EAJk behera egin du nabarmen, eta EH Bilduk hazkunde handia izan du

  • Albistea entzun

UPNk irabazi ditu Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak, baina PSNk eskura du orain arteko gobernua errepikatzeko aukera. EH Bildu lehen indarra da Gipuzkoan eta Gasteizko Udalean.

Emaitza guztiak hemen: Udal eta foru hauteskundeak - M28 | Berria

Hego Euskal Herriko mapa politikoa itxuraldatu egin dute azken udal eta foru hauteskundeek, eta ondorio argi bat utzi dute: EH Bilduk hazkunde adierazgarria izan du instituzio guztietan, eta EAJk, berriz, behera egin du nabarmen, eta hegemonikocloseNagusitasuna duena.
izateari utzi dio. EAJren beherakada azpimarragarria izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, botoetan eta eserlekuetan.


EH Bildu lehen indarra izan da Gasteizko Udalean, eserlekuetan ia berdinduta dago EAJrekin Donostian — aulki bakarrera gelditu da— eta bigarren indarra da Iruñean UPNren atzetik, zortzi zinegotzirekin, eta Joseba Asironek aginte makila eskura dezake indar aurrerakoien babesa lortzen badu. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere nagusitasun handiz irabazi du eta bost eserleku atera dizkio EAJri, eta Bilbon bigarren indarra da, lau eserlekutik seira igarota. Nafarroan ere, EH Bilduk eserleku bat irabazi du, eta giltza izango da gobernu aurrerakoia erdiesteko.closeLortzeko, iristeko. Voxek hiru ordezkari lortu ditu: bi Nafarroako Parlamentuan eta bat Arabako Batzar Nagusietan.

EAJren beherakada

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, kolpe handia hartu du EAJk. Jeltzaleak lehen indarra izan dira Bilbon eta Donostian, eta Arabako eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina, oro har, atzera egin dute botoetan, eta botere instituzionala galdu dute. 2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu dituzte, eta 2011tik udal hauteskundeetan izandako emaitzarik kaskarrenak erdietsi. Balantzaren beste aldean, EH Bildu: duela lau urteko bozekin alderatuta, 20.000 boto inguru irabazi ditu, bere historiako emaitzarik onenak lortuta: 365.000 boto baino gehiago. 334.000 botoetan zegoen koalizioaren sabaia—2011ko azaroan—.

2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu ditu EAJk; EH Bilduk, berriz, 20.000 boto inguru irabazi ditu.




Emaitzen lehen balorazioa egin zuen hauteskundeen gauean bertan Andoni Ortuzar EAJren EBBko lehendakariak. Adierazi zuen abstentzioak kalte egin diola EAJri, eta herritarrek «abisu larria» eman dietela eta aintzat hartuko dutela. Emaitzekin pozarren agertu zen Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia: «Ziklo aldaketa baten lehen urratsa egin da», adierazi zuen.

Nafarroako emaitzak

Nafarroan, eskuinaren zatiketak erabat baldintzatu ditu emaitzak. UPNk lortu du boto gehien Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baina, PPrekin eta Voxekin elkartuta ere (21), gehiengo osotik urrun geratu da. Espero izatekoa zen UPNk bakarka Navarra Suma koalizioan baino boto gutxiago lortuko zituela, baina alderdi erregionalista bere kabuz aurkeztu denean baino emaitza dezente kaskarragoak ere lortu ditu Javier Esparzak: UPN bakarka aurkeztu zen azken aldian (2015), 15 eserleku lortu zituen, eta 92.705 boto; PPk, berriz, 2 parlamentari eta 13.289 boto. Atzo [2023ko maiatzaren 28an], berriz, UPNk 85.800 boto inguru eta 15 eserleku lortu zituen, eta PPk, 22.300 boto inguru eta hiru eserleku.


UPN bakarka aurkeztu zen azken aldian (2015) 92.705 boto lortu zituen; azken hauteskundeetan, berriz, 85.800 boto inguru.

PSNk ongi eutsi dio erronkacloseDesafio.
ri. Madrilgo eta Iruñeko gobernuetan agintea izateak mesede egin dio, eta ez du boterearen higaduracloseAhidura.
nabaritu, 11 eserlekuri eutsi baitio. Maria Txibite gobernuari eusteko gai izan daiteke, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin akordioa lortuta, baina EH Bildu  izango da giltza.


Jatorrizko artikuluak