Getariako hegalabur haztegia, martxan hastear
Proba fasean egongo da aurrena, arrainik gabe, itsasoko egoerara nola egokitzen den aztertzeko. Asmoa da 2025eko udan 50 atungorri gizentzea han, eta hiruzpalau urtean 1.100 tonara iristea.
Euskal kostaldean inoiz ikusi gabeko azpiegitura bat izango da aurki: itsas zabalean arrainak gizentzeko piszifaktoria bat; hegalabur edo atungorrientzat, zehazki. Getariako kostatik 3,7 itsas miliara (6,6 kilometrora), bi kaiola jarriko dituzte, 50 metroko diametrokoak eta 40 metroko sakonerakoak.
Proba pilotucloseEsperimentutzat hartzen dena.
bat izango da: ez da hegalaburrik egongo barruan.
Azpiegitura itsasoko egoerara nola egokitzen den aztertzea da asmoa.
Ondo badoa, 2025eko udan 50 atungorri gizendu nahi dituzte han, eta
hiruzpalau urtean kaiola gehiago jarri eta 1.100 tonara iristea da
xedea, Bizkaiko eta Gipuzkoako ontzien hegalabur kuota osoa hara
bideratzeko.
Eusko Jaurlaritzak bultzatu du egitasmocloseProiektu.
a, Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradien
oniritziarekin eta Aztiren bitartez, eta, horretarako, halako
azpiegituretan esperientzia handia duen enpresa bat izango dute
bidelagun: Kataluniako Balfego. Mediterraneo itsasoan ditu hegalaburrak
gizentzeko haztegiak, eta atungorriaren salmentan erreferente bat da
mundu osoan.
Balfego enpresak Mediterraneo itsasoan ditu hegalaburrak gizentzeko haztegiak, eta atungorriaren salmentan erreferente bat da mundu osoan.
Kanaberatik sarera
Azpiegitura berritzailea da, hainbat
arrazoirengatik. Hasteko, gisa horretako aurrenekoa izango
delako Bizkaiko Golkoan. Mediterraneoan eta Europako iparraldean badaude
halakoak; Norvegian, esaterako, bakailaoak eta izokinak gizentzeko.
Mediterraneoan Balfego da jaun eta gabe. Gaur egun, Bizkaiko eta
Gipuzkoako ontziei dagokien hegalabur kuota guztia —1.100 tonakoa—
enpresa horri saltzen diote kofradiekcloseArrantzaleen elkarteek.
, han erabili dezan.
«Errentagarriago zaigu horrela egitea guk arrantzatu eta
komertzializatzea baino», azaldu du Miren Garmendiak, Gipuzkoako
kofradien zuzendariak.
2010. urtean, Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek hegalaburra harrapatzeari utzi zioten, arrantzatzeko eta merkaturatzeko arazoak tarteko, eta kuota saltzen hasi ziren. Orain, beste modu batera probatu nahi dute. Haiek arrantzatu eta Balfegori saldu.
Arrantzaleek ez dute ezkutatzen «kezka», egitasmoak aldaketa batzuk ekarriko dizkielako, hegalaburrak arrantzatzeko moduan esaterako. Dena den, begi onez hartu dute egitasmoa.
Arrantzaleek ez dute ezkutatzen «kezka», egitasmoak aldaketa batzuk ekarriko dizkielako, hegalaburrak arrantzatzeko moduan esaterako —historikoki kanaberarekin arrantzatu izan dute, eta orain inguratzeko teknikarekin aritu beharko dute, beste espezie batzuekin egiten duten moduan—. Dena den, begi onez hartu dute egitasmoa. «Guk gure barkuekin parte hartuko dugu, eta, dena ondo ateratzen bada, bete-betean sartuko gara enpresan. Ezin zaio trenari bitan pasatzen utzi», adierazi du Norberto Emazabalek, Gipuzkoako kofradien presidenteak.
Bizkaiko Golkoaren ezaugarri bereziak
Aztiko Rogelio Pozok azaldu duenez, pausoz pauso egin nahi dute aurrera.
Lehenengo fasean daude orain, eta erronka nagusia azpiegitura bera
izango da. «Arriskua kaioletan dago». Mediterraneo itsasoan
frogatuta dago bideragarriak direla, baina Bizkaiko Golkoko urak
bestelakoak dira, eta horietarako zenbait egokitzapen egin behar izan
dituzte. Nagusiki bat: ekaitzei eta olatu handiei aurre egiteko kaiolak
hemezortzi metroraino urperatu ahal izango dira, gainean estalkicloseTapaki.
bat
jarrita, hegalaburrek alde egin ez dezaten.
Jatorrizko artikuluak
- Getariako hegalabur haztegia datozen asteetan itsasoratuko dute Jokin Sagarzazu | |