Hemorroideak: ohikoak bezain isilduak

  • Albistea entzun

Odolbilduak dira hemorroideak; uzkian ateratzen diren barize moduko batzuk. Eta gaixotasun ohikoa izan arren, isilpean eraman ohi ditu jendeak. Horien prebentzioan lan egin beharko litzateke, profesionalen ustez. Besteak beste, elikatze ereduan aldaketa bortitzik ez egitea eta ura edatea gomendatzen dute.

Bai hitza lau bider errepikatu du Amaia Palomar lehen arretako medikuak, hemorroideak tabua ote diren galdetzean. «Oso ohikoak» izan arren, jende asko ez da ohartzen dituenik ere, eta beste askok ez dute esan nahi dituztenik: «Normalean, pazienteak etortzen dira oso mingarriak direnean, eta, prebentziorako metodoak azaldu beharrean, tratatzen hasi behar izaten dugu».

Zer dira, ordea, zehazki, hemorroideak? «BarizecloseZain baten hantura iraunkorra. zaintsu eta arteriola batzuk dira, ondesteko baskularizazioan agertzen direnak, uzkiancloseIpurtzuloan. eta ondesteancloseHeste lodiaren azken zatian.. Funtsean, odol pilaketa bat da; hanketako barizeen modukoak», azaldu du.

«Funtsean, odol pilaketa bat da; hanketako barizeen modukoak».

Amaia Palomar (lehen arretako medikua)

Asintomatikoak izan litezke, eta bi arrazoi nagusi egon litezke sortzeko, medikuaren arabera: «Batetik, odolaren itzuleraren buxaduraclosePilaketa. organikoa egotea, hots, arazo organiko bat egotea —haurdun zaudenean, porta zainean arazo bat duzunean, tronbosi bat duzunean...—. Bestetik, buxadura bat egotea berez —genetikoa delako, idorreriacloseSabela idortzea, sabela husteko eragozpena izatea.
daukazulako edo faktore anatomiko-fisiologiko jakin batzuk dituzulako...—».


Kanpoko zein barneko hemorroideak daude, eta, normalean, kanpokoak dira min ematen dutenak, eta, barrukoak, berriz, azkura eragiten dutenak. Dena den, lau mailatan bereizten dira. Lehenengo mailan, hemorroidea ez da guztiz ateratzen, kanpokoa da, baina ez dago guztiz kanpoan. Bigarren mailakoa bada, esfortzua egindakoan kanporatzen dira, eta horiek garbitzearekin nahikoa da. Hirugarrenean, esfortzua egitearen ondorioz ateratzen dira, baina, gero, beharrezkoa da hatzez sartzea, tamaina murrizteko. Laugarren mailakoa izaten da guztiz kanpoan dagoenean, eta ezinezkoa denean barrura sartzea.

Normalean, kanpokoak dira min ematen dutenak, eta, barrukoak, berriz, azkura eragiten dutenak.

Palomarrek uste du hemorroideak ez izateko modurik onena prebentzioa dela: onuragarria da ariketa fisikoa egitea, edo zuntz askoko elikagaiak jatea, esaterako. Behin atera direnean, berriz, ura eta xaboiarekin garbitzea gomendatu du, komuneko paperarekin garbitu beharrean. Edo bainuak hartzea, ur epeletan jarrita, txikiagotu daitezen. Minarentzat kremak ere badaude, kortikoide edo nitroglizerinaduncloseZainak irekitzen dituzten botikak.akcloseZainak irekitzen dituzten botikak., adibidez.

Ebakuntza gomendatzen dute, batez ere, hemorroideak sarri izatean, edo min izugarria izatean. «Baina egia da posible dela berriro ere sortzea, hanketako barizeak bezala».

Elikagaia hesteetatik pasatzen den abiadurarekin lotuta

Eli Gallego dietista eta nutrizionista ere ohituta dago hemorroideak tratatzera: «Elikatze ereduan aldaketa bortitzak egiten ditugunean, oso normala izaten da nahasmendu funtzional bat izatea. Eta nahasmendu funtzional bat daukagunean, ohikoa da horrelakoak izatea».

Elikagaiak hesteetatik pasatzen diren abiadurarekin dute zerikusi handiagoa, Gallegoren hitzetan. Izan ere, jandakoaren arabera, azkarrago edo motelago iragango da. «Bola fekalacloseGogortutako kaka., hau da, kaka, oso metala baldin bada, idortu egiten da, eta, oso idorra dagoenean, indar handiagoa egin behar denez, uzkiko zainak edo hemorroideak ateratzen dira». Lehorra denean, antzera: azidoak izaten dira, eta «erretze» sentsazioa sortzen dute; horren ondorioz, zainak kanpora ateratzen dira. Gallegoren hitzetan, beherakoarekin ere zerikusi handia izaten dute hemorroideek.

«Kaka, oso metala baldin bada, idortu egiten da, eta, oso idorra dagoenean, indar handiagoa egin behar denez, uzkiko zainak edo hemorroideak ateratzen dira».

Eli Gallego (dietista eta nutrizionista)

Orduan, zer egin liteke horiek saihesteko? Jende askok, idorreriarekin zerikusia dutela irakurtzen duenez, zuntza duten elikagaiak jatera jotzen duela dio nutrizionistak: «Zuntz mota asko eta asko daude, eta, egia da, zuntz disolbagarriacloseLikidoan urtzen dena. oso ona izan daitekeela; baina, zuntza disolbaezina bada, —zenbait zereal integraletan-eta dagoena—, baliteke ez hain ona izatea». 

Ura edatea oso garrantzitsua dela dio Gallegok, hidratatuta egotea ezinbestekoa delako. Azaldu du horrekin batera beti laguntzen duela gantza ez jatea: «Gantza, berez, urdailetik beranduago ateratzen da, eta hesteetako mugimenduak askoz ere motelagoak izaten dira gantz asko hartzen dugunean». 

Kafeina ere txarra dela esan ohi da, heste igarotzea asko azkartzen duelako. Dena den, nutrizionistaren aburuz, kafeinak berez ez du ezer txarrik: «Baina horrelako egoera batean baldin bazaude eta ohartzen bazara kafeinak eragiten duela zure hesteak pila bat mugitzea, ekidin beharko litzateke». Horrez gain, gomendatu du ere kafe torrefaktuacloseAzukrearekin txigortutako kafea. ez hartzea, «oso narritagarriacloseKitzikagarria.» izaten baita. Eta janari kopuruak ere eragiten du: hobe da janari kantitate txikiagoak gehiagotan jatea, otordu batean asko jan eta pilaketa sortzea baino.

Jatorrizko artikuluak