D ereduan ikasita ez da beti menderatzen euskara, baina A eta B ereduetan ikasi duten asko, bereziki, euskara gutxi dakitela irten dira eskolatik hamarraldiotan; gerora ikasi dute askok.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berrian indarrean jarraituko dute hizkuntza ereduek.
Hezkuntza legea ontzen hasi aurretik hitzartu zuten akordioan,
euskara ardatz closeErdigune.
izango zuen eredu eleaniztuncloseHainbat hizkuntza dituena.
baten aldeko hautua egin
zuten Eusko Legebiltzarreko talde politiko gehienek; ematen zuen bazegoela adostasun bat ordura arteko eskema [hizkuntza ereduena] gainditzeko. Baina lege
proiektua fintzeko garaian, PSE-EEk eta EAJk bat egin
dute legearen zioen closeArrazoien.
azalpenean zuzenketa bat sartzeko, eta, zehazki
aldaketa horren bidez, jarri dute hizkuntza ereduek indarrean jarraituko
dutela.
D eredua da euskaraz diharduena, eta haren aldean euskara gutxi ematen dute A eta B ereduek; euskara ikasgai soila da A ereduan, eta ikasgai zenbait besterik ez da euskaraz B ereduan. Ez dira egun familien artean hautatuenak, bazterrean geratu dira, baina legean jasota jarraituko dutela jakite hutsak arduratu egin ditu eragile asko.
Izan ere, pertsona baten euskalduntzean aldagaicloseFaktore, osagai.
askok dute eragina, eta
eskoletako hizkuntza ereduei bakarrik ezin zaie erreparatu, baina oso
zaila da eredu horietan euskara gaitasun ona lortzea. Iragan
hamarraldietan, hain justu, ikasle asko atera dira eskolatik euskara
maila oso apalarekin. A eta B ereduetan ikasi dute askok, eta,
ondoren, bide luzea eta nekeza egin behar izan dute euskalduntzeko.
Haien lekukotasunak garrantzitsuak dira egungo errealitate
soziolinguistikoa ulertzeko:
Asier Arroita: «Guztira euskaraz zer egingo genituen, hiru edo lau ordu astean?»
Ortuellakoa
da (Bizkaia). 48 urte ditu. «Eta B ereduan ikasi nuen». Asier Arroitari
buruzko hiru datuok dira garrantzitsuak euskalduntzeko egin behar izan
zuen bidea ulertzeko. «Gorputz hezkuntza eta euskara bakarrik ematen genituen euskaraz:
gainerako guztia, gaztelaniaz». 1978an hasi zen eskolan, 1983an ezarri
ziren ofizialki ereduak, eta orduan ikastetxeetan egin ziren
birmoldaketetan sartu zen berez elebidunacloseBi hizkuntza erabiltzen dituena.
behar lukeen eredu horretan. «Ez dakit astean bi
euskara ordu izaten ziren, eta gorputz hezkuntza beste ordubete edo»,
oroitu du. «Guztira euskaraz zer egingo genituen: hiru edo lau ordu
astean? Gainerako guztia gaztelaniaz, familian ere bai, eta lagunartean.
Ortuella, gainera, nahiko inguru erdalduna izanda, aukera gutxi nituen.
Eskolaz kanpoko jarduera guztiak ere, guzti-guztiak, erdara hutsean
ziren».
Nerabe zela egin zuen urratsa, derrigorrezko
ikasketak amaitutakoan; garai hartako BBB Balioanizdun Batxilergo
Bateratua hastera zihoan, eta D eredua eskaintzen zuten ordurako ondoko
herrian, Gallartan, eta ikasketak euskaraz egiten hastea erabaki zuen.
«Erabaki pertsonala izan zen». Prestatu egin behar izan zuen: «Uda
hartan AEKn izena eman nuen, eskolak bukatu eta hurrengo egunean bertan.
Ikastaro trinkocloseMamitsua.
bat egin nuen, barnetegian ere ibili nintzen, hurrengo
ikasturtean zetorkidanari aurre egiteko prestatzen». Lehen urtean, hala
ere, oso gogorra egin zitzaion eskola denak behar bezala jarraitzea.
«Justu nire 15, 16, 17 eta 18 urteetan, ikasketez gainera, egunero bi ordu egin behar nituen euskaltegian».
Bitartean, etenik gabe, euskaltegira joaten
jarraitu zuen. «Eta hiru urtean prozesua osatu nuen». UBI
Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean hasi zenerako, euskaldunduta
zegoen: «Gaur arte». Euskalgintzaren inguruan ardaztucloseZerbait beste zerbaiten inguruan eraiki edo oinarritu.
du, gainera, hein
handi batean bere bizitza. Baina esfortzu handia izan zen. «Justu nire
15, 16, 17 eta 18 urteetan, ikasketez gainera, egunero bi ordu egin
behar nituen euskaltegian. Ondo oroitzen dut: 15:00etatik 17:00ak arte.
Eta, hala ere, ikastaro trinkoak, barnetegiak eta halakoak egin behar
izan nituen. Azken batean, denbora pila bat ikasten, eta esfortzu
ekonomikoa ere nahiko handia. Eta dena ikasketa prozesu horrek ez
zuelako bermatzencloseZiurtatzen.
euskalduntzea, ezta urrunetik ere».
Arantzazu Jindriska Perez Fernandez: «Guretzat, ingelesa bezala zen euskara, aparteko beste hizkuntza bat»
Pixka bat gazteagoa da Arantzazu Jindriska Perez Fernandez: 1987an sortua da, Barakaldokoa (Bizkaia). «Kristau Eskolan ikasi nuen, A ereduan, Barakaldon». Ingurune guztiz erdaldun batean. «Dena zen gaztelaniaz, baita familiarekin ere». Eskolan ikasgai bat zen euskara, beste bat: «Ingelesa bezala. Ez dut zehazki gogoratzen zenbatetan izaten zen. Agian astean hirutan? Baina guretzat, ingelesa bezala zen euskara: beste hizkuntza bat, aparteko beste hizkuntza bat. Oso tristea da esatea, baina halaxe zen».
«Hutsetik hasi nintzen, A1 mailatik. Eta pixkanaka-pixkanaka maiteminduz joan naiz euskararekin. Gakoa nire irakasleak izan dira, nire AEK-ko irakasleak».
Gerora egin behar izan du
euskalduntzeko prozesua, heldutan. «Eta oso polita izan da». Baina
oinarri apalenetik hasi beharrekoa: «Hutsetik hasi nintzen, A1 mailatik.
Eta pixkanaka-pixkanaka maiteminduz joan naiz euskararekin. Gakoa nire
irakasleak izan dira, nire AEK-ko irakasleak». Oroimenean iltzatuacloseFinkatua.
du
lehen-lehen kontaktua: «Egin nuen probatxo bat, eta konturatu nintzen:
‘Ai ama, zer maila baxua dudan eskolatik’. Eta pena ematen dit». Badira
bost-sei urte prozesua hasi zuela. Eta oraindik bete-betean ari da,
helmugaz helmuga. Gainditu berria du B2 maila idazmenean.
Josu Garcia: «Hobeto moldatzen nintzen ingelesez, euskaraz baino»
1980an jaioa da Iosu Garcia, Gasteizen. A ereduko ikastetxe batean egin zituen ikasketak umetan. «Euskara ikasgai nuen». Ikasgai hutsa zen harentzat ere. Ingurua ere erdalduna zuen, eta horra emaitza, unibertsitatean hasi aurreko gaztearen egoera: «UBI Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea amaitzean, euskararekin nuen harremana hau zen: 'Ideiarik ez'».
«UBI Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea amaitzean, euskararekin nuen harremana hau zen: 'Ideiarik ez'».
Euskara gutxi ikasteaz gain, ikasketa prozesuan ez zuten aurrera egiten,
Garciak kontatu duenez.
«Beti ariketa berdinak» egiten jarduten zuten irudipena zuen garai
hartan, eta egun, euskara irakasle jardundacloseArituta.
, hizkuntza bat ondo
irakasteko bideak zein diren ikasita, uste hori bera du. Horiek horrela,
unibertsitate aurreko aro horretan euskaraz maila oso apala zuen:
«Hobeto moldatzen nintzen ingelesez, euskaraz baino».
Gogoratu du
Lazkaon (Gipuzkoa) eman ziola lehen bultzada handia euskarari,
heldutan, Maizpideko barnetegian. Hainbat urteko prozesuan, euskara
menderatzea lortu du azkenean.
Jatorrizko artikuluak
- Ia euskararik gabe eskolan Arantxa Iraola | |