Hamalau zortzimilakoen historia ezbaian?
Erberhard Jurgalski dokumentalistak eginiko ikerketa eta neurketa zehatzen arabera, orain arte hamalau zortzimilakoak igo dituzten mendizale gehienak ez ziren Manaslu, Annapurna eta Dhaulagiri mendien punturik altuenera igo.
Hori dela eta, Reinhold Messner eta Edurne Pasaban kendu egin dituzte Guinness errekorren liburutik.
Guinness errekorren liburutik kendu dituzte Reinhold Messner eta Edurne Pasaban. Ez omen dira hamalau zortzimilakotara igo diren lehen gizonezkoa eta lehen emakumezkoa. Erberhard Jurgalski dokumentalista alemaniarrak eta hark gidatzen duen 8000ers webguneko lantaldeak eginiko ikerketa batean oinarritu dira horretarako. Gaur egungo tresna teknologiko zehatzekin eginiko neurketen arabera, Jurgalskik dio hainbat mendizale ez zirela Manaslu, Dhaulagiri eta Annapurna zortzimilakoen egiazko gailurretara igo. Tartean leudeke Himalaiaren historian izan diren izen handiak, Reinhold Messner, Jerzy Kukuczka, Erhard Loretan, Krzysztof Wielicki, Gerlinde Kaltenbrunner eta Nives Meroi, besteak beste, eta tartean leudeke hamalau zortzimilakotara igo diren hiru euskal mendizaleak ere: Juanito Oiarzabal, Alberto Iñurrategi eta Edurne Pasaban.
Kontua ez da berria: Jurgalski eta Rodolphe Popier 8000ers webguneko
dokumentalistek urteak zeramatzaten neurketak egiten eta igotzaileen
milaka argazki alderatzen. Azkenik, iazko uztailean argitaratu zituzten
ikerlan horren emaitzak, eta ondorioztatu zuten alpinista asko ez zirela hiru gailur horien punturik altuenera iritsi. Ez fede txarrezcloseAsmo txarrez.
,
baizik eta uste zutelako gailurra edo punturik gorena beste bat zela.
Manasluren kasua da argiena: ikerketa horien arabera, duela gutxira arte
gailurtzat hartzen zena baino 35 metro aurrerago dago punturik altuena,
10 metro inguru gorago desnibelean. Orain arteko gailurretik, ordea,
ertzak beherantz egiten du, eta ez da ikusten goragoko puntu hori.
Hortik askoren hutsegitea.
«Jakin izan bagenu gailurra beste bat zela, seguru nago ahaleginduko ginela, denboraz ere oso garaiz iritsi ginelako Manaslu tontorrera. Baina orduan gure erreferentziak beste batzuk ziren».
Alberto Iñurrategi ez du gehiegi kezkatzen gaiak: «23 urte dira gu Manaslura igo ginela. Orduan ez zegoen gaur egun dagoen teknologiarik, eta gu geure aurrekoen erreferentzien arabera mugitzen ginen. Teknologia berriak erabilita ziurtatzen bada gu iritsi ginen Manasluko gailurra ez dela punturik altuena, horrela izango da, ez daukat zalantzarik, baina ni lasai nago, gehien-gehienok tontor horretara igo ginelako, eta kasu ia guztietan ez delako asmo txarrik egon. Jakin izan bagenu gailurra beste bat zela, seguru nago ahaleginduko ginela, denboraz ere oso garaiz iritsi ginelako Manaslu tontorrera. Baina orduan gure erreferentziak beste batzuk ziren».
Kontua oraingoa ez izan arren, burrunba handia sortu da Messner eta Pasaban Guinness errekorren liburutik kendu izanak. Irudi luke lehena izatea garrantzitsuagoa dela Messnerrek egin duen ibilbidea baino. Errekorren liburuan egotea meritu handiagokoa dela alpinismoaren historiako liburuan orrialderik distiratsuenetakoak idaztea baino. Messnerri ez diote onartzen Annapurnako gailurra. Antza denez, Jurgalskiren ikerketaren arabera, punturik altuenetik 65 metrora eta desnibeleko 5 metro beherago geratu ziren Hans Kammerlander eta biak 1985ean. «Gailurra ez, bidea da helburua. Nire alpinismoak ez du errekorrei buruz ulertzen», adierazi du Messnerrek bere sare sozialetan, eta mezuarekin batera ez du Annapurna tontorreko argazkia jarri, igoera hartako argazki ikusgarri bat baizik, izotz distiratsuko horma ikusgarri bat eskalatzen. Ezin argiago esan zerk duen garrantzia.
«Gailurra ez, bidea da helburua. Nire alpinismoak ez du errekorrei buruz ulertzen».
Jurgalski duela urte batzuk jarri zen Edurne Pasabanekin harremanetan, gailurretako batzuen argazkiak eskatzeko. «Duela urtebete pasatxo, berriz, bere ikerketaren emaitzak eman zituen argitara, eta esan zuen zenbait mendizale ez ginela Manasluren, Dhaulagirreni eta Annapurnaren gailur-gailurrera igo. Nire kasuan, Dhaulagiri eta Manaslu jartzen ditu auzitan. Gerlinde Kaltenbrunnerren kasuan ere bai. Gaur egungo neurketen arabera benetako gailurra pixka bat aurrerago edo atzerago dagoela? Bada, zer nahi duzu esatea? Garai hartan, gailurrak horiek ziren. Ez dakit zer helburu duen Jurgaslkik historia aldatzeko. Zer helburu duen Mesnnerri ukatzeko bera dela hamalau zortzimilakotara igotzen lehena, edo esateko orain Hong-Juan Dong txinatarra dela hamalau zortzimilakotara igo den lehen emakumea... Begiratu du nola iritsi den zortzimilako horietara guztietara?».
«Esateko orain Hong-Juan Dong txinatarra dela hamalau zortzimilakotara igo den lehen emakumea... Begiratu du nola iritsi den zortzimilako horietara guztietara?».
Berdin dio nolakoak, berdin dio bideak. Eta Juanito Oiarzabal horrekin
dago haserre: «Nor da Jurgalski hau himalaismoacloseHimalaiako mendi garaietara igotzea.
ren historia aldatzeko?
Zer axola dio Messner igo zen puntua benetako gailurretik metro gutxira
baldin badago? Lachenal eta Herzog ere esan izan da ez zirela
Annapurnaren tontor-tontorrera igo. Iritsi ziren benetan gailurrera?
Agian ez, baina berdin dio, punturik gorenera iritsi ez baziren ere,
gailurra zen hura, eta esentzia, espiritua, hori zen garrantzitsuena.
Egin zutena. Eta ondoren beste batzuek egin dutena, egin duguna. Eta
orain ergel honek auzitan jarri behar du historia hori guztia, noiz eta
himalaismoa erabat ustelduta, masifikatuta eta komertzializatuta
dagoen honetan?».
Himalaian Database webguneak jakinarazpen bat argitaratu zuen: ontzat eman zituen 1956tik 2021era Manaslun orain arte gailurtzat hartu izan den horretara eginiko igoera guztiak.
Elisabeth Hawley Himalaiako notario ezagunak sortutako Himalaian Database webguneak ere jakinarazpen bat argitaratu zuen, eta ontzat eman zituen 1956tik 2021era Manaslun orain arte gailurtzat hartu izan den horretara eginiko igoera guztiak, baina hori bai, ohartarazi zuen 2022tik aurrera benetako gailurrera eginikoak baino ez dituela aintzat hartuko. «Ezin dugu historia aldatu», dio komunikatuak. Jurgalskik, ordea, zehaztasunaren mesedetan, historia berridatzi egin beharko litzatekeela adierazi du.
Jatorrizko artikuluak
- Hamalau zortzimilakoen historia ezbaian? Ramon Olasagasti | |