Iazko urriaren 7tik, urtebetean, Israelgo armadak 41.788 pertsona hil ditu Gazako eremu estu eta populatuan; alegia, Basauriko (Bizkaia) biztanle guztiak baino gehiago. Eta 96.359 lagun zauritu ditu; alegia, Barakaldoko (Bizkaia) biztanle ia guztiak zauritu balitu bezala.

Eremu txikia da Gazako zerrendacloseLursail luze eta estua.
: 365 kilometro koadro. 40 kilometro da luze, eta gehienez ere hamabi kilometro zabal. Ez da Euskal Herriko eskualde asko baino handiagoa: Baztanek antzeko eremua du, 373 kilometro koadro. Kontua da eremu txiki horretan bizi direla 2,1 milioi pertsona: Euskal Herriko edozein tokitan baino dentsitate edo biztanle pilaketa handiagoa da hori.

Gazako 1,9 milioi pertsonak utzi behar izan dute etxea —biztanleen %90ek—. Datua Euskal Herrira ekarrita, proportzio berean, Hegoaldeko biztanle guztiek etxea abandonatu balute bezala da hori.

Urtebetean, Gazako 1,9 milioi pertsonak utzi behar izan dute etxea —biztanleen %90ek—. Datua Euskal Herrira ekarrita, proportzio berean, Hegoaldeko biztanle guztiek etxea abandonatu balute bezala da hori. Baztangoaren neurriko eremu batean.


Eraikinak suntsituta

2024ko iraila arte, eraikinen %63 hondatu dituzte Gazako zerrendan. NBEcloseNazio Batuen Erakundea.
ren datuen arabera, 200.000 etxebizitza unitate baino gehiago txikitu dituzte.

Gazan zeuden 36 ospitaleetatik, hamazazpi soilik ari dira lanean; lehen arretako 131 zentroetatik, 56 daude martxan; eta UNRWAclosePalestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa.
ren 27 osasun zentroetatik, hamar. Irekita dauden horietan ere erregaia, botikak eta oinarrizko baliabideak falta dituzte, eta ezin dute arreta behar bezala eman. Guztira, 194 osasun azpiegituretatik 111 hondatu ditu Israelek (%57).

194 osasun azpiegituretatik 111 hondatu ditu Israelek (%57).

Jatorrizko artikuluak