Nafarroako
basozainek sare sozialetan jakinarazi dutenez, hartz gazte bat antzeman
dute Pirinioetan, Garde inguruko mendietan. Nafarroako Gobernuko
Ingurumen Departamentuak fauna ikusteko erabiltzen dituen fototranparako
kamera closeAnimalia basatien irudiak automatikoki hartzen dituen kamera.
batekin grabatu dituzte irudiak, eta, adituek baieztatu dutenez,
hartz gazte batenak dira.
2018an, bi hartz eme eraman zituzten Esloveniatik Biarnora (Okzitania), espeziea iraunarazteko xedez, eta, hurrengo urtean, bi hartz kume ikusi zituzten Sazosen (Pirinio Garaiak, Frantzia), Ardiden gailurretik gertu. 15 urtean Pirinioetako mendebaldean jaiotako lehen hartzak izan ziren horiek.