Gizonkeria

Onintza Enbeita |
  • 162 hitz

Onintza Enbeita bertsolariak eskertu egiten dio Aner Peritz bertsolariari «den moduan azaltzeko duen ausardia». Izan ere, sare sozialetan hainbatek jarri dute auzitan haren janzkera zein jarrera. Eta, hain justu, halako jokaeren kontra kantatu zuen Peritzek [ikus bideoa albistearen amaieran].

Aspaldi ikasi genuen zein zaila zen gorputz desberdinetik kantatzea. Bertsolaritza beti ez zitzaigun etxe goxoa egin, baina lortu genuen guretzako lekua egitea. Egungo bertsolaritzan emakumeon gorputzak baino desberdinagoak badira. Janzkeraz eta izaeraz. Niri poza ematen dit. Ardura ere bai. Ez nioke neure buruari barkatuko beste batzuk gu sentitu ginen bezain deseroso senti ez daitezen ezer ez egitea. Geuretzen ari garen etxe honetan disidentziacloseNagusi den sistematik aldentzea.
gehiagok kabitu behar dute; derrigor. Bestela, gizarte mugimendua izango gara agian, baina ez gara gizartearekin batera garatuko, ez aldatuko, ez ibiliko. 

Gizartea ere astiro doa, dena den. Hain astiro ze, gizon bezala sozializatutako bertsolari bat traje arrosarekin ikusteak nazka ematen baitie zenbaiti. Badirudi kantatzen duguna bezain politikoki zuzena izan behar dela agertokian performatzen duguna. 

«Badirudi kantatzen duguna bezain politikoki zuzena izan behar dela agertokian performatzen duguna».

Nik neuk ez diot ezer arrarorik ikusten Aner Peritzi: eskertu egiten diot den moduan azaltzeko duen ausardia. Ordea, nazka itzelacloseHandia.
ematen didate anonimotasuna eta gizonkeria gurutzatzen diren lekutik idazten dutenek.

Jatorrizko artikuluak

  • Gizonkeria Onintza Enbeita | BerriaIkasgela |