Trumpek papergabeen deportazio masiboak agindu ditu AEBetan

ICE Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarrak sarekadak egiten ari dira papergabeak atxilotzeko. 2022ko datu ofizialen arabera, 11 milioi papergabe daude AEBetan, eta %77k bost urte baino gehiago daramatzate han. Haietako batzuekin hitz egin du BERRIAk.

«Oso beldurtuta gaude. Nire egunerokoa aldatu behar izan dut». Duela sei urtetik Kalifornian bizi den Filipinetako 25 urteko emakumezko bat mintzo da, eta, artikulu honetan beren bizipenak Whatsapp bidez kontatu dituzten gainontzeko papergabecloseHerrialde batean bizilekua izateko baimenik ez duena.ek bezala, ez du izen-abizenik eman nahi izan, ezta Kalifornian zehazki non bizi den jakinarazi ere, «segurtasunagatik». Filipinetako beste emakume batek ere (28 urte), adibidez, sei urte daramatza Kalifornian. «Hau ez da justua. Geure egoera legeztatzea da irtenbidea».

Elkarrizketatutako immigranteek lan egiten dute ostalaritzan, mantenu lanetan eta eraikuntzan, esate baterako. Beren «egoera legeztatzeko» beste bide bat, 28 urteko filipinarraren esanetan, bikotekide estatubatuarrarekin ezkontzea da: «Ezkontzea eskaini dit, baina ez daramagu denbora asko elkarrekin, eta prozesu deserosoa da. Ez da irtenbide bat, baina, agian, hori egingo dut...».

22 urteko gizon mexikar batentzat, Trump «alferrik» ari da, jendeak «desesperazioaren eraginez» jarraituko baitu AEBetara paperik gabe sartzen. «Hesia zeharkatu nuen, eta ez ninduten harrapatu...». Bi urte daramatza mugaren beste aldean. «Alaba bat dut, baina ez dut ezagutzen. Hark behar duena lortzeko etorri nintzen hona».

Hainbat bisacloseEstatu batzuetan sartzeko, pasaporteaz gain behar den agiria. molde daude AEBetan legeak baimenduta bizitzeko edo lan egiteko, eta artikulu honetan elkarrizketatuetako hiru J1arekin iritsi ziren herrialdera; hau da, bisitarien trukeari bide ematen dionarekin. 25 urteko filipinarrak 10.000-12.000 dolar —9.600-11.500 euro— ordaindu zituen horretarako, eta, esan duenez, saiatu zen baimen hori berritzen; erantzunik ez zuen jaso, eta AEBetan geratzea erabaki zuen. Laster da Filipinetara itzultzekoa, ordea: apirilaren 28an dauka hegaldia. «Komunitatea oso beldurtuta dago».

«Alaba bat dut, baina ez dut ezagutzen. Hark behar duena lortzeko etorri nintzen hona».

Papergabe mexikarra



22 urteko mexikarrak aitortu du egun batean ileorde batekin joan zela lanera. «Neurri batzuk hartu ditut: saiatzen naiz kalera gutxiago ateratzen, erosketak gauez egiten...». Halere, iruditzen zaio «komunitate txikietan» arriskua ez dela hain handia. Horren harira, 57 urteko mexikarrak azaldu du bere aberkidecloseAberri berekoa den pertsona. batzuek estatuz aldatu behar izaten dutela lan egiteko, Nevada estatuko hiri handienetako batera joan beharra daukatela, Renora —bizilekutik 60 kilometro ingurura—, baina, «beldurrez», ez direla ari joaten, eta, horrenbestez, lanordu asko ari direla galtzen. «Komunitatetik kanpo lana eskaintzen badidate, hasi naiz eskaintza horiei uko egiten; horrela nabil ni ere».

«Komunitatetik kanpo lana eskaintzen badidate, hasi naiz eskaintza horiei uko egiten».

Papergabe mexikarra

Ikusten ari dira, gainera, zer tratu ematen dieten atxilotzen eta deportatzen dituztenei. Azken asteetan, hainbat hedabidek jaso dituzte beren jatorrizko herrialdeetara deportatu dituztenen lekukotzak, eta horietako batzuek kontatu dute, esaterako, hegaldi osoan zehar behartu zituztela burua belaunen artean edukitzera, eta ez zietela komunera joaten ere utzi.

Jatorrizko herrialdeetara deportatu dituztenen lekukotzen arabera, hegaldi osoan zehar behartu zituzten burua belaunen artean edukitzen, eta ez zieten komunera joaten ere utzi.

Atzera begira jarri da 57 urteko mexikarra: «Duela zortzi urteko egoerarekin alderatuta, Trump nahi duena egiteko moduan da. 2017an, jendeak ez zuen beldurrik». Botere exekutiboacloseBetearazlea. du Etxe Zuriko maizterrak, eta botere legegilea ere badu Kongresuan, errepublikanoek gehiengoa dutelako bi ganberetan; gainera, Auzitegi Gorenak gehiengo kontserbadorea du, eta gobernadore errepublikanoak gero eta lerratucloseMakurtu.ago daude Trumpekin.

Jatorrizko artikuluak