea Paul Urkijo. Aitortu duenez, komikia irakurrita, segituan «maitemindu» zen istorioarekin. Halaber, zinemagintzan hasi zenetik, beti izan zuen buruan euskal mitologiari buruzko film bat egitea, eta komikian aurkitu zuen horretarako bidea. «Konturatu nintzen komikiko pertsonaiak zirela ibilgailurik onena mitologiaren iturburu horretara hurbiltzeko. Amodio istorio bat da, dualismoGauzak elkarren kontrakoak diren bi printzipio. oso eder bat sortzen duten bi pertsonaiarekin, eta dualismo hori indartsua iruditu zitzaidan kontatu nahi nuen istorioa sortzeko».
«Konturatu nintzen komikiko pertsonaiak zirela ibilgailurik onena mitologiaren iturburura hurbiltzeko».
Jatorrizko artikuluak
- 'Irati' komikia berrargitaratu du Ereinek Ainhoa Sarasola | |