Hesiak ortzadarrari

  • Albistea entzun

LGTBI kolektiboko kideak kriminalizatzeko neurriak dituzten 65 estatu daude mundu osoan. Afrikan oso lege gogorrak daude indarrean, eta Europako estatu batzuetan ere handia da bazterketa.

Aurrez ere homosexualitatea legez kanpokoa zen Ugandan, baina, 2023ko ekainaren hasieran, zigor gogorragoak biltzen dituen legedi bat onartu zuen gobernuak. Aurrerantzean, heriotzarekin zigortuko dira «deliturik larrienak»: esaterako, 18 urte baino gutxiagoko norbaitekin sexu harremanak izatea edo sexu harremanen bidez norbaiti bizi osorako gaitz bat kutsatzea, hala nola GIB birusa.

Ugandakoa da LGTBI komunitateko kideen aurkako Afrikako legerik gogorrenetako bat, baina ez bakarra. Orotara 65 herrialdetan dituzte sexu bereko helduen arteko sexu harremanak kriminalizatzen dituzten legeak. Horietako gehienek «naturaren aurkako jokabide» gisa sailkatzen dituzte gizonen arteko sexu harremanak, eta horien aurkako neurri zehatzak jasotzen dituzte. Horrez gain, bederatzi herrialdek zigortu egiten dituzte transexualak eta genero jakin batekin identifikatzen ez direnak. Horri gehitu behar zaio herrialde askotan legeak interpretaziorako tarte zabala uzten duela, eta horrek bide ematen die polizia eta epaileei euren aurreiritziak baliatuta edonor zigortzeko.

Sexu bereko helduen arteko sexu harremanak kriminalizatzen dituzten lege gehienek «naturaren aurkako jokabide» gisa sailkatzen dituzte gizonen arteko sexu harremanak.

Lege eta zigor sorta horren barruan, nabarmendu beharrekoa da askoz gehiago direla gizonezkoen arteko harremanak zigortzen dituztenak. Baina horrek ez du esan nahi emakumeen artekoak onartuak daudela, baizik eta legeak onartu zirenean ukatu egiten zela emakumeen arteko sexu harremanik egon zitekeenik ere. Adibide bat jartzearren, 1912an Britainia Handian ahalegindu zirenean «emakumeen lizunkeriacloseSexu irrika, haragikeria.
ekintzak» zigortzen zituen legean emakumeen arteko sexu harremanak ere jasotzen, ezin izan zuten, legegileek uste baitzuten ez zegoela «frogarik» esateko horiek «lege batean jasotzeko bezain zabalduak» zeudenik.

1912an Britainia Handian ahalegindu zirenean «emakumeen lizunkeria ekintzak» zigortzen, ezin izan zuten, legegileek uste baitzuten ez zegoela «frogarik» esateko horiek «lege batean jasotzeko bezain zabalduak» zeudenik.

Atzera egin beharra dago legeok nondik datozen argitzeko ere; izan ere, LGTBI komunitatea kriminalizatzen duten herrialdeetako asko Britainia Handiaren kolonia izan ziren garai batean, edo lege islamikoa dute indarrean eta haren interpretazio hertsiacloseEstua, tarterik gabea.
egiten dute. Horrek guztiak ondorio kaltegarriak ditu gizartearentzat, modua ematen baitu edonor atxilotu, pertsekutatucloseJazarri.
eta epaitzeko bere izaera dela medio. Zigortua izan ezean ere, kriminalizazioak diskriminazioa bultzatzen du, eta horrek aurreiritziak eta estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarria.
.

Bestalde, azpimarratzekoa da estatu batek LGTBI kolektiboaren aurkako legerik ez jasotzeak ez duela esan nahi herrialde horretan diskriminaziorik ez dagoenik. Horren adibide dira Errusia eta Lituania, esaterako. Human Rights Watch erakundeacloseGiza eskubideen aldeko nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea.
ren arabera, bi estatu horietan ez dira legez kriminalizatzen sexu berekoen arteko harremanak edota genero adierazpide askotarikoak, baina, aldi berean, bi estatuok debekatu egiten dute kolektibo horren aldeko «propaganda».

Europan ere, estatu guztiak ez dira berdinak

LGTBI kolektiboaren eskubideen eremuan alde handia dago Europa mendebaldeko eta ekialdeko estatuen artean. Hala, lehen postuan Malta dago, eta azkenengo tokian, berriz, Polonia —baldintzen %15 soilik betetzen ditu—.

Trans-Fuzja fundazioak Varsovian du egoitza, eta transexualen eskubideak defendatzen ditu. Hartako psikologo Julia Katak argi du zein den Polonia azken tokian egotearen arrazoia: «Ez dugu gorroto diskurtsoaren aurkako legerik. Gorroto delitua jasota dago Zigor Kodean, baina ez ditu aintzat hartzen sexu joera, generoa eta nortasuna. Zerbait gertatzen bada, beste delituen parekotzat hartzen da».

«Polonian gorroto delitua jasota dago Zigor Kodean, baina ez ditu aintzat hartzen sexu joera, generoa eta nortasuna. Zerbait gertatzen bada, beste delituen parekotzat hartzen da».

Julia Kata (Trans-Fuzja fundazioko psikologoa)

Maltan ez bezala, Polonian gobernuak berak eta komunikabideek bultzatzen dute bazterketa, eta egoerak okerrera egin du 2015ean Legea eta Justizia alderdi kontserbadorea boterera heldu zenetik. Esaterako, egun, dokumentuetan generoa eta izena aldatu nahi duten adingabeek gurasoen aurkako salaketa jarri behar dute auzitegietan, eta esan haiek nahastu egin zirela haurra erregistroan sartzean. Orduan, epaitegien esku geratzen da azken erabakia.

Jatorrizko artikuluak