Haira Aizpurua Ibargarai: «Bertsoari gehien eskertzen diodana harremanak dira»

  • Albistea entzun

Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi du bigarren aldikoz Aizpurua Ibargaraik (Sara, 2006). Aste bat lehenago, Ipar Euskal Herrikoa irabazi zuen. Heldu den urtekoa azken eskolartekoa izanen du, 18 urtera heltzearekin. Baionako Bernat Etxepare lizeoan da ikasle, eta eskubaloian ari da Hendaian.

Nola joan zitzaizun Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala?

Aski egun berezia izaten da, anitz gazte elkartzen baitira. Gero, saioa, ene ustez, ontsa. Ez dut baitezpada zorrozki entzun bertsokideek egin dutena, zeren eta hamargarrena bainintzen; lehen ofizioak entzun ditut, eta ziren gaiekin erreusitucloseLortu, arrakasta izan.
dute, aski konplikatuak baitziren. Uste dut denek ontsa erreusitu genuela. Zortziko ttipian zortziko handian baino gehiago, beharbada. Zortziko handian lehen ofizioak dira; ez gara hain bero, eta konplikatuago izaten ahal da.

Eta azken fasean?

Sei pasatu ginen; hor puntu-erantzunak eta bakarkakoak entzun ditut gehiago, eta onak izan ziren.

Zu ere ongi sentitu zinen?

Aski kontzentratua egon naiz. Gainera, kantatzen azkena izanik, besteak entzuten dituzu, eta gero zuri dagokizu. Lan denak azkenik tokatu zaizkit. Orduan, lasai joan nahi banuen, behar nuen kontzentraturik joan; eta, saioa bukatu delarik, sentitu dut dena laxatzencloseAskatzen, lasaitzen.
zela.

16 urtetan, Euskal Herriko eskolarteko bi txapel buruan, iduri lukecloseBadirudi.
txapelketaren formatuarekin ongi moldatzen zarela, ezta?

Nahi baduzu sei bertso dira egiteko. Jakinik sei bertso direla, saiatzen zara bertso bakoitza baliatzen; potocloseBertsoaren oin bera esanahi beraz errepikatzea.
bat  egiten baduzu, akats bat, xantzacloseAukera.
guti dituzu aitzineracloseAurrera.
egiteko. Beraz, bertso bakoitzean niretik eta ahal bezain ongi eginez saiatzen naiz.

Badira lasaiago zaren ariketak?

Betidanik maitatu dut bakarkakoa. Ttipitatik, txapelketen entzutera joaten nintzelarik, bakarkakoa zitzaidan momenturik hoberena. Bakarrik zara; beraz, aske zara. Gero, gai ona tokatu behar da; ez badakizu nondik hartu, konplikatua izaten ahal da. Zortziko ttipia ere maite dut. Zortziko handian —bakarkakoarekin loturik—, gaia maite baduzu eta zer erran baldin badakizu, baduzu gogoetak egiteko paradacloseAukera.
.

«Ttipitatik, txapelketen entzutera joaten nintzelarik, bakarkakoa zitzaidan momenturik hoberena».

Haira Aizpurua Ibargarai (bertsolaria)

Taula gainekoen artean duzuen laguntasunak laguntzen du?

Duela bi urte kantatu nuelarik Euskal Herrikoan, ez nuen jende handirik ezagutzen; geroztik, izan dira bertso udalekuak, sormen egonaldiak, eta, azkenean, sortzen dira harreman sano eta onak. Oholtzan zarelarik, behar duzu sare hori. Badakizu norbait trabatzen bada-edo lagunduko duzula, eta bestearen garaipenaz poztuko zarela. Bertsoari gehien eskertzen diodana harreman horiek dira, eta horregatik lotzen naiz: bai oholtzakideak, bai antolatzaileak, bai herritarrak.

Txapelketatik kanpo ere ari zara:bertsolari ezagunekiko saioak, bertso apairuak, libertimenduakcloseBertsoa, antzerkia eta dantza elkartzen diren ikuskizunak.
. Zein zaizkizu laketcloseGustukoak.
?

Bertso afari edo libertimenduetan ez duzu ofiziorik, ez zara nonbait finkatua, askoz libreago zara; orduan trebatu behar duzu gehiago librean. Gai batekin hasi eta nora eramaten zaituen jakin gabe bertsokidearekin egitea da. Hasieran, ez nuen hainbeste prezatzencloseBalioesten, aintzakotzat hartzen.
, ez bainuen usaiarikcloseOhiturarik.
, baina orain anitz maite dut librea. Libreko saio baten ondoan, ontsa ateratzen delarik, kontent zara, bertsokidearekin egin duzun lan bat baita. Harreman biziki onak egiten dituzu holakoetan. Libertimenduetan bada libertimenduacloseDibertitzea.
bera, eta gero bada bazkaria; jendearekin egoten zara.

«Hasieran, ez nuen hainbeste prezatzen, ez bainuen usaiarik, baina orain anitz maite dut librea».

Haira Aizpurua Ibargarai (bertsolaria)

Zein dira zure bertsokera elikatzeko dituzun baliabideak?

Bada astean behin egiten dugun bertso eskola —aitarekin eta anaiarekin—, erritmoa atxikitzekocloseEusteko.
. Gero, irakurtzea; gogoetatzea gai batzuei buruz. Beste bertsoak entzutea ere bai. Izan saio normalak, izan txapelketa, biziki maite dut bertsoen entzutea.

Ipar Euskal Herriko finalean, Itsasun, Unax anaiak ere kantatu zuen. Nola ikusi zenuen?

Denek ukancloseIzan.
ditugu gai konplikatuak, baina, ukan dituen gaiekin, ongi. Aiantzerekin [Lannes] tokatu zaion gaia: bi modelo zirela, Unaxek bazituela 80 kilo eta Aiantzek 40, eta desfilatu behar zutela. 13 urteko haur batek ez du hainbeste gogoetatu gai horren inguruan. Harritu nintzen, zeren eta orain arteko eskolartekoetan gai askoz sinpleagoak ziren, edo 13 urtetik 18 urtera balio zutenak. Halere, Unaxek eta besteek ere ongi egin dute. Kontent nintzen beretako.

Nola ikusten duzu zure etorkizun hurbila bertsolari gisa?

Txapelketatik aparte tokatzen diren saioak nahi nituzke baliatu. Orain arte bezala ontsa pasatzen badut, segitu. Txapelketak eta sariketak tokatzen badira, lantzen ari naizen lasaitasun horrekin segitu, ez baita erraza holakoetan sartzen den tentsioarekin.

Jatorrizko artikuluak