Heldurik zaharrenen arora iristen

60 urtetik gora dituzte, baina ez dira zahar sentitzen, ez behintzat adinak ezinduta. Asko dira, eta laster are gehiago izango dira. Eta horrek guztiak ondorioak izango ditu: besteak beste, ekonomian.

Bizi itxaropena luzatuz joan ahala, eta harekin batera baita bizitza osasuntsuaren itxaropena ere, beste talde demografiko bat agertzen ari da munduan eta Euskal Herrian: heldurik zaharrenen taldea.

Helduaroaren eta zahartzaroaren arteko nolabaiteko trantsiziocloseEgoera jakin batetik beste batera igarotzea.
an bizi diren herritarren taldea da, eta gero eta handiagoa da kopuruz, baby boom-eko belaunaldiak adin horretara iristen ari dira eta. Talde handiagoa izango da kopuru erlatiboetan ere, biztanleria osoan duten pisuan, aldi berean jaiotza tasak amildu egin dira eta.

Zein (izango) dira heldurik zaharrenak?

Ez da lehen aldia biztanleria talde berri bat agertzen dela, eta aurrekoan ere, giza aurrerabidecloseAurrerakuntza.
aren ondorioa izan zen. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran derrigorrezko hezkuntza luzatzearekin batera, 12 eta 16 urte bitarteko adin tartea sortu zen, nerabezaroa. Ordura arte, haurrak, oinarrizko hezkuntzaren ondoren, zuzenean sartzen ziren lan mundura: haur izateari utzi, eta heldu bilakatzen ziren.

Ez da lehen aldia biztanleria talde berri bat agertzen dela:  XX. mendearen hasieran derrigorrezko hezkuntza luzatzearekin batera, 12 eta 16 urte bitarteko adin tartea sortu zen, nerabezaroa.

Nerabezaroari dagokionez, ez da erraza mozketa adin jakin batean egitea. Noiz hasten da nerabezaroa, eta noiz bukatu? Bada, berdin gertatzen da biztanleria talde berriarekin: noiz bihurtzen da norbait heldurik zaharrenen talde horren parte?

Iñigo Calvo-Sotomayor (Bilbo,1980) eta Ekhi Atutxa (Galdakao, Bizkaia, 1984) Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-eko irakasle ikertzaileek ikertu dute gaia: «Guk 60 urtetan jarri genuen abiapuntua, lanean zegoen jendea ere aintzat hartu nahi genuelako, eta, Euskal Herrian bizi itxaropena 83 urtetan dagoenez, ez genuelako egoki ikusten tarte izugarri zabala ezartzea ere. Agian, bizi itxaropen txikiagoko herrialdeetan, 55 urtetan jar daiteke hasiera».

Eta 60 urtetan hasi, eta noiz arte? «Autonomia izatea da pertsona horien ezaugarri nagusietako bat», azaldu du Atutxak; «adintsucloseAdineko.
ak dira, baina autonomia dute». Alegia, izan dezakete gaixotasun kronikoren bat, tentsio altua eta halakoak, baina oro har autonomia urte onak dituzte oraindik.

Gainerakoek baino errenta handiagoa

Eta badute erosahalmena. «Soilik ikuspegi ekonomikoan pentsatuz, protagonismoa dute kopuruz gehiago direlako, baina baita gainerako biztanleriak baino aktibo gehiago dituztelako ere, gaztaroan baldintza desberdinak izateagatik», esan du Atutxak. Ikerketan, adibidez, ondorioztatzen da herritar horiei 2008ko krisiak ez ziela hainbeste eragin; austeritate politikek eta enplegu galerak gazteenei eragiten baitiete gehien.

«Protagonismoa dute kopuruz gehiago direlako, baina baita gainerako biztanleriak baino aktibo gehiago dituztelako ere».

Ekhi Atutxa (Deusto Business School-eko irakasle ikertzailea)

Oro har errenta ona dute heldurik zaharrenen taldekoek. Herritar horiek aberastasuna bildu dute, lanetik eta pentsioetatik harago higigarrien eta higiezinen kapitaletatik errentak eduki ahal izateko laincloseAdina.
bildu ere.

Kontsumoa
Heldurik zaharrenen kontsumoak baditu berezitasunak. Adibidez, joera handiagoa dute zerbitzuetan gastatzeko —aisialdian, ongizatean eta osasunean—, ondasunak erosten baino. Eta horrek eragina izango du hainbat sektoretan.

Danone, Nestle eta halako talde handiak konturatuta daude zer datorren, hasiak baitira eskaintza moldatzen: gatz gutxiko edo azukre gutxiko produktuak,...

Elikagai sektorean ere ikusten da Danone, Nestle eta halako talde handiak konturatuta daudela zer datorren, hasiak baitira eskaintza moldatzen: gatz gutxiko edo azukre gutxiko produktuak —tentsio altua dutenentzat, diabetesa dutenentzat—; proteina, bitamina eta kaltzio gehigarriak dituzten elikagaiak...

Agertu berri den biztanle talde horretan pentsatuta, automobilgile batzuk ere hasiak dira auto garaiagoak egiten —errazago sartzeko eta irteteko modua ematen dutenak— eta Ikea eta halako altzarigile handiak, bestalde, hasiak dira errazago altxatzeko aukera ematen duten besaulkiak eskaintzen.

Jatorrizko artikuluak