Frantzian 51 gizonen aurka hasi den epaiketa baten harira idatzi du zutabea Onintza Enbeitak. Emakume bat hamar urtez bortxatzea egozten diete gizon horiei. Aurrez, drogatu egiten zuen emakumea bere senarrak.
Frantzian gertatu da. Bueno, gertatzen aritu da ia hamarkada batez. Gizon batek bere emazteari drogak eman izan dizkio beste gizon batzuek bortxa zezaten. Senarrak esaten omen zien beste gizon horiei guztiei nola egin emaztea esna ez zedin. Komunikabidearen arabera, zenbakiak aldatu egiten dira, baina hamar bat urtean 92 gizonek bortxatu omen dute emaztea. Berdin du erdiak izan badira ere: bakarra ere asko da. 51 prozesatu dituzte.
Kontua da gizon horietatik guztietatik bat ere ez dela azaldu senar horren etxera poliziarekin. Ez. 51 gizon, gutxienez, joan dira emakume hori bortxatzera, gizonak drogatuta zeukala jakinda. Kasu bakarra izan arren, askoren artean bat, estrapolacloseArlo batean frogatua den zerbait beste arlo batean aplikatu.
itzazue datuak. Zenbat gizonek salatzen dute euren laguna bortxatzailea delako edo emakume bati jazarricloseOldartu.
zaiolako edo esaten diote isiltzeko komentario desegokiak egiten ari delako. 51 gizon. Eta batek ere ez du pentsatu «ze ostia egiten ari gara?». Gero esango digute gizon guztiak bortxatzaileak izan daitezkeela pentsatzea urrunegi joatea dela, baina 51tik bakar batek ere ez erreakzionatzeak ileak puntan jartzen dizkit.
Jatorrizko artikuluak
- Gizonak Onintza Enbeita | |