Lehen Mundu Gerra, Gerla Handia, min handia
Gerra Handiak arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian: 6.000 hildako eta milaka zauriturekin ordaindu zen, odolez. Iparraldeko euskal herritarrak hegoaldekoengandik gehiago bereizi ziren, eta Frantziara sendo lotu.
1914ko uztailaren azken asterako abian zen gerraren makineria, propaganda tarteko. Eta egun gutxitan iritsi ziren gerra hotsak Ipar Euskal Herrira. «Behin Frantziak Alemaniari gerra deklaratzen dionean, lehentasuna nazioak hartzen du, Batasun Sakratuak», dio Eneko Bidegainek, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria liburuaren egileak. «Ezker-eskuin zatiketa apaldu egin zen; errepublikazale eta monarkikoen eta baita erlijioso eta laikoen arteko banaketak ere desegin egin ziren; denek bat egin zuten Alemaniaren kontra».
Gerra laburra izango zen ustean, milaka gizonek batu behar izan zuten armadara. 18-49 urte bitarteko gizon guztiak deitu zituzten, eta euskal herritar gehienak Baionako 49. infanteria erregimentuan —eta hari lotutako beste erregimentuetan— eta Paueko 18. erregimentuan —eta hari lotutakoetan— sartu zituzten. Hala, 1914ko abuztuaren 7an, Baionako kaleak zeharkatu zituzten geltokira zihoazen lehen ehunka soldaduek, jendetzak bide bazterretatik eta leihoetatik agurtzen zituela. Hiru egunen buruan, 25.000 bat soldadu abiatu ziren Baionatik gerrara. Pirinio Beheretik 45.000 bat joan omen ziren orotara. Euskal herritarrak, zenbat? Ez dago argi.
1914ko abuztuaren 7an, Baionako kaleak zeharkatu zituzten geltokira zihoazen lehen ehunka soldaduek, jendetzak bide bazterretatik eta leihoetatik agurtzen zituela.
Egia da, halaber, Ipar Euskal Herriak alde horretatik bazuela berezitasunik, gerra hasieratik intsumisocloseLege jakin bat betetzeari edo nahitaezko soldadutza egiteari uko egiten diona.
en arazoa agertu baitzen. Asko ziren, beste toki batzuen aldean. «Baina hori aurretik zetorren; ezin da lotu zuzenean gerrarekin», baieztatu du Bidegainek. Izan ere, egun haietan intsumiso agertu zirenetatik asko lehendik ziren halako, gehienbat Ameriketara emigratu zutelako.
Abiatu ziren soldaduak, bada, Belgikara, abenturara, gutxi iraungo zuen gerra heroikora. Haien uste onak ezerezean geldituko ziren egun gutxian. Frantziako eta Britainiar Inperioko armadek Belgikan barneratutako alemaniarren erasoa eten nahi zuten, eta Charleroi hirira heldu. Bataila abuztuaren 21ean hasi zen, eta, bi egun geroago, Gozee hiriaren defentsaren ardura zuen 49. erregimentuak sekulako artilleria erasoa jasan zuen. «Euskal herritar asko hil zen hartan», dio Bidegainek, eta hala erakusten dute erregimentuen hildakoen zerrendek. Biharamunean argia zen aliatuen porrota, eta erretira sarraskia izan zen; «abuztu eta irail horretan izan ziren hildako gehienak gerra osoan».
Gozee hiriaren defentsaren ardura zuen 49. erregimentuak sekulako artilleria erasoa jasan zuen. Euskal herritar asko hil zen bertan.
Lubakietako gerraren «sator bizitza»
Paristik 70 kilometrora zeuden alemaniarrak geldiaraztea irailaren 6tik 12rako Marneko Guduan lortu zuten aliatucloseEtsai jakin baten aurka bat egiten dutenak.ek. Aisne ibaira erretiratu zen orduan Alemaniako armada, eta han frontea egonkortu egin zen. Hori bai, bi aldeek hobetsi zuten onena aurkaria iparraldetik inguratzea zela, eta iparralderako, itsasorako lasterketan hasi ziren bi bandoak. Bataila bat bestearen atzetik, azkenean fronte lerroa itsasoraino luzatzeko 1914ko azaroaren 22an. Hor bukatua zen mugimenduen gerra, eta posizioen gerrari eman zitzaion hasiera, zeinak euskal soldaduek lubakietako «sator bizitza» deitzen zuten hura ekarri zuen. «Ordurako, egonkortutako frontean ziren euskaldunak, Craonnen, Damen Bidea deitzen denaren behealdean». Pikardia eskualdeaz ari da Bidegain; Reimsetik ipar-ekialdera dago Damen Bidea, eta 1914ko irailaren 13rako han zeuden 18. eta 49. erregimentuak. Ez zen astebete pasatu hilaren 20 eta 21eko eraso bortitzek hainbat euskaldun hil zituztela.
Bataila handi eta bortitzenak, Champagnekoa, Neuve Chapelle, Igserko bigarrena, Artoiseko bigarren bataila... beste toki batzuetan ziren, baina horrek ez zuen esan nahi euskal soldaduen bizitza samurra zenik Damen Bidean. 1916ko apirilean utzi zuten toki hartan, lubakietan zeudela, behin eta berriz jasan zituzten erasoak, airekoak, artilleriakoak eta, 1915etik aurrera, baita alemaniarren gas pozoitsuak ere.
Desertoreak eta fusilatuak
Baldintza haietan, bitarte horretan iritsi ziren lehen opor baimenak, bai eta lehen desertzioakcloseTraizioak, desleialtasunak, armadatik alde egiteak. ere. Muga hain hurbil izanda, beste aldean hainbatek familia izanda, Euskal Herriko soldaduen artean izango ziren batzuk, 1915eko martxoan Pirinio Behereetako prefektuak berak iradokicloseSujeritu. baitzuen soldaduen opor baimenak bertan behera uztea eta euskarazko posta kontrolatzea, alarmismoa eten nahian.
Desertzioak soilik ez, koldarkeria leporatuta soldaduei egindako epaiketak ere izan ziren, 2.500 orotara Frantzian, eta gehienbat gerrako lehen bi urteetan. Kondenatutakoetatik 670 bat izan ziren fusilatuak. Koldarrak baino gehiago, infernu hartan egun batetik bestera hautsi ziren gizonak ziren haietako asko. «Horietako bat izan zen Pierre Etxeberri Izpurako gaztea», dio Bidegainek, fusilatuen artean bi euskal soldadu zeudela gogoan. «25 urteko gazte hura 1914ko urriaren 21ean fusilatu zuten. Haren hobenacloseErrua.? Inguruan kide guztiak hilak, dena suntsituta, galdu egin zen, nora ezean. Biharamun goizaldean iritsi zen komisariara. Eta han atxilotu egin zuten, borroka tokitik alde egiteagatik guda garaian. Eta hil egin zuten. Baionako kasuan, fusilatutako soldaduaren aitak zioen bere semeak ez zuela gerran izan behar buruko arazoak zituelako».
«Pierre Etxeberri fusilatutako soldaduaren aitak zioen bere semeak ez zuela gerran izan behar buruko arazoak zituelako».
Verdungo bataila hasia zen (1916ko otsailean) 18. eta 49. erregimentuak hara apirilean iritsi zirenerako —euskal soldaduak zituzten horiek—. Alemaniarren erasoarekin hasitako gerrako batailarik odoltsuenetako hark hamar hilabete iraun zuen, eta hasieran alemanek eskuratutako lurraldea atzera berreskuratzea soilik lortu zuten aliatuek. Hildakoen kopurua izugarria izan zen. Aldi berean, uztaileko aliatuen eraso baten ondotik borrokatu ziren iparralderago, Sommen. Milaka hildako eta zauritu izan ziren, aliatuek 10-40 kilometro irabazteko.
1917ko apirilean, Verdun utzi eta atzera Damen Bidean ziren euskal soldaduak, gerraren kapitulu negargarrienetako baten erdi-erdian.
1917ko apirilean, Verdun utzi eta atzera Damen Bidean ziren euskal soldaduak, gerraren kapitulurik negargarrienetako baten erdi-erdian. Nivelle jeneralaren agindupean, Frantziako armadak erasoaldia hasi zuen, eta bi egunean 100.000tik gora gizon galdu zituen, horietatik 30.000 hilak. Hala ere, erasoaldiarekin jarraitzeko agindua eman zuen jeneralak. Egunak aurrera, soldaduen kemena gain behera, maiatzaren 20an hainbat erregimentu matxinatucloseErrebelatu, altxatu. egin ziren. «Euskaldun oso gutxi zegoen matxinada horietan», dio Bidegainek. «49. erregimentua ez zen altxatu; 18.eko batzuk bai, baina euskaldunik ez zen tartean. Ba omen ziren matxinoen artean Hego Euskal Herritik Atzerritar Legiora etorritakoren batzuk».
Gerra osoan hildako euskal herritarren herenak hantxe gelditu ziren, Damen Bidean, han izan ziren bi aldietan. Hortik aurrera, asko mugitu ziren euskal soldaduak zituzten erregimentuak. Bitartean, Errusiako Iraultza, AEBen parte hartzea eta beste hainbat jazoera gertatu ziren 1918ko azaroaren 11n armistizioaArmaden artean itundutako borroka etena.
iritsi arte. Lau urte eta 6.000 euskal herritarren biziak joanak ziren ordurako. Milaka izango ziren zaurituta itzuliko zirenak.
Errusiako Iraultza, AEBen parte hartzea eta beste hainbat jazoera gertatu ziren 1918ko azaroaren 11n armistizioa iritsi arte.
Banaketa sakona Euskal Herrian
49. erregimentuak 1919ko uztailaren 27an egingo zuen bere sarrera Baionan. Courrier de Bayonne aldizkariak kontatu zuen nola omenaldiz betetako egun hari Guy Cazenave tenoreak eman zion amaiera. Marseillaise kantatu zuen, eta gero, norbaitek hala eskatuta, Gernikako Arbola. «Halaxe amaitu zen zeremonia, guztia bikain laburtzen duten hitz batzuekin: ‘Viva Eskual-Herria eta Eskualduna!’».
Bidegainen arabera, keinu hori erraz koka daiteke «aurreko hamarkadetatik zetorren aberri handiaren eta aberri txikiaren logikan. Horrela, biak osagarri eginez lortu zuten Euskal Herria bezalako herri txikiak Frantzian integratzea». Eta frantseste prozesu horretan, zalantzarik gabe Gerra Handia mugarria izan zen. «Frantsestea ez zen orduan hasi, eta ez zen orduan bukatu, baina gerra hura izan zen prozesu horretako gertakaririk inportanteena».
Frantseste prozesu horretan, zalantzarik gabe Gerra Handia mugarria izan zen Ipar Euskal Herrian.
Hego Euskal Herrian abertzaletasunaren gorakadaren urteak izan zirenak Ipar Euskal Herrian frantsestearenak izan ziren. «Eskualduna astekariak zioen anaiak zirela hegoaldekoak, baina anaiak une batean etxetik joaten direla, norbaitekin ezkontzeko», azaldu du Bidegainek.
Frantsesterako tresnarik eraginkorrenetakoak, dena den, herririk txikienean ere, Mort pour la France Frantziaren alde hildako herriko soldaduei egindako oroitarriak dira. «Lotu zuten zure plaza Frantziarekin, zure hilak Frantziarekin». Eta lubakiek lubaki sakon bat zabaldu zuten euskal herritarren artean.
(Gorka Knörr kantariak Azken agurraren negarra kantua osatu zuen gerran parte hartu zuten euskal soldaduak gogoan):
Jatorrizko artikuluak
- LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918 Min handia Irune Lasa | |