Ipar Euskal Herriko tentsio guneko hirietako bizitegi pribatuei mugatuko zaie alokairua. 24 herritan sartuko da indarrean, azaroaren 25ean.
Euskal Elkargoaren Internet atarian nornahik egiten ahal du simulazioa, alokatzen duen etxebizitzari zer muga jarri zaion jakiteko.
Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Baiona, Basusarri, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Miarritze, Milafranga, Mugerre, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu herrietan alokairua mugatuko zaie bizitegi pribatuei.
Alokairu pribatuen mugatzeko neurria Frantziako Estatuak onartu duen esperimentazio bat da, duela lau urte plantan emancloseAbian jarri.
zena Parisen, eta geroztik Bordelen, Lyonen eta Montpellierren indarrean dena.
Alokairuen mugatzeko esperimentazio horrek alokairu prezioaren hiru maila ematen ditu: erreferentziazko alokairu prezio bat metro karratuko; gehienezko muga ematen duen prezio emendatuacloseGehitua.
, eta, halaber, gutieneko prezio bat edo prezio apaldua. Neurriaren ondorioz, jabe batek gehienez %20 emenda dezake erreferentziazko prezioa. Muga hori du ezartzen prezio emendatuak. %30eko apaltzea aplikatzen ahal zaio erreferentziazko alokairuari prezio apaldu hori ukatekocloseIzateko.
.
Erreferentziazko prezio hori finkatzeko, irizpide batzuk bereizi dituzte: etxebizitza tentsio handiko guneko zer eremutan den, etxebizitza apartamentua edo etxea denetz, zenbat gela dituen, altzariz hornitua den edo ez, eta noiz eraiki zuten.
Mugatze esperimentazioa 2026ko abendura arte eginen da. Orduan, Frantziako Etxebizitza Ministerioak erabakiko du neurriarekin segitu edo ez.
Jatorrizko artikuluak
- Ipar Euskal Herriko alokairuen mugatzea Leire Casamajou Elkegarai | |
- Alokairuen mugatzeko neurria azaroaren 25ean sartuko da indarrean Ipar Euskal Herrian Iñaki Etxeleku | |