Ikasgela sariketaren saridunak: Leizaran institutuko DBH 1eko ikasleak
Hamar ikastetxek aurkeztu dituzte lanak sariketara, orotara 80 lan. Lan horiek bidali dituzten 22 ikasgelen artean egindako zozketaren saria irabazi dute Andoaingo (Gipuzkoa) ikasleek. 'Ikasleen lanak' izeneko Ikasgelaren atal berrian bistaratuko dira lanak.
Astronomo bati eta arkeologo bati elkarrizketa egitea zen ikasgelaren erronkacloseDesafioa.
. Leire Sanchezek, Olaia Garciak eta Nidal Akrik argi izan zuten zein zen titulua: «Zeruari begira izarrak baino gehiago ikusten dira». Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak adi-adi erantzun zituen ikasleen zazpi galderak. «Zer da zeruan ikusi duzun gauzarik harrigarriena?». Horixe zen galderetako bat, eta zientzialariak kontatu zien, behin, txakurra paseatzen ari zela, «bolidocloseMeteorito mota.
bat» ikusi zuela. «Bolido bat izar handi bat da. Whatsapp talde batean partekatu nuen argazkia, eta beste astronomo batek, une berean, bolido bera ikusi zuen: ‘Hartz handitik Kasiopeara?’, galdetu zidan». Garciak ez du ahaztu suzko bola hura ikusi zuenekoa, —«oso une polita izan zen»—, eta ikasleek pasadizo horrekin amaitu zuten elkarrizketa. Elkarrizketatzaile trebe horiek irabazi dute BERRIA Ikasgela sariketa. Elkarrizketa horiek egin dituzten Andoaingo (Gipuzkoa) Leizaran BHI institutuko DBH 1eko D eta E gela osoak izan dira irabazleak Ikasgelaren sariketan.
«Aurreko lauhilekoan egin beharreko lanetako bat zen elkarrizketa testua lantzea», azaldu du Kariñe Errazkin euskara irakasleak saria jaso duten lanen jatorria. «Historia ikasgaiaren edukiekin lotu genuen jarduera, eta horren harira egin genuen bisita Aranzadira».
Hamar ikastetxek aurkeztu dituzte lanak sariketara, orotara 80 lan. Lan horiek bidali dituzten 22 ikasgelen artean egindako zozketaren saria irabazi dute Leizaran institutuko ikasleek.
«Aurreko lauhilekoan egin beharreko lanetako bat zen elkarrizketa testua lantzea»
Lan interesgarriak
Andoaingo Leitzaran BHI ikastetxeak ez ezik, beste bederatzi eskolatako ikasleek ere hartu dute parte sariketan: Urretxu-Zumarraga ikastolak (Gipuzkoa), Errenteriako Orereta ikastolak (Gipuzkoa), Donostiako Zurriola ikastolak, Hondarribiko Talaia BHIk (Gipuzkoa), Azkoitiko BHIk (Gipuzkoa), Ordiziako Oianguren BHIk (Gipuzkoa), Bilboko Solokoetxe BHIk, Sopelako Ander Deuna ikastolak (Bizkaia), eta Garraldako ikastetxeko (Nafarroa) ikasleek, hain zuzen ere. Denen lanak jarriko dira ikusgai Ikasgelaren atarian, atal berezi batean eta tematikoki elkartuta.
Lan guztiak 12 urtetik 18 urtera arteko ikasleenak dira. Aktualitateko gaiak landu dituzte, ertz batetik baino gehiagotatik kontatuak. Formatuak ere askotarikoak izan dira: kantuak, ipuinak, kronikak, elkarrizketak, bideoak, podcastak... «Sormen lan oparocloseAberats.
ak dira, gazteen begiradatik eta lekukotasunetik, eta hori da proiektuaren filosofia, kazetaritza tresnak erabiltzea ikasteko garaian. Komunikazioa oso eraginkorra da ikasteko», adierazi du Ainhoa Oiartzabal Ikasgelaren koordinatzaileak. «Lan interesgarri asko daude, elikadura ohiturez, sare sozialen erabileraz edota energia beharrez, baina sormen lanak nabarmenduko nituzke: adibidez, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da liburua abiapuntu hartuta kantu original bat grabatu dute».
Leitzarango BHI institutuko ikasleek, orotara, hamazazpi lan aurkeztu dituzte sariketara, eta tartean historian ikusezinak izan diren emakumeei erreparatu diete. Irati Zubieta irakasleak normalizazioaren alorrean egiten duten lanaren barnean kokatu du parte hartzea: «Ikasgelako edukiak asko erabiltzen ditugu, eta sariketarena ikusi genuenean ez genuen zalantzarik izan. Zentzua izan du, eta atzean ikasketa handia dago».
«Ikasgelako edukiak asko erabiltzen ditugu, eta sariketarena ikusi genuenean ez genuen zalantzarik izan. Zentzua izan du, eta atzean ikasketa handia dago».
DBH 2 eta 3ko ikasleek bi liburu oinarri hartuta egin zuten euren lana. Errebelde 50 bider eta Cira Cresporen Baginen liburuak irakurri zituzten ikasleek, eta, euskal emakume esanguratsu bana aukeratu ostean, bideo batean azaldu zituzten euren historiak. Srin Hauak eta Layan Koudyk klandestinitatecloseLegearen edo agintearen isilean.
an euskara irakasten aritu ziren emakumeak aukeratu zituzten: Julene Azpeitia, Elvira Zipitria... Hadi Abdulek, berriz, iparraldera espartincloseAbarketa.
ak egitera joandako emakumeez aritu zen: «Antzinako lanbideen inguruko lana egin dugu, galzorian dauden lanbideak aukeratuz. Enarak, adibidez, negua heltzear zenean joaten ziren iparraldera...». Sabrine Outajarrek zehaztu du oso ibilbide luzea egiten zutela eta emakume batzuk zeharkaldian hil zirela. Ariane Navaridasek, berriz, sorginei buruzko bideoa egin zuen: «InkisizioacloseAntzinako eliz auzitegia, fedearen kontrako hutsak zigortzeko sortua.
zer izan zen azaldu genuen, eta nola salatu zituzten eta erre». Badira gaur egungo emakumezko bertsolariak, musikariak, idazleak eta kirolariak aukeratu dituzten ikasleak ere.
DBH 2 eta 3ko ikasleek bi liburu oinarri hartuta egin dituzte euren lanak: Errebelde 50 bider eta Baginen.
Ikasgelaren garapena
BERRIA Ikasgela 2021eko udazkenean jaio zen. Egunkarian ondorioztatu zuten irakasleek eta ikasleek askotan erabiltzen dituztela BERRIAko artikuluak eta edukiak, eta material hori modu txukun batean jasotzea erabaki zuten. Oiartzabalek argi du egindako apustua zuzena izan zela: «Egunero jartzen dugu eduki berriren bat. Informazioa sailkatuta dago, eduki guztiak ikasgaika antolatuta daude, eta hainbat kontzeptu teknikoren azalpenak gehitzen ditugu. Saiatzen gara gurea bezalako komunikabideek kontatzen dituzten gertaerak testuinguruan kokatzen. Orain [maiatzaren 23an] 619 eduki ditugu, eta astero mila irakasle inguruk jasotzen dute buletina».
BERRIA Ikasgela egitasmoak etenik gabeko bilakaera izan du. Webgunea martxan jarri ostean, ikastetxeetan kazetaritzari buruzko tailerrak emateko urratsa egin zuten. Bigarren Hezkuntzako ikasleei kazetaritzaren oinarrizko kontzeptuak azaltzeko saio teoriko-praktikoak egiten dituzte, eta ikasleek eurek eginiko lanek toki bat dute dagoeneko atarian.
Jatorrizko artikuluak
- Elkarrizketatzaile trebeenak Kristina Berasain Tristan | |