Ipar Euskal Herriko ikasleen %68k ez dute euskararekin harremanik izanen
Ama eskolan eta lehen mailan %43k izanen dute euskarazko irakaskuntza; 2019an %40,9 ziren. Bi puntu emendatu da lau urtean.
Bigarren maila bere osotasunean hartuta, Ipar Euskal Herriko ikasleen %21,3 dira ikasgelan euskaraz zerbait jasotzen dutenak; %18 ziren 2019an.
2023-2024ko ikasturtean modu batera edo bestera euskarazko irakaskuntza jasoko duen Ipar Euskal Herriko ikasle kopurua doi batclosePixka bat.
emendatucloseGehitu.
ko da, baina gehiengo handi batek frantses hutsez jasoko du derrigorrezko irakaskuntza. Frantziako Hezkuntza Ministerioak zabaldu dituen behin-behineko datuen arabera, ikasleen %68k ez du inolako harremanik izanen euskararekin eskola orduetan. Proportzioetan, iazko kopuru bera da gutxi gorabehera; kopuru absolutuetan da emendatzea.
Lehen mailetan da euskaraz zerbait jasotzen duen ikasle gehien. Bordeleko (Okzitania) akademiako errektoretzak komunikatutako datuen arabera, ikasleen %43k izanen dute nolazpaiteko euskarazko irakaskuntza. Lau eredu aurkitu daitezke hor: batetik, murgiltzecloseJarduera edo egoera batean bete-betean sartzea.
eredua, Seaskako ikastoletan darabiltena. 2.638 ikasle izanen dira aurten Ipar Euskal Herriko ikastoletan. Bestetik, publikoan eta pribatuan, irakaskuntza euskara hutsean jasotzen dutenak daude —Frantziako Hezkuntza Ministerioak murgiltzea kontsideratzen du, baina ikasgelatik kanpora ez du euskararen presentzia bermatuacloseZiurtatuta.
—. 1.157 izanen dira. Bien artean, ikasleen %14,8 inguru izanen dira irakaskuntza orduetan osoki euskaraz arituko direnak.
2.638 ikasle izanen dira aurten Ipar Euskal Herriko ikastoletan; publikoan eta pribatuan, irakaskuntza euskara hutsean jasotzen dutenak, 1.157 izanen dira.
Gero, sail elebiduna dago, printzipioz orencloseOrdua.
parekotasunean oinarritzen dena —ikasgaien erdiak euskaraz, eta beste erdiak frantsesez—. Kasik 7.000 ikasle izanen dira elebidunean ama eskoletan eta lehen mailan: %27,2 inguru. Azkenik, euskara ikasgaia hautazko gisa hartzen dutenak daude; astean ordu eta erdi inguru izaten dute euskaraz, lehen irakaspen gisa. 267 ikaslek eginen dute hautu hori, %1ek. Azkenik, frantses elebakarrean izanen dira ikasle gehienak.
Iazko datuen parekoak dira aurtengoak, baina, aitzinekocloseAspaldiko.
urteetara begiratuta, bilakaera baikor bat ikus daiteke. 2019an, %40,9k jasotzen zuen euskarazko irakaskuntza ama eskolan eta lehen mailetan. Bi puntuz emendatu da lau urtean.
Bigarren hezkuntzako datuak, okerragoak
Kolegio eta lizeoetako datuak, haatik, lehen bezain apalak dira oraindik. Kolegioan, 1.069 ikasle izanen dira murgiltze ereduan, eta beste 2.205 elebidunean arituko dira. Azkenik, 786k hartuko dute hautazko ikasgai gisara. Lizeoan, berriz, 485 izanen dira murgiltze ereduan. Seaskaren Bernat Etxepare lizeoak bakarrik eskaintzen du murgiltzea, eta jakinarazi du 472 izen emate dituztela oraingoz.
Elebidunean, haatik, 668 izanen dira, eta hautazko ikasgaia hartu dutenak, 227. Errektoretzak emandako datuetan ez dute zehaztu kolegio eta lizeoetan izanen den ikasle kopuru orokorra; beraz, gaur-gaurkoz, ezinezkoa da bakoitzerako proportzioak ateratzea. Bigarren maila bere osotasunean hartuta, Ipar Euskal Herriko ikasleen %21,3 dira ikasgelan euskaraz zerbait jasotzen dutenak; %18 ziren 2019an.
Seaskaren Bernat Etxepare lizeoak bakarrik eskaintzen du murgiltzea, eta jakinarazi du 472 izen emate dituztela oraingoz.
Jatorrizko artikuluak
- Ipar Euskal Herriko ikasleen %68k ez dute euskararekin harremanik izanen Ekhi Erremundegi Beloki | |
- Bosgarren kolegioa badu Seaskak: Senpereko Kattalin Elizalde Oihana Teyseyre Koskarat | |