Gazteak 13 urte eta erdi pasatxorekin hasten dira edaten Nafarroan
Suspertu programak egindako azken ikerketen arabera, Nafarroako gazteak 13,6rekin hasten dira alkohola edaten, 14,3rekin tabakoa erretzen, eta 14,9rekin, berriz, kalamua kontsumitzen.
«Nerabeak zenbat eta goizago
hasi alkohola edaten, orduan eta arrisku handiagoa bertze substantzia batzuk kontsumitzeko», ohartarazi dute.
Gizakia Helburu erakundeko Suspertuko kideek nabarmendu dute marihuana izaten dela gurasoen
alarma pizten ohi duena: «Gurasoek badakite euren seme-alabek alkohola
edan edo tabakoa erretzen dutela; guregana jotzen dute kalamuacloseMarihuana.
rekin
hasten direnean».
Suspertu programako psikologo Saioa Iturriagagoitiarenak dira hitzak, eta agerian uzten dute gizartean kontsumo guztiak ez direla berdinak: «Guregana jotzen duten ia gazte guztiek edaten dute alkohola, baina ez datoz horregatik. Zeharka, mezu bat zabaltzen ari dira gurasoak: alkohola edan dezakezu, tabakoa erre ere bai, baina, kalamua kontsumitzen baduzu, programa batera zoaz, psikologoarengana».
«Gurasoek badakite euren seme-alabek alkohola edan edo tabakoa erretzen dutela; guregana jotzen dute kalamuarekin hasten direnean».
«Alkoholaren kontsumoa erabat normalizatu dugu; gure besta ereduak
eta besteekin harremana izateko gure ereduak alkohola jartzen dute
erdigunean. Nerabeek ikusten dutena errepikatu bertzerik ez dute
egiten», erantsi du Suspertuko zuzendari Garikoitz Mendigutxiak.
Nerabeekin eta familiekin egiten dute lan Suspertuk; gainera, ikastetxeetan eragiteko tailerrak eta hitzaldiak egiten dituzte. Garaian garaiko egoerara egokitzen saiatu dira beti, eta azken urteotan, hain zuzen, bideojokoak, pantailen erabilera eta kirol apustuak ere jarri dituzte euren jardueraren erdigunean.
Prebentzioa funtsezko
Alkoholari buruzko azken datuek «kezka» eragin dietela berretsi dute,
eta gogoeta egiteko beharra nabarmendu.
Suspertun garbi dute ekinaldicloseSaio.
puntualek ez dutela arazoa konponduko. «Plangintza jakin bat behar da». Mendigutxiak oroitu du Nafarroako
Gobernuak onartu zuela plan bat gazteen alkohol kontsumoari buruz, baina
zehaztu du ez dela inoiz indarrean sartu. «Pandemia piztu zen, eta
bertzelakoak ziren lehentasunak. Plana bazter gelditu zen». Auzi horri
heltzeko garaia dela erantsi du.
Suspertuko kideek garbi erran dute euren programan prebentzioa
lantzen dutela batez ere, eta artatzencloseArreta ematen.
dituzten nerabeek ez dutela
menpekotasun arazo bat alkoholarekin edo bertze substantziaren batekin. «Guregana jotzen dute familiek, oro har, arazo bat dagoela antzeman
dutelako, egoerak okerrera egin ez dezan», zehaztu dute. Iaz 121 nerabe eta 245 senide hartu zituzten
euren programan.
«Guregana jotzen dute familiek, oro har, arazo bat dagoela antzeman dutelako, egoerak okerrera egin ez dezan».
«Nerabe bat alkohola edaten hasteak ez du erran nahi alkoholismo arazo bat izanen duenik», azaldu du Mendigutxiak. Nerabe bat alhokola edaten edo kalamua erretzen hastea, ordea, «arrisku jarrera» bat izan daitekeela ohartarazi du. «Ikerketek erakusten dute alkohola edaten hasten denak tabakoa erretzeko joera ere izaten duela; eta tabakoa erretzen duenak errazago egiten duela jauzia kalamura, eta kalamutik bertzelako droga motetara», kontatu du. «Nerabeak zenbat eta goizago hasi alkohola edaten, orduan eta arrisku handiagoa bertze substantzia horiek kontsumitzeko».
Jatorrizko artikuluak
- Gazteak edaten 13,6 urterekin hasten dira Edurne Elizondo-Nafarroako Hitza | |