Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun dira, hau da, herritarren %20,1. Egoera kezkagarria dela aitortu du Antton Kurutxarri Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela.
2016ko joerari jarraikiz, kopuruan doi bat emendatu closeHanditu.da, baina, biztanleriaren gorakadaren ondorioz, proportzionalki gero eta gutxiago dira. Azken hamar urteetan, 1,3 puntu apaldu da euskaldunen proportzioa.
Euskaldunen proportzioak behera egin du 1996tik 2021era, %26,4tik %20,1era.
Euskararen Erakunde Publiko EEPk zabaldutako datuen arabera, euskaldunen proportzioak behera egin du 1996tik 2021era, %26,4tik %20,1era. Egoera «kezkagarria» dela aitortu du Antton Kurutxarri lehendakariak. «Hamar herritarretik zortzik ez dakite euskaraz. Jende anitz heldu da Ipar Euskal Herrira: hiztun kopurua atxikicloseEutsi.tzen da irakaskuntzaren bidez berriak sortzen direlako. Hizkuntza politika indartsuago batekin, emendatzen ahal litzateke».
Adin tarteei behatuz gero, gazteenen artean doi batcloseApur bat. igo dela ikus daiteke, azken inkestarekin alderatuta. 16-24 urtekoen artean, kasik bikoiztu egin da euskaldun kopurua hogei urtean: %12,2 ziren 2001ean eta %21,5 gaur egun. 25-34 adin tartean ere gorakada nabari da garai berean: %12,1etik %17,2ra igaro da. 50 urtetik gorakoetan, haatik, beheraka segitzen du.
16-24 urtekoen artean, kasik bikoiztu egin da euskaldun kopurua hogei urtean.
Lurralde eremuei dagokienez, Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi) biltzen dituen BAM eremuan da egoerarik kritikoena. Herritarren %85 baino gehiago erdaldunak dira, eta azken hogei urteetan euskaldun proportzioa ez da aldatu. Datu azpimarragarria da, Ipar Euskal Herriko biztanleen kasik %40 biltzen baitira hiru hiri nagusi horietan. Lapurdin azken urteetako beheranzko joera gelditzear dela iduri luke, 2016koaren hein berean ageri baitira proportzioak. Nafarroa Beherean eta Zuberoan, apaldu eta apaldu ari da: %49,5etik %47,5era jautsicloseBehera egin. da euskaldunen kopurua.
Baiona, Angelu eta Miarritze eremuan da egoerarik kritikoena. Herritarren %85 baino gehiago erdaldunak dira, eta azken hogei urteetan euskaldun proportzioa ez da aldatu.
GAITASUNA
Euskaldunek euskaraz mintzatzeko duten erraztasunari dagokionez, erdal elebidunen proportzioa emendatzen ari da azken urteetan. VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Ipar Euskal Herriko euskaldunen %46,2 sartzen dira kategoria horretan. Hobeki moldatzen dira erdaraz euskaraz baino. Azken hamar urteetan, 12 puntu emendatu dira erdal elebidunak.
Ipar Euskal Herriko euskaldunen %46,2 sartuko lirateke erdal elebidunen kategorian. Hobeki moldatzen dira erdaraz euskaraz baino.
Momentu berean, lehen hizkuntza euskara dutenen proportzioa maldan behera doa inkesta batetik bestera. Herritarren %25 ziren 2001ean, %19,5 hamar urte berantago, eta %13 2021ean. Urte horietan guzietan, lehen hizkuntza gisa euskara eta erdara dituztenen kopurua hein berean gelditu da: %6ren inguruan.
Adin tartearen arabera aztertuz gero, emaitza ez da hobea: adin tarte guzietan apalducloseGutxitu. da lehen hizkuntza euskara dutenen kopurua. Haatik, 16-24 eta 25-34 adin tarteetan, lehen hizkuntza gisa euskara eta erdara dituztenen kopurua emendatu da, %5,7tik %11,1era gazteenentzat, eta %7,5etik %9,4ra helduagoentzat.
Euskaldun zaharren proportzioa %82tik %60,4ra jautsi da azken hogei urteetan.
Hala, euskaldun zaharren proportzioa %82tik %60,4ra jautsi da azken hogei urteetan. Jatorrizko elebidunen kopurua bikoiztu da —%22,2 dira gaur egun—, eta euskaldun berrien kopurua ere %7tik %17,4ra pasatu da.
TRANSMISIOA
Bi gurasoak euskaldunak direnean, euskara transmititzen dute bi herenek. Baina adinaren arabera aztertzen bada, adin tartea apaldu ahala kopuruak behera egiten du. 16-34 urtekoen artean, erdiak baino gutxiago dira guraso euskaldunak izanik ere euskara jaso dutenak. Euskara eta erdara jaso dituztenak %27,3 dira, eta erdara baizik jaso ez dutenak, %24. Aldea are handiagoa da 3-15 adin tarterako: euskara %42, euskara eta erdara %52, eta erdara %6.
Haatik, bi gurasoetako bat erdalduna denean, nabarmen aldatzen da datua: hiru laurdenek erdara baizik ez dute transmititzen, eta beste laurdenak, euskara eta erdara.
ERABILERA
Erabileraren datuek ere ikuspegi goibela ematen dute euskararentzat: beti erdaraz ari direnak %78,5 dira. Euskaraz erdaraz baino gehiago mintzo direnak %1,1 dira, eta bi hizkuntzak hein berean erabiltzen dituztenak, %6.
BAM eremuan [Baiona, Angelu eta Miarritze (Lapurdi) eremuan] dira erabilera daturik okerrenak: euskaraz erdaraz beste eta gehiago mintzo direnak batuta, ez dira %2ra heltzen; beti erdaraz ari direnak %90etik gora dira. Lapurdiko gainerako eremuan, hiru laurdenak baino gehiago beti erdaraz ari dira, %13 erdaraz gehiago euskaraz baino, eta %7,5 erdaraz beste edo gehiago. Zuberoan eta Nafarroa Beherean dira daturik onenak: %23,2 erdaraz beste edo gehiago ari dira euskaraz; erdara hutsean ari direnak erdiak baino gutxiago dira.
BAM eremuan euskaraz erdaraz beste eta gehiago mintzo direnak batuta, ez dira %2ra heltzen; beti erdaraz ari direnak %90etik gora dira.
JARRERA
Euskararen sustatzeari buruzko jarreraren bilakaera aztertu dute azkenik. Azken hamar urteetan aurka direnen blokea apaldu dela erakusten dute datuek: %21,3tik %14,5era jautsi da. Herritarren erdiak ez dira ez alde ez kontra.
Herritarren erdiak ez dira euskararen sustatzearen ez alde ez kontra.
Haatik, herritarren %60 inguruk interes handia edo oso handia erakusten dute. Irakaskuntza ereduari buruzko iritziak ere erakusten du hori: euskara hutsean ikastearen alde egiten dute %16,5ek —bi puntu apaldu da 2011tik—, eta euskaraz eta frantsesez ikastearen alde %37,5ek —lau puntuko emendatzea hamar urtean—. Frantses hutsean ikastea nahi dutenen blokea bost puntu apaldu da: %15 dira gaur egun.
Jatorrizko artikuluak
- Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian Ekhi Erremundegi | |