Espainiako Gobernuak adina egiaztatzeko aplikazio bat aurkeztu du eduki pornografikoko webguneetara sartzeko, uda bukaeran martxan jartzeko asmotan. Helburua da 18 urtetik beherakoen pornografia kontsumoa mugatzea.
Sexologoen ustez, neurria ez da eraginkorra. Haien iritziz, sexu heziketan jarri beharko lirateke baliabideak.
Uztailaren 1ean, Espainiako Gobernuak adina egiaztatzeko sistema baten berri eman zuen, uda bukaeran abian jartzeko asmotan. Erabiltzaileek Cartera Digital Beta aplikazioa deskargatu beharko dute. Euren datu pertsonalak sartu beharko dituzte hartan, adinez nagusiak direla jartzen duen egiaztagiria lortzeko. Behin egiaztagiria izanik, egoitza Espainiako Estatuan duten webgune pornografikoetara sartzen direnean, 18 urtetik gorakoak direla egiaztatu ahal izango dute.
Nola egiaztatu adina?
- Cartera Digital Beta aplikazioa deskargatu sakelako telefonoan.
- Adinez nagusia zarela egiaztatuko duen ziurtagiria hautatu.
- 18 urtetik gora dituzula egiaztatu: NAN elektronikoaren bidez, sistemaren itunpeko gakoen bidez (BPN kodea (PIN), sakelakoko kodea edo kode iraunkorra) edo ziurtagiri elektronikoaren bidez.
- Egiaztagiria sortuko zaizu.
- Sartu Espainiako Estatuko webgune pornografiko batera.
- Agertzen den QR kodea eskaneatu, eta Cartera Digital Beta aplikaziora bideratuko zaitu.
- Sartzeko baimena izango duzu.
«Neurria itsasoari ate bat jartzearen parekoa da». Halaxe definitu du Flor Arriola sexologoak (Bilbo, 1989) Espainiako Gobernuak diseinatutako aplikazioa. Haren eraginkortasunaren inguruko eztabaidara bultzatu ditu adituak, baina haiek argi dute erantzuna. Aitziber Argote (Gasteiz, 1991) Emaize sexologia zentroko sexologoa eta psikologoa da, eta, haren ustez, neurria ez da «oso eraginkorra» izango. Jon Imanol Etxabe (Usurbil, Gipuzkoa, 1994) ere sexologoa eta psikologoa da, eta bat dator beste adituekin; haren hitzetan, neurria ez dago oso «osatua».
Espainiako Estatuko webguneetan aplikatuko da araua, eta, kontuan hartuta kontsumitzen den porno gehiena Ameriketako Estatu Batuetatik eta beste herrialde batzuetatik datorrela, sexologoei ez zaie zentzuzko neurria iruditzen. Gainera, sare pribatu birtualen bidez (VPN) lokalizazioa eta bestelako datuak alda daitezke, eta horren bitartez gazteak webguneetan sartu ahal izango direla uste du.
Ikusita Espainiako Gobernuak sortutako aplikazioak ez duela eraginkortasun handirik izango, sexologoek bide eraginkorrei begiratu nahi diete, eta arazoaren errora jo. Argoteren iritziz, neurri hori «adabakiclosePetatxu.» moduko bat da, eta arazoa errotik konpondu beharko litzateke. Argotek berak eta Arriolak uste dute aplikazioa sortzeko erabili dituzten baliabideak eta dirua sexu hezkuntzako profesionalak kontratatzeko erabili beharko lituzketela.
Sexologoen ustez, sexu hezkuntza txikitatik erakutsi beharko litzateke irakasgai moduan.
Sexu hezkuntza integralaren garrantzia nabarmendu dute hirurek, baita
egoki ikusi ere sexu heziketa irakasgai gisa txertatzeacloseZerbaiten barruan beste zerbait sartzea.
eskoletan.
Sexologoen ustez, sexu hezkuntza txikitatik erakutsi
beharko litzateke irakasgai moduan. «Horrela, gazteek maitasun kritikoa sustatuko dute,
eta fikzioa errealitatetik bereizten jakin», argudiatu du Argotek.
Etxabek gaineratu du eskola curriculumean sexu hezkuntza «zeharkako konpetentzia» gisa sartuta dagoela: «Iruditzen zaie natur zientzietan ugalketa aparatua zer den irakastea nahikoa dela sexu hezkuntza landutzat emateko». Errealitatea, ordea, beste bat dela dio: «Guraso bilera batean, Andonik bi ama ditu, eta Telmok ikasturte hasieran jada ez du bere burua Telmo gisa aurkezten, Miren gisa baizik». Horrelako errealitateen bidez eskoletan landu beharreko gai berriak agertzen direla azaldu du, eta gai horiek lantzean sexu hezitzaileek zenbateko garrantzia duten nabarmendu.
Kontrola eta debekua
Sexologoek diote gurasoek eta irakasleek eragina dutela gazteen heziketan. Horregatik, batzuen ustez, gurasoek nerabeen pornografia kontsumoa kontrolatu beharko lukete; baina, adituen ustez, «zaila» da hori lortzea. Etxabek gaineratu du 18 urtetik beherakoen Interneteko «edozein» motatako kontsumoa «zaindu» beharko litzatekeela. Argoteren hitzetan, filtroak, gailuetan eta kontsumoan jarri beharrean, gazteen buruan jarri beharko lirateke, dimentsio kritikoa eta hausnarketa sustatzeko. Gaineratu dute «garrantzitsua» dela gazteek fikzioa errealitatetik bereiztea.
Argoteren hitzetan, filtroak, gailuetan eta kontsumoan jarri beharrean, gazteen buruan jarri beharko lirateke, dimentsio kritikoa eta hausnarketa sustatzeko.
Kontrolatzea bakarrik ez, debekua ere irtenbidea izan daiteke batzuen
iritziz, baina sexologoak ez dira pornografia debekatzearen aldekoak.
Argoteren ustez, pornografia debekatuz gero, merkatu beltz batcloseEzkutuko merkatu bat, legez kanpokoa.
sor
daiteke. Bestalde, debekuak «izugarrizko» jakin-mina sortzen duela dio
Etxabek, eta horrek ez duela «asko» laguntzen: «Pornografia debekatzeak
ez du kontsumoa desagerrarazten, ondo dakigu hori sexologoek.
Debekatzearen eraginkortasuna zalantzan jarriko nuke».
Nerabeen sexu eskola
Gazte askok pornografia ikasteko bide gisa ikusten dutela diote sexologoek. «Ni ikaratu egiten naiz gazteek hori esaten didatenean», esan du Argotek. Etxabek gaineratu du umeak 8 eta 9 urte bitartean hasten direla pornografiarekin lehen kontaktua izaten, eta Interneten ikusten dituzten erreferentzia batzuk kopiatzen dituztela LH3 eta LH4ko umeek, zer esan nahi duten jakin gabe.
Argotek uste du sexu
heziketa beste bide batetik iritsi behar zaiela gazteei. Heziketa hori eskoletan jasotzea izaten da ohikoena, baina eskaintzen duten sexu hezkuntza «oso mugatuta» dagoela eta «oso urriacloseEskasa.
» dela azaldu du: «Sexu hezitzaile bat kontratatzen dute eskolek. Lau
aldiz joaten gara gela horretara —zorte pixka batekin, bost aldiz—, eta, gure lana bukatzean, bagoaz». Arriolak dinamika berean lan egiten du,
eta irizten dio sexu heziketa «oker» erakusten dela: «Ez du ezertarako
balio sexologoengana zerbait gertatzen denean bakarrik jotzeak: horrek
ez du ezer konpontzen».
Interneten eragina
Pornografia aspalditik kontsumitu izan da,
baina Internet eta teknologia berriak hori sustatzekocloseBultzatzeko.
tresnak izan
direla diote sexologoek. Internet iritsi zenetik «izugarrizko» aldaketa egon dela
gehitu du Argotek. Horregatik, Internetek «adiskide» izan behar duela
dio. Horrez gain, Arriolak azaldu du Internetek eta teknologia berriek pertsonen arteko
harremanei eragiten dietela: «Interakzioak aldatzen
dira, eta horrekin batera harremanak izateko moduak ere bai».
Etxaberen ustez, Internetek bitan banatu du jendearen nortasuna: «'Gu' erreala eta 'gu' birtuala».
Etxaberen ustez, berriz, Internetek bitan banatu du jendearen nortasuna: «Gu erreala eta gu birtuala». Eta azaldu du gazteak birtualki erlazionatzen direnean horrek ez duela zerikusirik haien izaera errealarekin. Gainera, esan duenez, erlazionatzeko mekanismoak eta kodeak «guztiz ezberdinak» dira, eta fisikoki erlazionatzeko trebetasun falta «handia» dago gaur egungo gazteen artean.
Interneten presentziaren harira, egungo sexu hezkuntza eguneratzeko
beharra ikusten du Argotek. «Gazteei gertutasuna erakutsi nahi badiegu, zer-nolako influencer-ak
eta edukiak ikusten dituzten jakin behar dugu».
Jatorrizko artikuluak
- Galbahe bat pornografiaren ozeanoari Garazi Izagirre Aiestaran | |