Garbiñe Delgado eta Arlette Apraiz: «Erasoaren xehetasunik ez dugu behar biktima sinesteko»

  • Albistea entzun

Asaldatuta esnatu zen Gernika (Bizkaia) abenduaren 17an, jakin zenean emakume batek salaketa jarria diola Mario Lopezi, Gernika Lointek saskibaloi taldeko entrenatzaile ohiari, 13 urte zituenean hainbatetan bortxatzea egotzita.

Gernikako Sare Feministak berehala agertu zuen biktimarekiko elkartasuna.

Zelan dago erasoa jasandako emakumea?

ARLETTE APRAIZ: Oso pauso garrantzitsua eman du; publikoki esateak erreparazio prozesuan aurrera egiteko bidea emango diola espero dugu. Gorabeherak dauzka egunetik egunera, baina uste dugu osatzeko ona izango dela hau. Harentzat, eta erasoak jasan ahal izan dituzten emakume eta ume denentzat.

GARBIÑE DELGADO: Berak esan beharko du, baina nik manifestazioaren ostean pentsatu nuen [abenduaren 18an] han bildu ginen pertsona pila hura «Guk sinesten zaitugu» oihukatzen entzuteak lagunduko duela oneratzencloseOsatzen.
. Badakigu halako salaketetan zer gertatzen den: berme guztien izenean, biktima zalantzan jartzera jotzen da. Hemen ez da hori gertatu, eta poztekoa da. 

«Badakigu halako salaketetan zer gertatzen den: berme guztien izenean, biktima zalantzan jartzera jotzen da. Ez da hori gertatu, eta poztekoa da».

Garbiñe Delgado (Gernikako Sare Feminista)

Eraso gehiago izan direla iradoki duzue. Baduzue horien berri?

APRAIZ: Honek luzerako hausnarketa bat zabalduko du herrian, belaunaldi oso desberdinetako andreak identifikatzen hasi baitira askotariko erasoak: gorputzagaz lotuta, doakocloseBaimenik gabeko.
bortizkeria erabiltzeagaz lotuta…

Guztiak dira kirol eremukoak?

APRAIZ: Saskibaloi mundukoak, Gernika Lointeken bidearekin lotuta. Denak dira emakumeenak.

Zer adierazten du horrek emakumeen kirolaz?

APRAIZ: Orain pare bat urte, Baboseoa erasoa da leloarekin, jauzi bat eman genuen jaiak ulertzeko moduan. Kirolean, hau antzekoa da: entrenatzaileak baloi bat bortxaz botatzea eraso bat da, edo esatea korrika gehiago egin behar duzula ipurdi handiegia duzulako saskira iristeko… Orain arte ez dira eraso modura ulertu, ezta emakumeen aurkakotzat jo ere, nahiz eta gorputzaren inguruko komentarioak emakumeek jasaten dituzten batez ere. Eta Lointeken izugarria da zenbatek izan dituzten estimucloseEstimazio, balorazio.
arazoak.

«Lointeken izugarria da zenbatek izan dituzten estimu arazoak».

Arlette Apraiz (Gernikako Sare Feminista)

Zuen lehen oharrean eskatu zenuten biktimaren izenarekin ez espekulatzeko.

DELGADO: Garrantzitsua zen fokua ondo jartzea. Joera gizatiar horren ondorioz, sarri, biktimaren inguruan hitz egiten hasten da jendea, eta guk nahi genuen salaketaz hitz egitea, erasotzaileaz eta erasoaz.

Adingabeen legearen arabera, delitua ez da iraungicloseIndarrean egoteari utzi.
. Zer ibilbide izan dezake auzitegietan?

APRAIZ: Prozesu judiziala gogorra da; biktimaren erabakia izan da, eta haren alboan egongo gara, berak hala nahi badu. Baina guk ez dugu kondenarik behar izan egin duguna egiteko. Epai batek lagun dezake kontakizuna sendotzen, baina ez dugu itxaropen handirik: frogatu ezin diren gauzak, aspaldi gertatuak, pertsona zaurgarri closeErraz kaltetua gerta daitekeena.
bati… Epaitegiak ez daude biktimentzat prestatuta.

Ematen du klubak gaia ezkutatu nahi izan duela. Nola jokatu behar zuen, zuen ustez?

APRAIZ: Mario Lopez kentzea eskatu genuen. Neurri erraza zen. Orain saiatzen ari dira gure kontakizuna zalantzan jartzen.

Guk ez dugu erasoen xehetasunen berri izan publikoki jakinarazi diren arte; eta xehetasunik ez dugu behar biktima sinesteko. Klubekoek aurpegiratu digute datuak ezkutatu dizkiegula; zer nahi zuten, sarketez hitz egitea? Mugimendu feministak ez du bilerarik egingo terminocloseAlor edo jarduera jakin bateko teknika-hitza.
horietan. Aurrekari arriskutsu bat sor daiteke gizarteari adierazten badiogu xehetasun guztiak behar dituela kontakizun bat sinesteko. Ez da beharrezkoa, eta biktima gehiago identifikatzeko garrantzitsuagoa da erasoen ezaugarri komunak azaleratzea: nola sentitu diren ume horiek, zer bakardade, zer sumisiocloseMendekotasun.
...

«Klubekoek aurpegiratu digute datuak ezkutatu dizkiegula; zer nahi zuten, sarketez hitz egitea? Mugimendu feministak ez du bilerarik egingo termino horietan».

Arlette Apraiz (Gernikako Sare Feministako kidea)

DELGADO: Leporatu digute proiektu hau hondatu nahi izatea, baina ez da hala inola ere: emakumeen kirola sustatu nahi dugu, talde hau ahalduntzecloseIndartze.
bitarteko bat baita Gernikako andreentzat, baina kirolean ere ez dugu indarkeriarik nahi. Eta zuzendaritza honekin ez daukagu bermerik jakiteko berriro gertatzekotan neurri egokiak hartuko dituztela. Ez goaz taldearen aurka, baina pertsona batzuk ezin dira hor geratu.

«Leporatu digute proiektu hau hondatu nahi izatea, baina ez da hala: emakumeen kirola sustatu nahi dugu, baina hor ere ez dugu indarkeriarik nahi».

Garbiñe Delgado (Gernikako Sare Feminista)

Kluba akusazio partikularcloseUstez delitua egin duenaren aurka aurrera eramaten den ekintza penala, delitua pairatu duen pertsonak sustatua.
gisa aurkeztu da...

APRAIZ: Oso arraroa da. Justu jende horrek izan behar ditu prozesuaren xehetasunak? Izan ere, ez dute kudeaketa txarra egin, baizik eta maltzurra. Esan dute akatsak egin dituztela, baina ez: gezurretan ibili dira denekin, fede txarrez aritu dira. Hala erakutsi dute konplizitatea. Gu lasai gaude: egiagaz goaz beti, baina esanez egia guztia ez dela beti jakin behar.

Jatorrizko artikuluak