Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin

  • 351 hitz

Frantses elebakarra da eredu nagusia, oro har; lizeoan, hamarretik bederatzi ari dira frantses hutsean. Ama eskolan eta lehen mailan dira euskarazko irakaskuntzaren daturik onenak.

Ipar Euskal Herrian eskolatuak diren ikasleen %66,9k ez dute inolako harremanik euskararekin. Hala erakusten dute Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak 2024-2025eko ikasturterako eman dituen datuek. Ama eskolacloseEskolaurrea.
tik lizeora bitarteko mailetan 52.367 ikasle izanen dira aurten orotara, eta frantses elebakarrean arituko dira horietako gehienak. Euskarazko irakaskuntzan doi batclosePixka bat.
 datu hobeak badira ere, azken bost urteetan ez da sumatu funtsezko bilakaerarik. Bai sare publikoan eta bai pribatuan, ama eskolan euskara hutsean aritzeko hautua egiten dutenak gero eta gehiago dira, eta, lehen mailan, elebiduna emendatucloseGehitu.
da. Ikastoletan, bigarren mailan ikusten da emendatzerik handiena.

Ama eskolan eta lehen mailan dira gaur egun datu onenak euskararen ikuspegitik. Ipar Euskal Herriko eskolen %66k proposatzen dute mota bateko edo besteko euskarazko irakaskuntza. Ama eskolan, sail elebiduna doi bat apaldu da, baina ikasgelan osoki euskaraz ari direnen kopurua azkarki emendatu da: 1.009 ikasle ziren 2019ko sartzean, eta 1.621 dira aurten. Ikastoletako murgiltze ereduacloseEuskarazko irakaskuntza osoki.
n eskolatuak direnen hein berean gelditu dira. Halarik ere, ama eskolan diren ikasleen erdiak frantses hutsean ari dira oraindik.

Halarik ere, ama eskolan diren ikasleen erdiak frantses hutsean ari dira oraindik.
Bigarren mailan, eskas

Bigarren mailan du euskarazko irakaskuntzak funtsezko arazoa. Lehen mailan euskaraz hasten diren anitzek uzten dute bide hori kolegiocloseBigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasketak egiten diren ikastetxea.
ra heltzean, eta zenbateko hori gutxi apaldu da azken urteetan. Bai publikoan eta bai pribatuan, elebidunean den ikasle kopurua emendatu da, baina elebakarrean direnak ere hein berdintsuan ugaritu dira. Ikasturte honetan, %70,4 arituko dira frantses hutsean.

Lizeoan are okerragoa da datua: baxoacloseFrantzian Goi Mailako ikasketak egin ahal izateko ezinbestean eskuratu behar den titulua.
prestatzen duten hamar ikasletik bederatzi ari da frantses hutsean. Euskarazko irakaskuntzan ari direnak arras gutxi dira: %4,8 ari dira euskarazko murgiltzean, eta %5,1 sail elebidunean. 

Lizeoan, euskarazko irakaskuntzan %4,8 ari dira euskarazko murgiltzean, eta %5,1 sail elebidunean.

Hala ere, nabarmentzekoa da Seaskak zer bilakaera izan duen bigarren mailan azken urteetan. Kolegioan ikasle batzuk gehiago ditu —bost ikastetxe dituzte gaur egun—, baina Bernat Etxepare lizeoan nabari da emendatzerik handiena. Lanbide heziketako saila ireki dute azken urteetan, eta ikasle kopurua azkarki emendatu da. 363 ikasle ziren, eta, bost urteren buruan, 534 dira. 2017an ireki zuten Baionako lizeo berria, eta jadanik txiki gelditu da.

Jatorrizko artikuluak