Euskal Herriaren azken hogei urteei argazki estatistiko bat atera die Gaindegiak

Migrazioak handitutako biztanleria eta argi-ilunak dituen ekonomia sendoa ikusten ditu Gaindegia behategiak azken hogei urteei egindako errepasoan.

  1. BIZTANLERIA
    Euskal Herriko biztanleria handitu egin da 2004-2024ko aldian, eta ez gutxi: 2004an, 2.953.004 biztanle ziren, eta 2023an, 3.231.287 biztanlera iritsi da. Europan, biztanle gutxiko herrialdea da Euskal Herria, baina ez dago txikienen artean: kontinentean bertan hark baino herritar gutxiago dituzten hemeretzi estatu subiranocloseInoren mendeko ez dena.
    daude.
    Biztanleriaren hazkundea, ordea, desorekatua izan da: Nafarroan eta Araban handitu da gehien, baina Bizkaian aldaketa oso apala izan da, eta Zuberoak ez du lortu despopulatzea geratzea.
    Zahartzen ari den biztanleria dauka Euskal Herriak, bi arrazoi direla medio: gero eta haur gutxiago jaiotzen dira, eta gora egin du bizi itxaropenak, emakumeenak batez ere.

    Zahartzen ari den biztanleria dauka Euskal Herriak, bi arrazoi direla medio: gero eta haur gutxiago jaiotzen dira eta gora egin du bizitzeko itxaropenak.
  2. MIGRAZIOAK
    Jaiotza gutxiago eta heriotza gehiago izan badira, nola da posible biztanle kopurua handitzea? Migrazioa da erantzuna. Euskal Herriko hamar biztanletik zazpi bertan jaiotakoak dira, Gaindegiaren arabera. Azken urteetan asko handitu da batez ere Hego Amerikatik eta Afrikatik iritsitakoen kopurua, baina hala ere, oraindik gutxiengoa dira Espainiatik (437.106) eta Frantziatik (126.387) heldutakoekin alderatuz gero. Marokon (50.011), Kolonbian (40.292) eta Ekuadorren (24.069) jaiotako euskal herritarrak datoz gero.

  3. EKONOMIA
    Krisi batzuk kateatucloseLotu.
    dira XXI. mendean —Atzeraldi Handia, euroaren krisia, COVID-19arena—, baina hala ere, BPG barne produktu gordina bikoiztu egin da Euskal Herrian: 2000. urtean 57.629 milioi euro zen, eta 112.811 milioi 2022an. Horrenbestez, Euskal Herriak biztanleko 35.309 euroko BPGa zuen urte horretan. Euskal Herria Europako hegoaldean egon arren, aberatsagoa da kontinenteko hegoaldeko (eta ekialdeko) eskualde gehienak baino.

    Euskal Herria Europako hegoaldean egon arren, aberatsagoa da kontinenteko hegoaldeko (eta ekialdeko) eskualde gehienak baino.

  4. KANPO MERKATARITZA
    Industriaren pisu handiak dakar Euskal Herrikoa ekonomia esportatzailea izatea eta, hortaz, balantze komertzial positiboa izatea. Gaindegiaren arabera, Espainia da merkatu nagusia eta egonkorrena, esportazio guztien %37-39 artean hartu baititu 2016-2023ko epean. Harekin batera, Frantzia eta Alemaniara doaz esportazio gehien, bakoitza %10 inguruko kuotarekin. AEBen pisua ere nabarmendu du Gaindegiak (%4-5 inguru), baina gorabeheratsuagoa izan da.
    Inportazioetan ere, Espainia da Euskal Herriko hornitzaile nagusia —%48,3, 2023an— eta oso urruti ditu Alemania (%8,5), Frantzia (%4,5), eta Txina (%4,1).

  5. PRODUKTIBITATEA eta INBERTSIOA

    2023an, Euskal Herriaren produktibitate nominalacloseOfiziala.
    EBkoaren bestekoa baino pixka bat handiagoa izan zen. Laneko ordu bakoitzaren produktibitate erreala, ordea, behetik dago, baina tarte hori txikitu egin da azken urteetan.

    Kapital finkoaren eraketa gordinaren ikuspegitik, EBko estatuekin alderatuta maila apalean dago. 2021ean, BPGaren %19,1 izan zen, eta EBko batezbestekoa %21,8 da. Europa ekialdeko eta erdialdeko herrialdeak daude zerrenda horren goialdean.

    6. SOLDATAK
    Euskal Herriko langileen batez besteko soldata 2000. urtean 26.279 euro inguruan zegoen, eta azken urteetan etengabe igo da, 2022an 40.929 euro izateraino; EBko batezbestekoaren parean dago (40.600). Soldatak handiagoak dira Espainiakoak baino, baina oso urrun daude Luxenburgo, Brusela, Brabant eta Hovedstaden eskualdeek dituztenekin, horietan guztietan 68.800 eurotik gorakoak baitira.

    Euskal Herriko langileen batez besteko soldata 2000. urtean 26.279 euro inguruan zegoen, eta azken urteetan etengabe igo da, 2022an 40.929 euro izateraino.

    7. EUSKARA
    2021eko inkesta soziolinguistikoaren arabera, herritarren %30,2 dira euskaldunak (16 urtetik gorakoak). Ehuneko hori aisecloseErraz.
    gainditzen dute Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroa iparraldeko herri txiki gehienek. Beste muturrean daude Nafarroako Erriberako herriak, eta horietako batzuetan %0,5en azpitik daude.

    Aldiz, proportzioari beharrean, euskaldun kopuruari erreparatzen badiogu, mapa bestelakoa da. Bilbok ditu euskaldun gehien (98.805 euskaldun) eta haren atzetik doaz Donostia (80.808) eta Gasteiz (68.537). Iruñea, berriz, zazpigarrena da (22.243).

    8. FORMAKUNTZA
    Gaindegia sortu zenetik aldaketa handia nabaritu da herritarren formakuntzan. 2002an, ikasketarik gabekoak eta oinarrizko ikasketak zituztenak ziren gehienak (%47,7), baina belaunaldi zaharrenak hil ahala, ikasketarik gabekoen edo gutxikoen portzentajea erdira jaitsi da 2023rako (%22,7). Gaur egun, hirugarren mailako hezkuntza daukatenena da talderik handiena (%52,7), eta, ondorioz, Euskal Herria formakuntzarik handiena dutenen taldera batu da EBn.

    2002an, ikasketarik gabekoak eta oinarrizko ikasketak zituztenak ziren gehienak; ikasketarik gabekoen edo gutxikoen portzentajea erdira jaitsi da 2023rako.

    9. ENPLEGUA
    Gero eta emakume gehiago lan merkatura sartzeak hiru puntu handitu du enplegu tasa Euskal Herrian: %71ekoa zen 2002an, eta %75,7ra iritsi zen 2023an. Europako Batasuneko batezbestekotik gora dago (%75), baina asko falta zaio Iparraldeko herrialdekoetara iristeko —Herbehereetan %85,5ekoa da—.

    Langabezia tasari dagokionez, behera egin du azken urteetan, baina Euskal Herria galtzaile ateratzen da konparazio gehienetan. Okerrago daude Espainia, Italia eta Frantzia hegoaldeko lurralde gehienak, baina handik gorako gehienek langabe gutxiago dituzte.

    Alde horiek are nabarmenagoak dira gazteen langabeziari erreparatucloseArretaz begiratu.
    z gero. 2023an, 16 eta 24 urte artekoen %23,6 zeuden lanik gabe, eta EB osoan bi estatuk soilik dute tasa handiagoa, Greziak eta Espainiak.

    2023an, 16 eta 24 urte artekoen %23,6 zeuden lanik gabe, eta EB osoan bi estatuk soilik dute tasa handiagoa, Greziak eta Espainiak.

    10. POBREZIA
    Pobrezia arriskuan daudenei dagokionez, hobekuntza handirik ez da gertatu azken urteetan. 2015eko datuak bildu ditu Gaindegiak, eta alde txikia dago orduko tasaren (%17,2) eta 2023koaren artean (%16,2). Tasa horiek askoz handiagoak dira Europa ekialdean eta, oro har, Mediterraneo bazterrean, baina Euskal Herriak «badu zer hobetua» Hego Tirolen mailara iristeko (%5,8).


    11. INGURUMENA

    Euskal Herrian berotegi efektuko gasen isurketak 11,8 CO2-eq(kt) —CO2 baliokidea kilotonatan— ziren biztanleko 2015ean, eta 8,6ra jaitsi ziren 2022ra. EU27ko batez besteko isurketen gainetik dago —9,9tik 7,8ra jaitsi dira han—.

    Isurketak gutxitzearen arrazoietako bat planetaren berotzean aurkitu daiteke. Izan ere, berogailua piztu behar den egunak neurtzen dituen indizea, BGE, behera egiten ari da ia-ia urtez urte. 1979an 2.197ko indizea zena, 2023an 1.585era jaitsi da.

Jatorrizko artikuluak