
Hijabaren erabilera gai arantzatsua da. Oraindik ere, eztabaida ugari piztu ohi ditu emakume musulman batzuek janzten duten oihalak; jendea kontra azaltzen da, baita feminismo batzuen barrenetan ere. 'Berria FM' podcastean gaia jorratu dute, 9:37 minutuan hasirik.
Ikram Ghacham-Emrani irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dute Ane Eslaba eta Uxue Rey kazetariek, Hijabaren aurreiritziak, gizartearen exijentziak eta sortutako polemikak jorratzeko. Haren bueltako diskurtso askori batik bat «paternalismoacloseBabes ematearen aitzakian, mendekoei edo zerbitzariei askatasuna edo eskubideak murrizteko joera.» dariela iritzi dio Ghacham-Emranik, eta salatu du emakume musulmanei «galdetu ere egin gabe» hitz egiten dela gaiaz.
Gainera, Ghacham-Emranik ikerketa hau egin du berriki, hezkuntza sistemari erreparatuz: Emakume musulmanen identitatea eta formakuntza akademikoa EAEn.
Jatorrizko artikuluak
-
Hijaba libre erantzi eta jantzi
Ane Eslaba eta Uxue Rey |
|