Zikloan.eus webgune bat da, baina aplikazio gisa funtziona dezake, eta eskuko telefonoan deskarga daiteke. «Euskal Herrian hilekoak nolakoak diren erantzun nahi dugu», diote sustatzaileek. Iametzak eta 'Ara!Gorputz'-ek sortu dute.
Ixa gorri bat sukaldeko egutegian. Ixa gorri bat eta ohar batzuk
koaderno batean edo egunerokoan. Hilekoa jaitsi den eguna, odol kopurua,
gorputzaldiaren azalpena... Aurrerantzean, tresna berri bat dago
hilekoa erregistratzekocloseGorde nahi diren datuak jasotzeko.
eta jarraipena egiteko. Teknologikoa eta
euskarazko lehenengoa: Zikloan web aplikazioa. Gazte gehienentzat eta
heldu batzuentzat papera baino erabilgarriagoa. Webgune progresibo bat
da (zikloan.eus): webgune bat da, baina aplikazio gisa funtziona
dezake, eta eskuko telefonoan deskarga daiteke. 400dik gora erregistro
ditu jada.
Iametza teknologia eta komunikazio enpresak eta Ara!Gorputz kooperatibak sortu eta garatu dute. «Beti izan gara emakume dezente lantaldean, eta gure artean hitz egiten, batek esan zuen behar zuela hilekoaren erregistro bat, oso despistatua zelako», azaldu du Eli Pombok, Iametzako kudeatzaileak. «Baina gehitu zuen aplikazio guztiak gaztelaniaz zeudela, eta ondo egongo litzatekeela halako aplikazio bat euskaraz edukitzea».
Iametza aditua da arlo teknikoan, ez hilekoan. Leire Aperribai Psikologia doktorearen laguntza izan zuten aurrena; Ara!Gorputz kooperatibarena gero. «Hilekoa ulertzeko beste modu bat aurkitu genuen», Pomboren arabera. «Feminismotik eraikia eta hilekoa nork bere burua ezagutzeko bide gisa ulertzen duena».
«Hilekoa ulertzeko beste modu bat aurkitu genuen, feminismotik eraikia eta hilekoa nork bere burua ezagutzeko bide gisa ulertzen duena».
Normalean, hilekoaz
hitz egitean, odol jarioaz hitz egiten da, ikusgarria denaz. «Baina
aintzat hartucloseKontuan eduki.
behar dugu hilekoarena ziklo oso bat dela», zehaztu du
Enara I. Dominguezek, Ara!Gorputz-eko kideak. Bigarren oharra:
hilekoari buruz hitz egiten da, baina garrantzitsua obulazioacloseObulategitik obulu bat kanporatzea.
da.
«Obulazioa osasun adierazle bat da, oso garrantzizkoa».
Hilekoaren erregistroak norberaren gorputza hobeto ezagutzen laguntzen du, ez bakarrik odola isurtzen den egunetan, aldaketak izaten baitira umorean, gosean, loan... «Eragina osoa da».
Gorputza behatucloseAdi egon.
eta entzun
Aplikazioan zehaztu daitezke zikloaren egun kopurua, odol jario mota, emozioak, portaera aldaketak... Datuak lagungarriak dira nork bere burua hobeto ezagutzeko. Informazioaren jabe izaten. Beste kontu bat da datuak interpretatzea: «Ez da erraza, baina behintzat baduzu zer interpretatu. Bestela, askotan, hilekoak ditugun gorputzok noraezean ibiltzen gara».
Tentuz ibili behar dela ohartarazi du Dominguezek. Kontrolaz edo kontrolatzeko nahiaz ari da: «Zer gertatu zaigun ikusteko erabiltzen dugu, ez gure bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko». Hilekoari buruzko informazioa lagungarria izan daiteke bizimodua edo agenda antolatzeko. Adibide bat jarri du: «Hilekoaren lehen egunean ezin gara joan hipoteka bat negoziatzera... Halakoak egiten ditugu».
Zikloan ez da aplikazio hutsa. Hilekoari buruzko hainbat informazio du blogean, Ara!Gorputz kooperatibak bildua eta sortua, obulazioa hobeto ezagutzeko. «Aplikazioa izanda ere, saiatu gara gertu egoten, goxotasuna eskaintzen», Dominguezen esanetan. Jendearen kezkei erantzun nahi diete.
Nerabeen eta gazteen kezkei bereziki. Eskoletara joaten direnean
oraindik ere nabaria baita hilekoari buruzko ezjakintasuna: «Gaiari
buruz ezer jakin gabe ere, umeek beti aipatzen dituzte lotsa, mina eta
nazka. IruditeriacloseIrudi multzo egituratua.
kolektiboan daude. Gai deserosoa da oraindik ere».
Horri aurre egiteko moduetako bat da gaiari buruz hitz egitea,
«testuinguru guztietan».
Ezagutza indibidualerako ez ezik, ezagutza kolektiborako ere balio du aplikazioak. Ara!Gorputz-en asmoetako bat bada datuekin ikerketa egitea —betiere erabiltzaileen anonimotasuna bermatuz—, hutsunea betetzeko: «Euskal Herrian hilekoak nolakoak diren erantzun nahi dugu».
Jatorrizko artikuluak
- Norbere burua ezagutzeko Jakes Goikoetxea | |