Indiako espaziontzi bat iritsi da lehen aldiz Ilargiko hego polora
Abuztuaren 23tik, Ilargiko hego poloan dago Indiako Chandrayaan-3 espaziontzia. Ilargiko hego polora ailegatu den lehen espaziontzia da, eta han ilargiratu den laugarren herrialdea, AEB Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren eta SESB Sobietar Errepublika Sozialista batasunen atzetik.
Ilargiko eremu horretan ur izoztuko erreserba izugarriak daude. Erreserba horiek han bizitzeko baseak egoteko aukera ekarri dute, erregaiaren, oxigenoaren eta ur edangarriaren iturri handia izan baitaiteke beste misio batzuentzat. Marterako misioak egitea ere erraztu dezake. Zientziaren aldetik, Ilargiaren eremu horretako ezaugarri termikoak eta fisikoak ezagutzea da helburua, eta horien ezaugarri kimikoak ulertzea.
Ur izoztuen erreserbek han bizitzeko baseak egoteko aukera ekarri dute, erregaiaren, oxigenoaren eta edateko uraren iturri handia izan baitaiteke beste misio batzuentzat.
ISRO Indiako espazio agentziak proiektuko lehen espedizioa 2009an egin zuen. Lehenengo proiektu
hartan, Chandrayaan-1 espaziontziak deskubritu zuen Ilargiko hego poloan ur izoztua zegoela. 2019an ere saiatu zen oraingo misioa egiten, Chandrayaan-2arekin.
Zunda closeTresna egokiz hornituriko ibilgailua, atmosfera edo espazioa aztertzeko erabiltzen dena.
orbitalcloseOrbitari dagokiona.
batekin eta ilargiratzeko modulu batekin egin zuten,
baina programazio huts batek ilargiratzea zapuztu zuen. Hala ere, zunda
orbitalak funtzionatzen segitu zuen, eta azken misiorako informazio
ugari eta kalitate handiko argazki mordoa lortu ditu.
6.000 kilometroko abiaduratik zerora hamabost minutuan
Ilargiratzearen azken hamabost minutuak izan dira garrantzitsuenak. Azken hamabost minutu horietan, espaziontziak orduko 6.000 kilometroko abiaduratik zerora jaitsi behar izan du.
Ontzia egonkortu eta hauts guztia joatean, sei gurpileko eta 30 kiloko rover bat jaitsi da lurrera. Ibilgailu horrek instrumentu zientifikoak daramatza, eremuko datuak jasotzeko.
Hau ez da Indiak Ilargian abian duen proiektu espazial bakarra. LUCAX proiektua lantzen hasi da Japoniako agentzia espazialarekin batera. Indiak egingo du ilargiratzeko ontzia, eta Japoniak, berriz, bertan informazioa jasotzeko ibilgailua. Toki zailago batera iritsi nahi dute, eguzkia iristen ez den Ilargiaren hego poloko eremura, han izotz asko egoteko aukera dagoelako. AEBek ere toki hori dute helburutzat; 2025ean, lehen emakumea bidaliko dute Ilargira, eta zuria ez den lehen gizona ere bai.
Jatorrizko artikuluak
- Indiako espaziontzi bat Ilargiko hego polora iritsi da Unai Mitxelena Balerdi | |