BERRIA Ikasgelaren sariketara lan interesgarri asko aurkeztu dituzte ikasleek: elikadura ohiturez, sare sozialen
erabileraz edota energia beharrez ari diren komunikazio lanak ez ezik, badira sormen lanak ere.
Ikasleen lanak jarri dira ikusgai Ikasgelaren atarian, atal berezi batean eta tematikoki elkartuta.
Hamar ikastetxek aurkeztu dituzte lanak BERRIA Ikasgela sariketara, orotara 80 lan. Lan guztiak 12 urtetik 18 urtera arteko ikasleenak dira. Aktualitateko gaiak landu dituzte, ertz batetik baino gehiagotatik kontatuak. Formatuak ere askotarikoak izan dira: kantuak, ipuinak, kronikak, elkarrizketak, bideoak, podcastak...
Lan horiek bidali dituzten 22 ikasgelen artean egindako zozketaren saria irabazi dute Leizaran institutuko DBH 1eko ikasleek. Andoaingo Leitzaran BHI ikastetxeak ez ezik (Gipuzkoa), beste bederatzi eskolatako ikasleek ere hartu dute parte sariketan: Urretxu-Zumarraga ikastolak (Gipuzkoa), Errenteriako Orereta ikastolak (Gipuzkoa), Donostiako Zurriola ikastolak, Hondarribiko Talaia BHIk (Gipuzkoa), Azkoitiko BHIk (Gipuzkoa), Ordiziako Oianguren BHIk (Gipuzkoa), Bilboko Solokoetxe BHIk, Sopelako Ander Deuna ikastolak (Bizkaia), eta Garraldako ikastetxeko (Nafarroa) ikasleek, hain zuzen ere.
Lanen zerrenda:
Andoaingo Leizaran institutuko DBH 1eko ikasleen eginbeharra astronomo bati eta arkeologo bati elkarrizketa egitea zen Aranzadi elkartera egin zuten bisitan. Ondoko bi elkarrizketa hauek dira ikasleek eginiko elkarrizketetako bi [guztira zortzi elkarrizketa egin zituzten]:
Aranzadira bisita eta bertako ikerlarien elkarrizketak: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/elkarrizketak
Batxilergoko 2. mailako A ereduko ikasleek, berriz, iruzkinak egiten trebatzeko idatzi zituzten iritzi artikulu hauek:
Iritzi artikuluak euskarazko azterketak, Ez Dok Amairu eta sakelakoei buruz: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/iritzi-artikuluak
Batxilergo lehenengo mailako Literatura Unibertsaleko ikasleen lanak dira ondokoak. Ipuin bat bost minutuan izkribatzeko Bernardo Atxagaren ipuinean oinarrituta, ikasleek sortutako ipuinetako batzuk dira:
Bost minututan idatzitako ipuinak: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/ipuinak
Gorka Urbizuren Hasiera bat diskoa abiapuntu hartuta, kantuen jatorrizko hitzak aldatu eta berriak ere asmatu dituzte Batxilergoko 1. mailako ikasleek. Hona hemen bi adibide:
'Hasiera bat' diskoko kantuen bertsioak: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/kantuak
DBH 2 eta 3ko ikasleek, berriz, bi liburu oinarri hartuta egin zuten euren lana. Errebelde 50 bider eta Cira Cresporen Baginen liburuak irakurri zituzten ikasleek, eta, euskal emakume esanguratsu bana aukeratu ostean, bideo batean azaldu zituzten euren historiak:
Euskal emakume ekintzaileei aitortza: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/euskal-emakume-esanguratsuak
Hain zuzen ere, emakumeen irudikapen historikoaren inguruko hausnarketa egin zuten Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasle hauek:
Zergatik ageri dira emakumezko gutxi historia liburuetan?: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/emakumeen-protagonismo-ezkutatua
Emozioak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea izan dira, ordea, lan hauen helburuak:
Emozioei bide ematen: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/froga-urretxu-zumarraga-ikastolako-dbh2ko-ikasleen-lanak
Izan da argindarrari buruzko artikulua idatzi duenik ere. Ikasle honek Teknologia eta Digitalizazioa ikasgaian ikasi dituen edukiak baliatuta ondu du lana:
Elektrizitatearen teoria bisualki azalduta: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/elektrizitatea-1
Oianguren ikastetxean, energia iraunkorraren astea izan dutela probestuz, diziplinarteko proiektu bat garatu dute ikasgai guztietan. Honela laburbildu dute eginikoa:
Oiangu parkearen eremuak aseko al luke Ordiziako energia beharra?: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/energia-astearen-kronika
Literatura eta musika uztartzen dituen proiektu berritzaile bat ere sortu dute Oiangurenen, non Batxilergoko 1. mailako ikasleek beren gustuko liburuak gomendatzen dizkieten DBH 1. mailako ikasleei:
Jateko Moduko Liburuak proiektua, irakurtzearen plazeraz gozatzeko: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/jateko-moduko-liburuak
Orereta ikastolako prentsa tailerreko ikasleek kazetaritza generoak landu dituzte ikasturte honetan. Elkarrizketak, kronikak eta iritzi artikuluak idatzi dituzte. Herriko emakumezko eragileak dira lan askoren protagonista:
Herriko emakumeak protagonista: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/artikuluak-orereta
Ikus-entzunezko lanen bidez ere eman diete protagonismoa bazterrekoei:
Bazterrekoek ere, fokupean: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/martxoak-8
Besteak beste, Korrikari buruzko podcast luze bat egin dute DBH2ko komunikazio tailerreko ikasle guztiek elkarrekin:
Korrikari buruzko taldeko podcasta: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/audioak-orereta
Zurriola ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuek, ordea, konspirazio teoriei buruzko podcasta egin dute:
Konspirazio teoriak: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/teoria-konspiratzaileak
Beste ikasle batzuek Donostiako urteroko jai handiari buruz, Eurovision lehiaketaz edota emakumezko astronautei buruzko artikuluak idatzi dituzte:
Danborrada, Eurovision eta emakumezko astronauten mundua: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/zurriolako-ikastolako-lanak
Hainbat gairi buruzko informazioa ohiko testu formatuan ematearekin batera, ordea, informazio bera era bisual eta ulerterrazean komunikatzeko infografia lanak ere egin dituzte:
Zer bisitatu daiteke Donostian?: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/froga-zurriola-ikastolako-infografiak-1
XX. mendeko hamarkadaren hasieran Errusian gertatu ziren iraultzak izan dituzte hizpide podcast honetan Talaia institutuko ikasleek:
Borroka morea: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/borroka-morea
Industria Iraultzaren hastapenenetan, orduko pospologileek eginiko greba eta borrokak ere jaso dituzte aldizkari digital batean:
Aldaketaren sugarra: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/aldaketaren-sugarra-2-1
Elikadura landuz, hainbat ikasgaitako irakasleek diziplinarteko proiektu bat prestatu zuten Azkoitiko institutuan:
Jaten duguna: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/froga-azkoitiko-lanak-batzeko
Bestalde, Bilboko Solokoetxe BHIko Teknologia eta Digitalizazioko ikasleek sare sozialen inguruko hausnarketa bat egin dute gelan:
Instagrama eskatu dizute... eta?: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/froga-solokoetxe-bhi-bilbo-lanak-batuta
Sopelako ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasle batek kantu bat egin du Joseba Sarrionandiaren 'Kolosala izango da' liburuan oinarrituta:
'Kolosala izan zara': https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/kolosala-izan-zara
DBHko laugarren eta azken mailako Garraldako ikastetxeko ikasleek kronikak idatzi dituzte Berlinera eginiko ikasbidaiari buruz:
Garraldatik Berlinerako bidaia: https://www.berria.eus/ikasgela/berriak/xehetasuna/berlinera-bidaia