Greba feminista orokorra lehen aldikoz

  • 749 hitz
  • Albistea entzun

Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Lehen aldiz deitu dute horrelako greba batera. Baina zer da, zehazki, greba feminista orokorra? Nork parte hartuko du? Zer da zaintza greba?


Zer da greba feminista orokorra?

Kontzeptua bera berria izanik, eztabaida ugari daude zabalik. Halere, Oihane Landazabal Algortako Mugimendu Feministako eta Bilgune Feministako kideak argi du: greba feminista orokorra «lanuzte bat baino» gehiago izango da: «EhuncloseEgitura, sare.
produktibotzat hartzen dena gelditzea ez ezik, zaintza esparru osoa problematizatzea eta berrantolatzea ere izango du helburu grebak». Azaroaren 30ean, zaintzak «familiarizatua» eta «pribatizatua» izateari utz diezaiola exijituko dute, eta «sistema osoa bere horretan» auzitan jarri. «Greba politikoa izango da».

Zaintzak «familiarizatua» eta «pribatizatua» izateari utz diezaiola exijituko dute, eta «sistema osoa bere horretan» auzitan jarri.

Landazabalek argitu duenez, «denak» daude deituta grebara: «Soldatapeko guztiak, langabe guztiak, ikasleak, pentsiodunak, zaintza eremuko langileak, metalekoak, emakumeak, gizonak...». Tania Siriany Gasteizko Mugimendu Feministako kideak gaineratu du erantzukizuna gizarte osoarena dela: «Zaintza gai transbertsalacloseZeharkakoa.
da; horregatik, greba guztion ardura da».


Zergatik deitu dute greba orokorrera?

«Zaintzen krisia erdigunera ekarri nahi dugu berriro, eta adostasun sozial zabala egituratu zaintzarako eskubide unibertsalaren alde», azpimarratu du Landazabalek. Izan ere, gogoratu du pandemia garaian zaintza krisia azaleratu egin zela, baina lehendik ere hausnartua zutela gaia feministek; eta gerora ere, normaltasuna berreskuratu ahala, zaintza lana «ezkutukoa, prekarizatua, feminizatua eta arrazializatua» izan dela. «Ez da inolako urratsik egin errocloseOinarri.
ra joateko eta egoerari buelta emateko».

Sirianyrentzat, gainera, greba feminista orokorrera deitzeko arrazoirik ez da falta: «Krisi heteropatriarkal, arrazista, kapitalista eta kolonialistak eragiten du sistema hau biozida, genozida eta feminizida izatea». Sistemak «bizitza» eta «pertsonak» suntsitzen ditu: «Merkantilizatu egiten dira: interes ekonomiko batzuek dirua jartzen dute pertsonen bizitzaren aurretik».

Zer da zaintza greba?

Zaintza ardatzean jartzeko borroka da zaintza greba, Ekhiñe Petriati Bilgune Feministako eta Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeko kidearen arabera. «Zaintza greban, zaintza lan guztiak geldiaraztea izango litzateke ideala». Baina egin ote daiteke erabateko zaintza grebarik? «Zaintza ezin da une batez ere alboratu», ohartarazi du Landazabalek. Horregatik du balio «erantsia» greba honek: «Ez dugu zaintza lanei dagokien lanuzte bat planteatu, edo ez soilik hori. Zaintzaren ardura banatu dadin eragin nahi dugu». Bat dator Petriati: «Egunean hainbat behar ditugu: jatea, lo egitea, txiza egitea, leku batetik bestera mugitzea... Batzuek laguntza behar dute horretarako, eta hori ere bada zaintza». Beraz, zaintza lanak ez dira «guztiz» geldituko, ezta «egun batean» ere, eta hori ere baliatu nahi dute «zaintzaren potentzialtasuna» aldarrikatzeko.

Zaintza lanak ez dira «guztiz» geldituko, ezta «egun batean» ere, eta hori ere baliatu nahi dute «zaintzaren potentzialtasuna» aldarrikatzeko.

Beste arrazoi bat ere badago erabateko zaintza grebarik ez egiteko. Sirianyk esan duenez, zaintzaile batzuek ezingo dute lanuzterik egin, ez dutelako greba eskubiderik.


Nola parte hartuko dute zaintzaileek?

Greba honen gakoetako bat izango da hainbat modutan parte hartzeko aukera egongo dela. Hortaz, mota askotako zaintza langileak daudenez, «modu askotara» parte hartu ahal izango dute, Landazabalen esanetan. Eremu horretako langile guztiek ezingo dutenez lanuzterik egin, parte hartzeko eta borroka egiteko beste molde batzuk asmatzen ari dira horretarako: «Elkartasun piketecloseGreba dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea.
ak egin, lantokietara joan, kafea eraman... Ezin badira grebara batu, gu saiatuko gara haiengana gerturatzen».

Zer parte hartze izango dute gizonek?

Greba orokorra izanik, gizonak ere deituta daude grebara. Are gehiago, Petriatik argi utzi du zaintza eskubidearen aldeko borroka ez dela soilik emakumeen kontua. Hala ere, mugimendu feministak luze eztabaidatu du gizonen parte hartzearen inguruan. «Protagonismorik gabeko aktibazio batera deituta daude», zehaztu du Landazabalek. Hau da, bigarren lerroan egonda ere, subjektu aktiboak izango dira: «Ez dira grebaren erabakigune edo zuzendaritza politikoaren parte izango, baina bai grebaren parte aktibo».

«Gizonak ez dira grebaren erabakigune edo zuzendaritza politikoaren parte izango, baina bai grebaren parte aktibo».

Oihane Landazabal (Algortako Mugimendu Feministako eta Bilgune Feministako kidea)

Hala, gizonei dei egin diete herriz herri antolatuko diren greba batzorde mistoetan parte hartzera. Petriati: «Gune horietan ez da erasorik onartuko, eta, gizona batzordeetara joateko emakume bat zaintzen gelditu baldin bada, agian gizonak hartu beharko du bere gain zaintza hori». Lehenetsiko dute emakumeak kalean ikustea, eta ez zaintza lanetan.

Euskal Herri osoan egingo da greba?

Grebaren deialdia Euskal Herri osora zabalduta dago. Hala ere, Ipar Euskal Herrian, «egungo errealitatea» dela-eta, ezingo dute grebara deitu, Petriatik azaldu duenez. Horrek ez du esan nahi egun horretarako ezer antolatuko ez dutenik: «Asmoa dute zaintzaren gaiari erreparatzeko, eta azaroaren 30ean mobilizazioak antolatzeko».

Zer-nolakoa izango da erakundeekiko jarrera?

Mugimendu feministak instituzio publikoak interpelatucloseNorbaiti egin edo esan duen zerbaiti buruzko azalpenak eskatu.
nahi ditu. «Aski da! esan nahi dugu», nabarmendu du Sirianyk. «Erakundeen ardura da zaintzarako eskubide unibertsala aitortzea eta bermatzea».

Petriatiren ustez, erakundeen esku dago egungo «zaintza erregimenacloseAntolaketa.
» amaitzea, haien erantzukizuna baita eskubideak bermatzea eta horretarako bitartekoak jartzea. «Borondate politikorik balego, instituzioak sekulako tresna lirateke; zaintza sistema berrantolatzeko, ardurak hartu behar dituzte, eta baliabideak jarri».

Jatorrizko artikuluak