Sudango gatazkaren gakoak

  • Albistea entzun

Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen. Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte; armadak, berriz, egoera «kontrolpean» dutela adierazi du. 

Boterea eskuratzeko lehia dago Sudango armadaren eta paramilitarren arteko borroken atzean. Baina zergatik piztu da orain duela gutxi arte aliantza sendoa zirudiena? Hemen gako batzuk.


Nondik dator ezinikusia?

2013an, Omar al-Baxir presidenteak talde paramilitarcloseArmada baten antzeko antolamendua eta ezaugarriak dituen taldea.
bilakatu zuen RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde armatua, eta buruzagi militarren pareko karguak eman zizkien bertako arduradunei. Jarraian, Hego Darfurrera, Yemenera eta Libiara bidali zituen borrokara. 2019an Al-Baxir indarrez kargugabetu zutenerako, armadaren eta paramilitarren arteko lehia piztua zen.

2019an Al-Baxir indarrez kargugabetu zutenerako, armadaren eta paramilitarren arteko lehia piztua zen.

Inork badu herritarren babesa?

Ez. 2019an, Al-Baxirren aurkako estatu kolpeacloseMilitar edo matxinatu talde bat estatu baten aginteaz indarrez jabetzea.
ren ondoren, RSFk indarrez kanporatu zituen Khartumgo kuartel militarraren kanpoaldean protesta baketsuak egiten ari zirenak. Dozenaka zibil hil zituzten, eta bortxaketa salaketak ere ehunka izan ziren. Al-Baxirren aurkako protestak bultzatu zituzten mugimenduekin osatutako trantsizio gobernuak ere ez zuen asko iraun; 2021ean kendu zuten kargutik, beste behin, armadak eta paramilitarrek elkarlanean. Militarrak itzuli ziren agintera, eta kalera itzuli ziren Al-Baxirren aurkako protestak bultzatu zituztenak. 

RSFko paramilitarrek dozenaka zibil hil zituzten, eta bortxaketa salaketak ere ehunka izan ziren.

Zer eskatzen du gizarteak?

Armadaren esku geratzen dira nekazaritza, merkataritza eta industria alorreko irabazietatik asko, eta, horri esker, militarrek miliziei closeArmada baten ordezko edo osagarri gisa ari diren soldaduei.
ordaintzen diete. Horrez gain, 2019ko protesten aurkako oldarraldietan gertatutakoa argitzeko ere eskatzen dute gizarte mugimenduek, eta armadari leporatzen diote ikerketa ofizialik egin ez izana.

Zer dago jokoan Sudanen?

Herrialde gatazkatsua da Sudan, Itsaso Gorriarekin, Sahelekin eta Afrikako Adarrarekin muga egiten duena. Baina gune estrategikoan dago, eta nekazaritzarako lurralde aberatsa ere bada. Horrek guztiak erakargarri bilakatzen du, baita gogortu ere boterea eskuratzeko borroka. Nazioarteko potentzia bat baino gehiago ahalegindu dira herrialdean duten eragina handitzen; besteak beste, Errusia, AEBak, Saudi Arabia eta Arabiar Emirerri Batuak. Azken biek trantsizio gobernuarekiko harremanak baliatu zituzten muturreko islamisten aurka egiteko.

Sudan gune estrategikoan dago, eta nekazaritzarako lurralde aberatsa ere bada.

Jatorrizko artikuluak