Gasteizek ere emisio gutxiko eremua izango du urtarrilaren 1etik aurrera
Espainiako Gobernuak onartutako legedia betez, gutxinaka 50.000 biztanletik gorako Hego Euskal Herriko udalak emisio gutxiko eremuak onartzen ari dira beren udalerrien erdiguneetan. Iruñea izan zen lehena onartzen, Bilbon ere martxan da, eta Donostiak ere araudia onartu du.
Gasteizko emisio gutxiko guneak gehienbat Alde Zaharra hartuko du barne,
baita zabalgunecloseGune zaharretatik kanpo aurkitzen den lur eremua, eraikin berriagoak dituena.
ko zenbait kale ere. Kale hauek mugatuko dute eremua:
Arriagako Atea, San Ignazio Loiolakoa, Frantzia, Bake kalea, Ortiz de
Zarate, Dato, Florida, Ramon y Cajal, Luis Heintz, Magdalena, Vicente
Goikoetxea, Zerkabarren eta Jesusen Zerbitzarien kalea. Hiru fasetan
ezarriko dute eremua: 2025 hasieratik 2027 hasierara lehena, hortik 2030
hasierara bigarrena, eta 2030eko urtarrilaren 1etik aurrera azkena.
Eremua mugatuko duten kaleen izkina eta bidegurutze guztietan seinaleak jarriko dituzte, eta 30 kamerarekin baino gehiagorekin kontrolatuko dute baimenik gabeko inor sartzen den. Isunak 90 eta 200 euro artekoak izango dira, baina hasieran informazio epe bat egongo da, salaketarik jarriko ez dena.
Lehen faseko irizpideak
Hasieran, beharrezkoa ez den trafikoa
ezabatu nahi du udalak. «Lehenengo fasean, bizitegicloseBizileku.
lehentasuna duen
eremu batetik igarotzen den zirkulazioa ezabatzea izango da funtsezko
irizpidea», azaldu du udalak, ohar bidez. Hori dela eta, eremu horretan
sartu ahalko dira soilik egoiliarcloseBiztanle.
rak, aparkatzera doazen autoak,
zerbitzu eta merkataritza establezimenduetako langileak, zamalanetarako
eremua erabiltzen duten ibilgailuak, larrialdietako zerbitzuak eta
mugikortasun txikikoentzako aparkalekuak erabiltzeko baimena duten
autoak. Auto horietan ez da begiratuko ingurumen etiketa duten edo ez,
baina sarbidea baimentzeko sisteman izena eman beharko dute aurrez.
Irizpide horiek mantendu egingo dira 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ere, baina ingurumen etiketa izan beharko dute ibilgailuek. Beraz, ezingo dira bertara sartu 2001. urtea baino lehen matrikulatutako gasolina autoak, ezta 2006aren aurretik matrikulatutako gasolio ibilgailuak ere.
2030etik aurrera, B etiketa dutenak ere ezingo dira sartu. Beraz, urte horretatik aurrera, gasolina erabiltzen duten autoek 2006tik aurrera matrikulatuak izan beharko dute, eta gasolioa erabiltzen dutenak, berriz, 2014tik aurrerakoak.Salbuespenak
Pertsona batek diru laguntzak lortzeko erabiltzen den errenta erreferentzia halako bi baino gutxiago irabazten duela frogatzen badu, etiketarik ez duen autoa erabili ahal izango du eremuaren barruan.
Horrez gain, erretiratzear diren langileek ere ez dute ingurumen
etiketarik izan beharko, betiere frogatzen badute ibilgailu hori lanekoa
dela, eta erretiroa hartzeko bost urte edo gutxiago geratzen zaizkiela.
Ibilgailu historikoak ere sartu ahalko dira, zerbitzu publikoen
ibilgailuak ere bai, eta baita emisio gutxiko eremuan aparkalekua duten
maiztercloseErrenta ordaintzen duena.
eta etxejabeak ere. Salbuespen horiek guztiek, baina, hiru
urteko epemuga izango dute.
Jatorrizko artikuluak
- Gasteizek ere emisio gutxiko eremua izango du urtarrilaren 1etik aurrera Iñaut Matauko Rada | |