Twitch sare sozialak euskara hizkuntza gisa onartzeko eskatu dute 4.000 lagunek baino gehiagok.
Zuzenekoak egiteko sare sozial bat da Twitch, eta, zuzeneko hori egin aurretik, zer hizkuntzatan ariko den hautatu behar du streamer edo twitzlariak. Gaur-gaurkoz, euskara ez dago aukeren artean. Hala ere, euskaraz geroz eta gehiago ari dira twitzlariak.
2020aren amaieran, 3.000 Twitz kanpaina egin zuten zenbait lagunek: haren bidez, euskara zuzenekoetarako hizkuntza ofizial gisa onartzeko eskatu zioten Twitch sare sozialari. Dagoeneko 4.222 boto ditu, eta, orain, Twitchen esku dago aukera hori zabaltzea.
Kanpainak bi aste iraun zuen, eta, tarte horretan, zuzeneko anitz egin zituzten euskaraz. Iruñe Astiz Arkkuso eta Ainhoa Azkue Nebukai dira kanpaina horren atzean egon direnetako bi.
Twitchek euskara bere hizkuntzen artean onartzea zen helburu nagusia, baina beste fruiturik ere ekarri du lanak: «Komunitateak aurrera jarraitzen du, eta edukiak sortzen gabiltza», azaldu du Nebukaik.
Euskal komunitateaz hitz egin arren, komunitate hori ez da homogeneoacloseIzaera edo propietate berdinak dituzten gaiak daudenean.: «Badaukagu gitarra jotzen duen jendea, bideo jokoetan aritzen dena, hitz egiten duena, podcastak egiten dituena...». Sare sozialaren oinarria bideo jokoak dira, baina argi geratu da edozerk duela tokia Twitchen.Badira kulturaren bidea jorratzen duten erabiltzaileak. Naizu Mauleon Naizuart eta Tibalt Alberdi Pubguitar dira horren adibide. Naizuart Herrialde Katalanetan bizi da, eta handik aritzen da zuzenean pintatzen. Twitchen, txataren bidez, jendeak zuzenean hitz egiten du harekin, lan bat egiten ari den bitartean.
Twitzlariek etengabe aipatzen dute hitz bat sare sozialari buruz aritzen direnean: komunitatea. Izan ere, komunitateak gidatzen du emaitza. Pubguitarrek azaldu du: «Zuzenekoa egiten hasten naiz, baina ez dakit nola bukatuko dudan».
«Komunitatea sortu, mantendu eta egonkortzeko, gakoa da jendea zure zuzenekoaren parte sentiaraztea».
Arkkusok uste du zaindu beharra dagoela komunitate hori, eta aholkua ere eman du: «Komunitatea sortu, mantendu eta egonkortzeko, gakoa da jendea zure zuzenekoaren parte sentiaraztea». Eta, batzuentzat, horri loturik daude irabaziak ere.
Hain zuzen, diru truke aritzen diren twitzlariak afiliatuak edo bazkideak izan daitezke. Bazkidea afiliatua baino koska bat gorago dago: «Nolabaiteko profesionaltasuna ematen zaio sormenezko eduki horri». Hala ere, edozein kanal ikus daiteke dohainik; harpidetzak hautazkoak dira.
Jatorrizko artikuluak
- Komunitate bati, zuzenean Iker Tubia | |