Hezkuntza ekosoziala, larrialdi garairako
Ikasleak klima aldaketaz kontzientziatzeko helburuarekin, hezkuntza curriculumak aldatu zituzten Hego Euskal Herriko erakundeek, eta ikastetxeak egokitzen ari dira orain.
Zenbait adituren iritziz, baso eskolek ekarpen garrantzitsua egin dezakete.
Hezkuntza da mundua aldatzeko armarik boteretsuena; hala esan zuen
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak. Eta, hala bada, argi dago
ezinbesteko baliabide bat izango dela klima larrialdiari aurre egiteko.
Mandelaren esana, baina, Stephen Sterling hezkuntza ikerlariaren
hitzekin osa daiteke: «[Hezkuntza] Sistemak eraldatucloseTransformatu.
egin behar dira
eraldatzaile izan daitezen». Azken urteetan aldaketa batzuk bultzatu
dituzte erakundeek, klima aldaketaren eragin ekologikoei eta sozialei
garrantzi handiagoa eman diezaieten ikastetxeetan. Hego Euskal Herrian,
hezkuntza curriculumetan txertatu dute ikuspegi ekosoziala, eta tokian
tokiko zentroak moldatzen ari dira eskakizun horietara. Ikasleak klima
larrialdiaren kontrako eragile aktibo bihurtzea da helburua.
Ikuspegi ekosoziala hezkuntzan txertatzen laguntzeko prozesuetan murgilduta dago Carlos Gomez Chulia, Fuhem fundazioko hezkuntza teknikaria. Haren iritziz, funtsezkoa da hezkuntzak zer egiteko duen klima larrialdiari eta ingurumenaren suntsitzeari aurre egiteko. «Bizi dugun garaia ez da edonolakoa, eta hezkuntzak izan beharko luke konpromiso bat proposamen eraldatzaile bat egiteko».
«Bizi dugun garaia ez da edonolakoa, eta hezkuntzak izan beharko luke konpromiso bat proposamen eraldatzaile bat egiteko».
Espainiako LOMLOE legeak bere helburuen artean zerrendatu du klima
aldaketaren kontrako konpromisoa bultzatzea ikasleengan eta «garapen
jasangarricloseOreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena.
aren defentsa» egitea eskoletan. Espainiako legeak
ezarritakoaren bidetik, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak
curriculumak berritu dituzte —2022an Nafarroak eta iaz Jaurlaritzak—,
eta ikastetxeek landu beharreko gaitasunen artean jaso dituzte ikuspegi
ekosozialarekin lotutako batzuk. Fuhem horretan ari da elkarlanean Hego Euskal
Herriko ikastetxe batzuekin.
Ingurumenaren egoerari buruzko edukiekin batera, ordea, gizarte gaiek duten garrantziaz ohartarazi du Gomez Chuliak. Biak «uztartuta» daude ezinbestean.
Ingurumenaren egoerari buruzko edukiekin batera, ordea, gizarte gaiek
duten garrantziaz ohartarazi du Gomez Chuliak. Biak «uztartuta» daude
ezinbestean. Bigarren hanka horrek bultzatu behar du, besteak beste,
ikasleen artean «aldaketa ekosozialaren aldeko eragileak» sortzea,
«pentsamendu holistikoacloseZerbait osotasun bezala hartzen duena.
eta kritikoa» sustatzea eta «justizia sozialaren
beharra» azaleratzea. Horrekin batera, «taldean erabakitzeko eta
hausnartzeko erremintak» eskaintzea da xedea, «prozesu demokratikoetan
sakontzeko».
Baso eskolak eta kontzientziazioa
Euskal Herrian, baso eskolekin ere ari da elkarlanean fundazioa. Gomez Chuliaren iritziz, eskola horiek ikasgeletatik kanpo egiten dituzten jarduera guztiak «oso indartsuak» dira, «naturarekin zuzeneko harremanean» egiten direlako.
Hezkuntza ekosoziala eta baso eskolen
jarduna nola uztar daitezken aztertzen ari dira Larraitz Altuna eta Jon
Diaz EHUren Hezkuntza Zientzien saileko ikertzaileak, Gipuzkoako Foru
Aldundiak diruz lagundutako proiektu batean. Ikerketaren abiapuntuko
hipotesia da baso eskolen aire zabaleko metodologiak indartu egiten
duela hezkuntza ekosozialaren irismenacloseHelmena.
. Altunaren esanetan, «baso eskoletan ikaskuntzak askoz ere
esanguratsuagoak dira, bizitza errealetik askoz ere gertuago dagoelako,
eta ikasitakoari zentzu handiagoa ematen diote. Gainera,
motibagarriagoak ere izaten dira».
COVID-19aren pandemian, eta haren ondoren, baso eskolek «sekulako bultzada» izan dute, aire zabaleko jarduerek hartu zuten garrantziaren ondorioz. «Baso eskolaren zentzu propioan izan ala ez, aire zabaleko hezkuntza geroz eta gehiago ari da hedatzen».
«Baso eskolaren zentzu propioan izan ala ez, aire zabaleko hezkuntza geroz eta gehiago ari da hedatzen».
Baina, ikertzaileen ustez, hori ez da nahikoa, eta ezinbestekoa da
«naturaren adieracloseEsanahia.
zabalago bat» lantzen hastea ikuspegi ekosozial
batetik. «Normalean, naturari buruz pentsatzen dugunean, irudikatzen
dugu giza jarduerek ia moldatu gabe dagoen espazio biofisiko bat»,
azaldu du Altunak. Naturaren ikuspegi horrek, baina, gizakiaren eta
naturaren arteko «disoziazioacloseBereizketa.
» errazten du. «Natura gure zentzumenetatik
desagertzen denean, eta itzultzen garenean gure ohiko sozializazio
eremuetara, jarraitzen dugu fikziozko deskonexio batean. Jarraitzen dugu
plastiko artean erosketak egiten, milaka kilometroko hegaldiak egiten
astebeterako, eta ez ditugu lotzen gure ekintzak eta ingurumena».
Altunaren arabera, garrantzitsua da hezkuntzak naturaren izaera
dinamikoari erreparatzea, giza jarduera hartatik banaezina dela
jabetzeko. «Natura espazio biofisiko baten gisa ulertzeaz gain, ulertu
behar dugu badela ekosistemen sistema bat ere; materia, organismo eta
energia fluxuekin, termodinamikacloseFisikaren adarra, beroaren eta energia transformazioen inguruko legeak aztertzen dituena.
ren bigarren legearekin,
fotosintesiarekin, eta abarrekin. Orduan has gaitezke konexio sakonagoak
egiten, has gaitezke ulertzen basoan ez gaudenean ere naturarekin
konektatuta gaudela».
Garrantzitsua da hezkuntzak naturaren izaera dinamikoari erreparatzea, giza jarduera hartatik banaezina dela jabetzeko.
Jatorrizko artikuluak
- Hezkuntza ekosoziala, larrialdi garairako Gorka Berasategi Otamendi | |