Idurre Eskisabel: «Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»

  • Albistea entzun

Idurre Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1970) Kontseiluko idazkari nagusiarentzat, euskalgintza leku egokia da munduari eta gertatzen diren gauza guztiei begiratzeko eta horietan eragiteko.

KontseiluacloseEuskalgintzaren Kontseilua, maiz Kontseilua moduan laburtua, euskarak garapen osoa izatea helburu duten gizarte erakunde ugariren bilgunea eta erakundea da.
ren mende laurdenean hartu duzu idazkari nagusi kargua. Erreleboak ziklo aldaketa ere esan nahi du?

Orain dela 40-50 urte hasitako ziklo batetik gatoz, eta historia soziopolitiko horrek markatu du euskalgintzaren historia ere. Baina esango nuke, aldi berean, euskalgintzak aspaldi samarretik daukala atzemanda beste bide batzuk jorratu beharra duela. Kontseilua ere hor ikusten dut, eta, nik erreleboa orain hartzen dudanez, tokatuko zaidana da noranzko berri horretara ahalik eta egokien tira egitea.

Zer eman nahi zenioke Kontseiluari?

Gustatuko litzaidake ohartzea hizkuntza auzia, euskararen biziberritzea, eraldaketa prozesu bat dela, eta, beraz, beste eraldaketa prozesu askorekin lotzen dela. Eta gustatuko litzaidake nolabait ardatzcloseMuina.ekotasun bat ematea hizkuntzaren auziari. Iruditzen zait aspaldi samarrean jendartean, orokorrean, hizkuntzaren auzia ez dela hala interpretatzen, eta gustatuko litzaidake nire aletxoa jartzea.

«Gustatuko litzaidake ohartzea hizkuntza auzia, euskararen biziberritzea, eraldaketa prozesu bat dela, eta, beraz, beste eraldaketa prozesu askorekin lotzen dela».

Idurre Eskisabel (Kontseiluko idazkari nagusia)

Bestelako mugimenduekin aliantzak egitea esan nahi du horrek, besteak beste?

Uste dut Batuz Aldatu-rekin hasita dagoela horretan bide bat egiten. Jendartearen ertzacloseBazterra.k ere ekartzen dituzten eragileak dira hor daudenetako batzuk. Batuz Aldatu-ren proposamena eragile horiek euskalgintzara ekartzea da, baina hainbat eragile ezingo ditugu euskalgintzara ekarri. Ezin diegu eskatu hizkuntzarena beren egitekoaren ardatza izateko, beren izatea eta egitekoa beste nonbait dagoelako. Baina bai bilatu, adierazi, azaldu eta propiziatu haien ardatzeko egitekoak euskararen biziberritzearekin gurutzatzea. Hau da, ertzen bila segitu behar du Kontseiluak.

Feminismoaren eta hizkuntzaren arteko harremanaz duzun ezagutzak lagunduko du horretan?

Pentsatu nahi dut teorizatu dudan horren parte bat gorpuztua ere badudala. Orduan, ertzekiko sentsibilitate hori eta joera hori badaukadala nik. Hala ere, ez naiz sentitzen bakarrik eta arrotz. Asmo hori nigan dago, baina ez naiz sentitzen hutsetik hasi beharrean. Era berean, ez da lan erraza, zeren egia da, erabat ertzean ez gaudenean, ertzez hitz egitea erraza dela eta askotan gurasokeriacloseNagusikeria.rako joera ere izaten dugula.

Eragiteko gaitasuna badu Kontseiluak?

Sistema erabat prestatuta dago aldaketa izan daitekeen oro, arrakalaclosePitzatu. dezakeen guztia neutralizatzeko. Kontseiluari dagokionez, batetik, uste dut diagnostiko orokor horretan badauzkala zailtasunak benetan arrakalak sortzeko edo eraginkorra izateko, baina esango nuke erakusten ari dela bateratzeko gaitasuna, eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait. Adibidez, administrazio publikoaren inguruan gai da gehiengo sindikala beregana ekartzeko, eta, gainera, proposamen zehatz bat egiteko. Hezkuntza Legeari dagokionez, EAEn, gai da eragileen gehiengoarekin bat egiten duen proposamen bat egiteko. Batuz Aldatu egitasmoa hor dago. Uste dut hor badagoela gogoeta bat oso interesgarria, hain zuzen ere, eragiteko moduak nondik nora joan daitezkeen. Orduan, esango nuke orain Kontseiluak daukan kapitalik handiena dela kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna.

«Orain Kontseiluak daukan kapitalik handiena zera da, kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna».

Idurre Eskisabel (Kontseiluko idazkari nagusia)

Eta euskalgintza, oro har, nola ikusten duzu?

Euskalgintzan aritzen den jendearekin hizketan, denen sentsazioa da ez direla betiko garai onenak. Esango nuke noranzko bat hartuta ikusten dudala. Baina egia da gaur egun noranzkoak finkatzea bera ere gero eta zailagoa dela, dena delako oso aldagarria. Zorua azpian etengabe mugitzen zaigun sentsazioa dugu.

Zer aldatzen ari da, adibidez?

Agian jarri beharko genuke arreta datozen belaunaldiek hizkuntzarekin izango duten harremanean, adibidez. Euskaldun askoren esperientzia da bi hizkuntzek zutoincloseZutabea, haga, pilarea.du gaituztela: euskara izan dugu, bai, baina gaztelera eta frantsesa ere oso presente eta oso gorpuztuak izan ditugu. Baina, nolabait, aingura finko batekin. Eta iruditzen zait hizkuntzekin datozen belaunaldiek daukaten harremanean aingura horiek ez daudela, edo askoz dibertsoagoak direla. Bizitzaren teknologizaziorantz goaz, eta, beraz, aldatzen ari da hizkuntzarekin, jendearekin nahiz lurraldearekin harremana izateko modua. Nola egin harreman, geografia eta hizkuntzen sare berri horretan euskara hizkuntza bizi? Hor uste dut badugula erronka handi bat.

«Bizitzaren teknologizaziorantz goaz, eta, beraz, aldatzen ari da hizkuntzarekin, jendearekin nahiz lurraldearekin harremana izateko modua». 

Idurre Eskisabel (Kontseiluko idazkari nagusia)

Egin daiteke bide bat maila politikoan?

Arazo bat ikusten dut: politika esaten diogun, letra larriko politikatzat jotzen dugun hori, alderdien joko bat dela. Hortik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia. Oinarrizkotzat jotzen ditugun auziak ez baditugu dinamika horietatik kanpo uzten, eta esango nuke euskarak urgentziaz behar duela hortik kanpo, nekez egingo dugu aurrera. Askoz ere oinarrizkoagoa da hau: eskubide, askatasun eta bizikidetza auzi bat. Halako marko batean jartzen ez bada hizkuntzaren auzia eta euskararen biziberritzea, zaila izango da akordio politiko bat iristea. 

«Eskubide, askatasun eta bizikidetza marko batean jartzen ez bada hizkuntzaren auzia eta euskararen biziberritzea, zaila izango da akordio politiko bat iristea»

Idurre Eskisabel (Kontseiluko idazkari nagusia)

Nora eraman behar luke akordio politiko horrek?

EAEn kokaleku bat dugu, Nafarroan beste bat, eta Ipar Euskal Herrian beste bat. Baina, ziur aski, EAEk egin dezake trakzioa. Eta Kontseiluak hor bi oinarri ditu jarriak: ezagutzaren unibertsalizazioa, batetik, eta euskaraz bizi nahi duenak erosotasunez bizitza eta herritartasuna bizitzeko aukera izatea. Bi oinarri dira. Horiekin bat egiten badugu, akordio, lege edo proposamen zehatzak etorriko dira. Kontua da ea printzipio horiek bermatuko ditugun. Bizikidetza eta herritartasun eskubideen tamaina emango diogu? Demokraziaz hitz egingo dugu hizkuntza auziaz hitz egitean? Hori da pixka bat akordio politiko horren oinarrian egon behar duena. Zailtasuna da eraldaketa politiko handiko prozesua dela hau, eta gizarte eraldaketa guztietan erresistentziak sortzen direla, hain justu, botere harremanak aldatzen direlako. 

Botere judizalaren oldarraldiari nahikoa indarrekin ari zaio aurre egiten?

Nik uste dut hor arazo handi bat daukagula. Azkenean, eskumencloseKonpetentzia. eta burujabetza kontu bat sartzen da tartean. Hau da, Espainiako Estatuak eskumena duen bitartean atzera botatzeko autonomia erkidegoetako botere legegileek aurrera eramandako legeak eta proposamenak, nekez konponduko da. Frantziarekin, gauza bera gertatzen zaigu. Nazio estatu handien logikarekin topo egiten dugu. Askotan ahaztu egiten dugu, hizkuntzaren biziberritzeaz aritzean, zapaldutako hizkuntza batez ari garela, oraindik ere menpekotasun egoera batean dagoena, hain zuzen ere, halako arazoekin topo egiten dugulako, eta lege aldetik eskumenak oraindik ere estatuenak direlako.

«Hizkuntzarekin ez dugu hain erraz ikusten zapalkuntza, besteak beste, eraldaketa prozesuetatik kanpo ikusi izan dugulako»

Idurre Eskisabel (Kontseiluko idazkari nagusia)

Inposizioaren mantra haizatzen ari dira zenbait sektore. Ez da berria, baina kezkatzen zaitu?

Esan dut eraldaketa prozesu guztietan erresistentziak sortzen direla, eta erresistentziak sortzen dira boterea edo pribilegioak dituzten eremuetatik. Hainbat arlotan errepikatzen da jokabidea: eskubiderik gabe dagoena pribilegiatuaren tokian jartzen da. Feminismoan hori nabarmena da. Arrazakeriarekin ere antzera gertatzen da. Hala ere, uste dut kasu horietan begia zoliagoclosePrestatuago. daukagula, baina hizkuntzarekin ez dugu hain erraz ikusten zapalkuntza, besteak beste, eraldaketa prozesuetatik kanpo ikusi izan dugulako. Eta, batez ere, EAEko esparruan normalizazioaren betaurrekoetatik interpretatu dugu euskararen egoera. Jada finkatuta eta botere posizio batean balego bezala. Baina sakoneko dinamika berbera da. Gainera, txarrena iruditzen zait dinamika hauetan guztietan azpiratuta gaudenok edo gure herritartasun eskubideak nolabait murriztuta dauzkagunok elkarren artean jartzen gaituztela mutur joka. Balirudike enfrentamendua dela euskaraz bizi nahi duenaren eta migratzailearen artean. Halako efektu perbertsoak sortzen dira. Eta hor baliatzen dena beste geruza bat da, status quocloseOraingo egoera.-arena eta, benetan, arrakalarik gerta ez dadin nahi duenarena.

Jatorrizko artikuluak