Inoiz baino berotegi gas gehiago dago atmosferan
Azken bi hamarkadetan, %11 areagotu da atmosferan pilatutako CO2a.
Munduko Meteorologia Erakundeak urtero argitaratzen duen txostenaren arabera, beste urte batez inoiz baino handiagoa izan zen berotegi gasen kontzentrazioa iaz.
Iazko baso sute handiek gasen pilaketan izandako eragina nabarmendu du
meteorologia erakundeak. Suteen kaltea bikoitza da; izan ere, batetik,
CO2 isuri handiak eragiten dituzte, eta, bestetik, basoek CO2a
xurgatzekocloseAbsorbitzeko.
ahalmena galtzen dute.
Atmosferako karbono dioxidoa gehiago ugaritu zen 2023an, 2022an baino.
Halere, 2021ean, 2020an eta 2019an baino apalagoacloseTxikiagoa.
izan zen igoera hori.
Urte batzuetan gehiago, eta beste batzuetan gutxiago, baina atmosferan
dagoen CO2 kontzentrazioak etengabe jarraitzen du handitzen.
Berotegi gasen kontzentrazioa bi hamarkadaz aztertzen aritu ostean,
ondorioztatu dute CO2 emisioen ia erdiak atmosferan geratzen direla;
laurdenak itsasoko ekosistemekcloseHabitat jakin batek eta bertan bizi diren izaki bizidunek osatzen duten sistema naturalek.
xurgatzen dituzte, eta %30 inguru,
lurrekoek. Halere, urtez urte, ehuneko horiek aldatu egiten dira; batez
ere, El Niño eta La Niña fenomenoen eraginez.
CO2 emisioen ia erdiak atmosferan geratzen dira; laurdenak itsasoko ekosistemek xurgatzen dituzte, eta %30 inguru, lurrekoek.
'El Niño'-ren eragina
2023ko udan, El Niño zikloan sartu zen planeta. Fenomeno
natural horren ezaugarri nagusia da ohi baino gehiago berotzen dela
Ozeano Bareko tropikoko itsas azala. Ozeano hori hain handia izaki,
oszilaziocloseMuga batzuen barruan gertatzen den aldaketa.
rik txikienek ere aldaketa handiak eragiten dituzte; eta itsas
azala berotzeak atmosferako airea berotzea ere eragiten du.
Meteorologia agentziaren arabera, El Niño-ren eraginez sute gehiago egoten dira, eta baso lehorrek CO2a xurgatzeko ahalmena galtzen dute. Horrek berotegi gasen kontzentrazioa areagotzen du.
CO2a eta bestelako berotegi gasak —metanoa eta oxido nitrosoa, kasurako— atmosferan pilatzen diren heinean, planetako tenperaturak gora egiten du. Gainera, gas horiek atmosferan denbora luzez egoten direnez, txostenean ondorioztatu dute isuriak zerora murriztuagatik ere tenperaturen igoera ez litzatekeela apalduko zenbait hamarkada igaro arte.
Ondorioztatu dute isuriak zerora murriztuagatik ere tenperaturen igoera ez litzatekeela apalduko zenbait hamarkada igaro arte.
Jatorrizko artikuluak
- Inoiz baino berotegi gas gehiago dago atmosferan Aitor Garmendia Etxeberria | |