Esako urtegiaren segurtasuna ez dago «bermaturik»
Urtegiaren eskuin hegala «ez dago egonkor», Espainiako Gobernuaren txosten bati jarraikiz egin duten ikerketa baten arabera. «Ur maila ez aldatzeko» aholkatu dute, eta, beraz, handitze eremua betetzen ez hasteko. Izan ere, hondamendi batek ondorio izugarriak izango lituzke Zangozako eremuan.
Gaur egun, 446,86 hektometro kubikoko edukiera dauka Esak, baina hura zabaltzeak 1.525 hektometro kubikora eramango luke.
«Esako urtegiaren eskuin hegalacloseErtza.
ren egonkortasuna ez dago bermaturik, eta, ondorioz, urtegiaren segurtasuna ere ez, ezta lurrikararik gabeko egoera batean ere». Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra Lozano eta Tomas Morales Juberias geologoen txosten zabal baten ondorio nagusia da hori. Zangozako Udalak (Nafarroa) eskatuta egin dute azterketa luze eta sakon hori, betiere oinarri hartuta Espainiako Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak 2021eko apirilean emandako irizpenacloseGai bati buruzko aditu baten iritzia.. Geologo horiek urtegiaren arlo guztiak aintzat hartuta eman dute azpiegitura hori urez ez betetzeko gomendioa: geologia, klimatologia, lurrikarak, geoteknika, geomorfologiacloseLurrazaleko erliebearen gorabeherak aztertzen dituen geologiaren adarra.
, auskultazio teknologiak...
Lozano eta Morales geologoek garbi esan dute ez dela «egokia» urtegiaren «ur kantitatea aldatzea», eta, ondorioz, gomendatu dute Esako urtegiaren «handitze eremua betetzen ez hastea». Horretarako, eskuin hegalean dauden «mugimenduei» erreparatu diete, baita urtegiaren egoeraren «auskultaziocloseIkuskatze, jarraipen.
sistemaren mugei» ere. Txostenean jasotakoaren arabera, «ziurgabetasun handiak daude hegalaren dinamikaren inguruan, eta baita lurrikaren edota beste gertaera kaltegarri batzuen ondorioei aurre egiteko segurtasun tarteen inguruan» ere.
«Ziurgabetasun handiak daude eskuin hegalaren dinamikaren inguruan, eta baita lurrikaren edota beste gertaera kaltegarri batzuen ondorioei aurre egiteko segurtasun tarteen inguruan».
Egonkortasun arazoak, aspaldikoak
Esako urtegia eraiki zutenetik (1928-1933) eta hura bete eta hustu zutenetik (1960an inauguratu zuten), egonkortasun arazoak egon dira, batez ere azpiegituraren eskuin hegalean. 2013ko otsailean eurite handiak izan ziren, eta horiek bi luizicloseLur jausi.
handi eragin zituzten hegal horren eremuan. Gertaera hark ez zuen gerarazi Esako urtegia handitzeko proiektua, nahiz eta aditu ugarik alarma piztu duten, urtegian hondamendi batek ondorio izugarriak izango lituzkeelako Zangozako eremuan.
2013ko otsailean eurite handiak izan ziren, eta horiek bi luizi handi eragin zituzten eskuin hegalaren eremuan. Gertaera hark ez zuen gerarazi Esako urtegia handitzeko proiektua.
446,86 hektometro kubikoko edukiera dauka Esak, baina hura zabaltzeak 1.525 hektometro kubikora eramango luke. 4.084 hektareako eremu bat hartuko luke urak, betiere Bardeako eremuko landaketak ureztatu ahal izateko. Aragoiko (Espainia) Cinco Villas eremuan ere ura jasoko lukete, Aragoi ibaia baliatuz betetzen den urtegia zabaltzeari esker.
Bardeako erabiltzaileen komunitateak Esa-Bardeako ubideacloseKanala.
baliatzen du bere landaketak ureztatzeko. Baina Aragoik ere interes handia dauka urtegia handitzeko, hari esker lortzen baitute hango nekazari askok ura; kalkulatu dute 81.000 hektarea ureztatzen dituztela 50 udalerritan. Izan ere, Esaren ur gehiena Aragoirentzat da, ez Nafarroarentzat.
Bardeako erabiltzaileen komunitateak Esa-Bardeako ubidea baliatzen du bere landaketak ureztatzeko [...] Esaren ur gehiena Aragoirentzat da, ez Nafarroarentzat.
Jatorrizko artikuluak
- Ikereketa batek dio segurtasuna ez dagoela «bermaturik» Esan Xabier Martin | |