Hegazti habiagileak atlas batean

  • Albistea entzun

Aranzadi zientzia elkarteak aurkeztu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hegazti ugaltzaileen lehen atlas modernoa: 'Euskadiko hegazti habiagileen atlasa'.

Sei urteko ikerlanaren emaitza da, eta hirurogei ornitologok baino gehiagok hartu dute parte.

Basahate bikoteak, antzarak, uroiloak, txilinporta txikiak eta kaio hankahoriak. Plaiaundiko parke ekologikoan (Irun, Gipuzkoa) dabiltza denak olgetan. Han aurkeztu du Aranzadi zientzia elkarteak Euskadiko hegazti habiagileen atlasa. Bertako hegazti ugaltzaileen lehen atlascloseMapa bilduma.
modernoa. «Mugarri bat», Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendari eta ikerlanaren koordinatzaileak azaldu duenez. Sei urte iraun duen ikerlanaren emaitza da, hirurogei ornitologocloseHegaztiak aztertzen dituen zientzialaria.
k baino gehiagok hartu dute parte, eta hainbat erakundek babestu dute.

Arizagak azaldu du 2016an abiatu zutela ikerlana, eta proiektu «konplexua» izan dela, obra «kolektiboa» izan dela, eta «eragile askok» hartu dutela parte: «Sekulakoa izan da; milaka lan ordu eta ehunka lagun lurralde guztian. Hainbat elkarte naturalistak euren kideak mobilizatu dituzte, eta horiei esker egin ahal izan dugu landa lanacloseAztergaia dagoen lekuan, bertatik bertara, egiten den lana.
». Sortzen den jakintza euskal gizarte guztiaren mesederako dela uste du: «Hau ez da zientzialarien curriculumak gizentzeko lan bat, edo liburutegietako apalategietan hautsa hartzeko lan bat».

Juan Arizaga, Aranzadiko Ornitologia saileko zuzendaria eta 'Euskadiko hegazti habiagileen atlasa' lanaren koordinatzailea. JON URBE / FOKU

«Hainbat elkarte naturalistak euren kideak mobilizatu dituzte, eta horiei esker egin ahal izan dugu landa lana».

Juan Arizaga (Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendaria)

Arizagak xehatu ditu lanaren metodologia, arrazoiak, datuak eta ondorioak. «Zergatik hegazti habiagileak?», galdetu du. Eta berak erantzun: «Hegaztiak mugitu egiten dira tokiz. Oraintxe bertan, alboko paduracloseItsasertzeko zingira.
ra irteten bagara, ikusiko ditugu hainbat hegazti, ordu batzuetarako edo egun batzuetarako baino etorri ez direnak, Siberian umatutakoak eta Mauritaniarajoango direnak. Kontserbazioaren aldetik, eta gizarte gisa daukagun erantzukizunaren ikuspegitik, lehentasuna hegazti ugaltzaileak dira».

Eta galdetu du berriz: «Zergatik?». Eta erantzun du berriz: «Horiek babesten baditugu, horien ondorengoak ari garelako babesten. Horiek izango dituzte ondorengoak, eta horiek bernatuko dute hegazti populazioen bideragarritasuna eta jasangarritasuna».

Orain arte egindako lanetan, Espainiako Estatuan egindakoetan-eta, 10x10 kilometroko UTM lauki edo gelaxken arabera zenbatzen eta hartzen zituzten datuak —koordenatu sistema unibertsal bat da UTM—. «Euskal Autonomia Erkidegora ezin genuen hori ekarri: lurralde txikia da. Euliak kanoikadaka hiltzea litzateke hori. Halako eskalacloseGauza baten egiazko tamainaren eta mapa edo plano batean duenaren arteko erlazioa.
batek ez zigun balio lanerako. Findu beharra geneukan hori, eta atlasaren hasierako apustua izan zen: mapak egitea 5x5 kilometroko lauki edo gelaxken arabera. Lehen aldiz egin da hori. Eta inoiz ez dugu eduki halako xehetasunik gurean dauzkagun espezieen gainean».


«Mapak 5x5 kilometroko lauki edo gelaxken arabera egin ditugu. Inoiz ez dugu eduki halako xehetasunik gurean dauzkagun espezieen gainean».

Juan Arizaga (Aranzadiko Ornitologia Saileko zuzendaria)

Izan ere, ez da izan bakarrik zer espezie eta non dauden esatea: eredu estatistiko oso konplexuak egin dituzte, eta horiei esker jakin dute, adibidez, espezie bakoitzak nola aukeratzen duen habitatcloseAnimalia edo landare mota baten berezko eremua.
bakoitza, eta zer joera dituzten horretarako. Eta joera horiei buruz ere egin dituzte mapak, asko findutakoak: 250x250 metrokoak.

Espezie batzuen zenbatekoak

Populazio estimazioak ere egin dituzte, «lehen aldiz euskal ornitologiaren historian». Eta zehaztu dute zenbat indibiduo dauden espezie jakin batzuetan.

Besteak beste, Aranzadiren ikerketak ondorioztatu du euskal autonomia erkidegoan 180 hegazti espezie ugaltzen direla; horien artean, 175 espezie autoktonocloseJatorriz, dagoen lekukoa dena.
eta bost exotiko —liburuaren amaieran datoz hegazti exotiko horiek: beltxarga beltza, beltxarga arrunta, paita gorrizta, faisai arrunta eta leiotrix mokogorria—.

Euskal Autonomia Erkidegoan 180 hegazti espezie ugaltzen direla ondorioztatu dute; horien artean, 175 espezie autoktono eta bost exotiko.

Espezie ugarienen artean —alegia, erregistratutako gelaxka guztietan daudenak eta populazio handia dutenak—, hauek agertzen dira: txolarre arrunta (390.000 banako), txantxangorria (330.000), txepetxa (290.000), zozo arrunta (280.000), txinbo kaskabeltza (280.000), txonta arrunta (270.000), kaskabeltz handia (210.000) eta erregetxo bekainzuria (160.000).

Antzandobi arrunta, gutxitzen

Eta diagnostiko bat ere eman du Aranzadiren liburuak: «Kontserbazio egoera onenean dauden espezieak basokoak direla: adibidez, okil beltza. Nekazaritza inguruneei lotutakoak, berriz, egoera okerragoan daude. Landa zabalei, lehorreko laborantza eremuei eta halakoei lotutako espezieen %30ek nabarmen murriztu dute banaketa eremua mendearen hasieratik. Hala gertatu da antzandobi arruntarekin».

«Landa zabaleko hegaztiak dira gehien sufritzen ari direnak, eta zenbakietan beheranzko joera dutenak»

Olatz Aizpurua (Aranzadiko ornitologoa)

Eta horregatik aukeratu dute hegazti hori atlasaren azalerako, Aranzadiko ornitologo Olatz Aizpuruak azaldu duenez: «Azalean datorren hegaztia antzandobi arrunta da, landa zabaleko hegazti bat. Hain zuzen, ikerlanaren ondorioetako bat da landa zabaleko hegaztiak direla gehien sufritzen ari direnak, eta zenbakietan beheranzko joera dutenak. Horregatik jarri dugu hor begirada». Eta azaldu du, halaber, begirada jarri eta ilustraziocloseIrudi.
«bikain horiek» egin dituena Alex Mascarell kataluniarra izan dela, «atlaserako esklusiban».

Jatorrizko artikuluak